EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI, EZ
INDARKERIA GUZTIEI, EZ
2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata
2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea
Azaroak 20: UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
AZAROAren 20an, HAURREN EGUNA ospatzen da mundu osoan, eta urtero,
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onesten da.
Dokumentu hau neska-mutilen eskubideak biltzen dituen
nazioarteko ituna da.
Eskubideak izan arren, ordea, askok ez dute izaten eskubide horietaz gozatzekoaukerarik,gerrak eta bestelako gatazkak, pobrezia, eta abar direla eta.
Bestalde, ezin ahaztu eskubide hauek betebehar batzuk eskatzen dituztela haurrengandik.
2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena
ARIMEN GAUA
ARIMEN eta BELDURRAREN GAUA
edo GAU BELTZA (Urriak
31)
“Halloween”, ohitura zaharra da Euskal Herrian
Gure ohitura hau ezagutzeko, klikatu HEMEN
Irlandan du
jatorria Halloween (santu guztien) jaiak. Euskal Herrira ere iritsi zen ARIMEN GAUA,
eta gazteek hemengo ezaugarrietara ekartzea lortu zuten. Erroetara itzultzearen
alde azaldu dira asko.
Jai pagano bat zena jai
erlijioso bilakatu en, eta, berriro, jatorri paganora bueltatzen ari da. Ibilbide hori egin du
gaurko gauez ospatzen den ARIMEN GAUAk, Halloween gauak.
Benetako kalabazak plastikoko bilakatu dira, eta hildakoen espiritua berreskuratzeko jai bat zena, umeek gozokiak eskatuz gozatzeko festa bilakatu da.
Euskal Herrian ere bilakaera bera izan du.
Antropologo askok festa lehengora itzultzeko eskatu dute.
Oier Araolaza dantzari eta antropologoak azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian ere aspaldikoa da gaurko gaua ospatzeko ohitura. Baina data zehatzik ez dago jatorriari buruz. Euskal Herrian ere jaiak bi ezaugarri nagusi zituen: Batetik, kandelekin argiztatutako kuien eta arbien erabilera. Umeek bide bazterretan uzten zituztela, jendea beldurtzeko, azaldu du Anuntxi Arana antropologoak. Aranak ondo gogoratzen du aitak ortutik kuia bat ekarri, zuloak egin, eta kandelak jarri zizkion eguna: «Niretzat, benetako hildako baten garezur bat zen. Gaur egungo umeentzat, ez dakit esanahi bera izango lukeen».
Oier Araolaza dantzari eta antropologoak azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian ere aspaldikoa da gaurko gaua ospatzeko ohitura. Baina data zehatzik ez dago jatorriari buruz. Euskal Herrian ere jaiak bi ezaugarri nagusi zituen: Batetik, kandelekin argiztatutako kuien eta arbien erabilera. Umeek bide bazterretan uzten zituztela, jendea beldurtzeko, azaldu du Anuntxi Arana antropologoak. Aranak ondo gogoratzen du aitak ortutik kuia bat ekarri, zuloak egin, eta kandelak jarri zizkion eguna: «Niretzat, benetako hildako baten garezur bat zen. Gaur egungo umeentzat, ez dakit esanahi bera izango lukeen».
Bestetik, gaur gaueko
eskea Ameriketako ereduari jarraituta egiten dutenek Trick or Treat (trikimailua edo tratua) esamoldea erabiltzen
dute. Zelten tradizioari lotuta dago esamolde hori. Horren arabera, festa
ospatzera zetozen espirituen artean, baziren gaiztoak, eta horiek uxatzeko
egiten zen. Onena tratua egitea zen. Gainontzean, espirituak begiz jo, eta
trikimailua egiteko arriskua zegoen.
Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: “Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.
Ea geure tradizioa oso
osorik berreskuratzeko ahalegina egiten dugun.Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: “Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.
2018(e)ko ekainaren 23(a), larunbata
DONIBANE edo SAN JOAN jaia
Kea, sua eta sorginkerietarako unea da
SAN JOAN eguna Euskal Herrian. Ura, senda
belarrak eta sua protagonista
bilakatzen den eguna da San Juan.
Donibane edo San Joan ekainaren 24ean
ospatzen da, udako solstiziotik (aurten ekainaren 21ean) gertu.
San Joan egunaren inguruan erritual franko ospatzen dira Euskal Herrian:
-Etxeetako ate eta leiho askotan lizarraren edo elorri zuriaren adaxkak jartzen dira egunsentian, eguzki berriak etxe horretan bizi
direnak bedeinka eta babes ditzan.
-San Joan bezperan herrietako plaza nagusietan lizar edo haritz handi bat
jartzen da eta herriko dantzariek dantza erritualak egiten dituzte zuhaitzaren
inguruan. Askotan lizar horietatik zintzilik San Joan gereziak ipintzen
dituzte.
-Herri, auzo, baserri ugaritan sua pizten da. Suak eguzki berria indartzen
du eta gizakion gaizki eginak garbitzen ditu. Zenbait herritan patatak erretzen
dituzte San Joaneren gaueko suan eta gero bertara hurbildu direnen artean
banatzen dituzte denek jan ditzaten. Lehen, eta duela oso gutxi arte,
oroitzapen txarrak ekartzen zituzten arropak edota objektuak surtara botatzen
zituzten, eguzki berriak zorte hobea ekarriko zielakoan.
Gau magiko horren inguruan hamaika sinesmen daude gure geografiaren
luze-zabalean:
·
Euskal Herriko ibai
eta erreketako urak indar berezia dutela diote hainbat mitok.
·
Gauerdian, hamabiak
jotzen duen unean, errekako ura ardo bihurtzen da eta harriak, ogi. Une
horretan erreka bazterretan izanez gero, bizitza osorako zoriontasuna lor
daiteke.
·
Nafarroan, bainua
hartzeko ohitura zegoen Donibane gauean erreka edo iturrietan, urte osoz
katarro eta gripea uxatzeko.
·
Beste zenbait tokitan
ekainaren 24ean eguna esnatzearekin batera lehen ihintza hartzeko ohitura
zuten. Osasunentzat ona omen da. Horregatik asko ziren larru gorritan
belarretan etzanda ihintzaren zain izaten zirenak, katarroa sendatzeko
erremediorik onena zelakoan.
·
Ekainaren 24eko
goizaldean, Donibane egunaren lehen orduekin batera asko ziren landare bila
abiatzen zirenak, udako solstizioarekin batera landareak indartu egiten zirela
baitzion ohiturak.
·
Luzaiden (Nafarroa), berriz, hildakoak bidaia ona egin zezan,
hil kutxan Donibane egunean bedeinkaturiko landareez beteriko buru oihala
jartzen zen.
·
Itsasoan biluzik,
bizkarra emanez eta ilargiari begira sartzen denak gauza handiak egiteko aukera
izango duela ere esaten da.
·
Ekainaren 24an,
gauerdian, euren bizitzako maitasuna nolakoa izanen den ezagutuko dute leihotik
begiratzen duten ezkongaiek.
23 gauean suaren inguruan honako hauek eta antzekoak kantatzen
dira:
“San Joan dala,
sugea ta zapoa sutara, artoa ta garia barrura”.
“San Joan bezpera
gauean lapurrak eta sorginak erre, artoak eta gariak ondo gorde”
2018(e)ko ekainaren 11(a), astelehena
2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea
Ekainak 5: INGURUGIROAREN MUNDUKO EGUNA
Ekainak 5: “INGURUMENAren NAZIOARTEKO EGUNA” 1974tik, NAZIO BATUEN
ERAKUNDEAren (NBE) oniritziaz.
INGURUMENAREN
NAZIOARTEKO EGUNA gero eta garrantzitsuagoa da 1974an
ospatzen hasi zenetik.
Aurtengo leloa “Plastikoaren kutsadurarik ez. Berrerabili
ezin duzuna, baztertu” da, mundu osoko herritarrei dei
eginez zentzuz eta planetaren osasunaren alde jardun dezaten. Aurten INDIA izango da anfitrioia eta han egingo dira Ingurumenaren
Nazioarteko Eguneko ekitaldi
ofizialak.
NBE
erakundeak emandako datuen arabera, urtero 500 mila milioi plastikozko
poltsa erabiltzen dira munduan, 8 tona plastiko botatzen dira ozeanoetara eta
horrek itsasoko bizitza eta gizakiarena mehatxatu eta ekosistema naturalak
suntsitzen ditu.
Azken hamar
urteotan, XX. mende osoan baino plastiko gehiago ekoiztu omen da munduan. Minutu
oro milioi bat plastikozko botila erosten dira munduan eta ur-botilak egiteko
17 milioi petrolio kupel ekoizten dira urtero.
Kontuan izan behar da gainera plastiko besberdinen deskonposaketak 100 eta 1 000 urte bitartean irauten duela.
Kontuan izan behar da gainera plastiko besberdinen deskonposaketak 100 eta 1 000 urte bitartean irauten duela.
(BERRIA egunkaria: 2018-06-05)
PLASTIKOA URRITZEKO «KEINUAK» ESKATU DITU ARARTEKOak
Ingurumenaren aldeko mundu eguna da gaur, eta, horren harira,
instituzio askok egin dituzte adierazpenak; EAEko Arartekoak, bereziki,
plastikoaren erabilera urritzeko «keinuak» eskatu ditu. Plastikozko poltsek
kutsadura «mundu osora» hedatu dutela adierazi du.
Zer "keinu" egin dezakegu gutariko bakoitzak plastikoen erabilpena gutxitzeko?
...
...
...
...
HONA HEMEN, ARGAZKI ADIERAZGARRI ETA TAMALGARRI BATZUK:
“PLASTIKOAREN KUTSADURARIK EZ; BERRERABILI EZIN DUZUNA, BAZTERTU”
"IF YOU CAN´T REUSE IT, REFUSE IT"
"SI NO LO PUEDES REUSAR, REHĂSALO"
2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala
Ekainak 3an: EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA Lekeition
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA
ZAPRAN GAGOZ
Abestia entzuteko
KLIKATU HEMEN
Programa ikusteko
KLIKATU HEMEN
IGANDEAN, DANOK
LEKEITIORA!
ZAPRAN GAGOZ
Abestia entzuteko
KLIKATU HEMEN
Programa ikusteko
KLIKATU HEMEN
IGANDEAN, DANOK
LEKEITIORA!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






























