"Zenbat eta jende gehiago... garrasia urrutiago"
2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea
ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
ERREFUXIATUEN ALDE: duela 80 urte euskaldunak, gure arbasoak, izan ziren errefuxiatuak; hori ez dagigun ahaztu. Ea Europar Batasunean (UE) entzuten duten, datorren asteburuan, Gernikatik bidaliko zaien garrasia ERREFUXIATUEN ALDE.
"Zenbat eta jende gehiago... garrasia urrutiago"
"Zenbat eta jende gehiago... garrasia urrutiago"
2017(e)ko apirilaren 21(a), ostirala
Apirilak 23: LIBURUAREN EGUNA
Apirilak 23: LIBURUAren NAZIOARTEKO EGUNA
Ea zer iruditzen zaizkizun “irakurketari”
buruzko iritzi hauek:
b) “El verbo leer, como el verbo amar y el verbo soñar, no soporta el modo imperativo”. Jorge Luis Borges.
c) “En muchas ocasiones la lectura de un libro ha hecho la fortuna de una persona, decidiendo el curso de su vida”. Ralph Waldo Emerson.
d) “La lectura es a la mente lo que el
ejercicio al cuerpo". Joseph Addison.
e) “La lectura es para mí algo así como la barandilla en los balcones”. Nuria Espert.
f) “La lectura nos regala mucha compañía, libertad para ser de otra manera y ser más”. Pedro Laín Entralgo.
e) “La lectura es para mí algo así como la barandilla en los balcones”. Nuria Espert.
f) “La lectura nos regala mucha compañía, libertad para ser de otra manera y ser más”. Pedro Laín Entralgo.
g) “Los libros son las abejas que llevan
el polen de una inteligencia a otra". James
Russell Lowell.
h) Los libros son amigos/as que nunca
decepcionan". Thomas Carlyle.
i)
“Aprender a leer es lo más importante que me ha
pasado en la vida”. Mario
Vargas Llosa.
k)
“Ármate de libros y vencerás. Son las mejores armas para la lucha de la vida. Anónimo
l)
“Un/a niño/a que lee, será un/a abuelo/a que piensa. Anónimo
m)
“Leer te hace ver más allá. Lee, llegarás lejos. Anónimo
n) “El regalo de un libro, además de un
obsequio, es un delicado elogio". Anónimo
(Aurreko zein aipu gustatu zaizu gehien? Bat edo beste ez
baduzu ulertu, norbaiti galdetu)
baduzu ulertu, norbaiti galdetu)
Apirilaren
23an LIBURUAREN EGUNA ospatzen da hainbat lekutan. UNESCOk
1995. urtean izendatu zuen egun hau LIBURUAREN NAZIOARTEKO egun bezala.
Helburua irakurzaletasuna bultzatzea da,
eta horretarako dauden arrazoiak asko
dira; aurrean irakurritako esaldietan
aurkitu daitezke batzuk.
Zergatik aukeratu zen egun hau?
Egun honetan, 1616an, hil omen ziren mundu mailan
ospetsuak egin diren MIGUEL de CERVANTES, idazle espainiarra “El Quijote”ren
egilea eta WILLIAM SHAKESPEARE, idazle britainiarra.
Bestalde, esan behar da, Espainian 1930. urtetik
aurrera, LIBURUAREN EGUNA apirilaren 23an ospatzen dela
Miguel de Cervantes-en omenez. Dena den, lehen aldiz 1926ko urriaren 7an ospatu
zen.
Baina, aipatutako data hauen aurretik ere,
Katalunian era berezian ospatzen zuten apirilaren
23: “Diada
de Sant Jordi” ( Sant Jordi (Gorka) eguna), katalan nazioaren eguna denez, elkar maite zuten pertsonek, larrosa eta liburua elkartrukatzen zituzten. Hasiera batean Bartzelona eta bere inguruan
errotu zen ospakizun hau eta gero Katalunia osora zabaldu zen. Beraz, gaur egun, katalanek
bi ospakizun dituzte egun berean: “Diada de Sant Jordi”
(katalan nazioaren eguna) eta “Liburuaren
Eguna”
ZER IRUDITZEN ZAIZU TXISTE BATZUK IRAKURRIAZ OSPATZEA EGUN HAU…
1)Bi gazte berbetan zeuden eta batek esan zuen:
- Nire osabari, ehiztaria denari, ehizan zebilen
batean, desbideratutako tiro batez begia galdu zuen eta kristalezko bat jarri
zioten. Orain begi ona estaltzen du eta kristalezko begiaz ikusten du dena.
Orduan beste gazteak esaten du:
-Ba, nire osabak, harakina denak, hatzamar txikia moztu zuen eta orain,
hatzamarraren tokian behi titiburu bat dauka. Tabernara joaten denean, kafe
bat eskatzen du eta hatzamar-titiburutik esnea botatzen dio kafeari.
-Hara! -oso haserretuta lehenengoak-
Hori, sinesteko, ikusi egin behar!
-Bai, zure osabaren kristalezko begiaz, noski!
2) -Ama, gaur ez dut eskolara joan nahi –semeak amari.
-Zer gertatzen zaizu ba, laztana?
-Ba… logura naiz, eskolan nekatu egiten naiz, eta,
gainera, nire ileaz barre egiten dute denek; hara hor hiru arrazoi sendo.
Orduan amak haserre:
-Oraintxe bertan , ziztu bizian joango zara, beste hiru
arrazoi hauengatik: lehenengoa, zure eginbeharra delako; bigarrena, 35 urte
dituzulako, eta hirugarrena, eskolako zuzendaria zarelako.
3) Itxura zarpaileko gazte bat sartzen da arropa
denda batean.
-Praka bakeroak nahi ditut.
-Nolakoak nahi dituzu: udakoak ala negukoak; zabalak
ala estuak?
-Soinean dauzkadan bezalakoak.
-Jesus, Maria eta Jose! Barkatu, gazte, baina hemen
saltzen ditugun praka guztiak garbiak daude.
4) Pertsona bat medikuarengana joan zen
eta esan zion:
-Mediku jauna, arazo bat daukat: nire puskerrek ez dute usainik.
-Hori ez da posible! Bota ezazu bat
oraintxe bertan, mesedez.
-Pppppppprrrrrrrrrruuuuuuussssst!!!
-Uffffff!!! Zure arazoa larria da;
ebakuntza bat behar duzu lehenbaitlehen.
-Non? Ipurdian?
-Eeeezzz, sudurrean, noski!
Gustuko al duzu irakurtzea?
-Bai
-Ez
Zein maiztasunaz irakurtzen duzu?
-Egunero
-Astean
bitan edo hirutan
-Noizbehinka
-Oso
gutxitan
-Inoiz ez
Derrigortuta irakurtzen al duzu?
-Bai
-Ez
Zein motatako liburuak gustatzen zaizkizu
gehien?
-Misteriozkoak
-Abenturazkoak
-Komikiak
-Dibertigarriak
-Maitasunezkoak
-Aldizkariak
-Mitologiari
buruzkoak
-Beste
batzuk
Txikitan gurasoek ipuinak edo bestelakoak
irakurtzen al zizkizuten?
-Bai
-Ez
Garrantzitsua iruditzen zaizu irakurtzea?
-Bai
-Ez
Zein hizkuntzatan irakurtzen duzu?
-Euskaraz
-Gazteleraz
-Ingelesez
-Beste batean
Noiz irakurtzen duzu?
Zer aportatzen dizu irakurtzeak?
Zein modutan irakurtzea egiten zaizu
atseginagoa?
-Liburu
moduan
-Digitalki
Zein da zure liburu gustukoena? (euskeraz eta
gazteleraz)
Non irakurtzen duzu?
Ahal duzunean komentatu ditzakezu erantzunak
ikaskideren batekin, ea bat datozen ala ez.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)