2018(e)ko otsailaren 27(a), asteartea

0TSAILAK 28: "GAIXOTASUN ARRAROEN" NAZIOARTEKO EGUNA

ZER  DIRA  "GAIXOTASUN ARRAROAK"?


Otsailaren 28an, gaixotasun arraroak dituzten pertsonen nazioarteko eguna da
Gaixotasun arrarotzat jotzen da Europar Batasunean 10 000 pertsonatik 5 pertsona baino gehiagori eragiten ez diona. Bost mila eta zortzi mila gaixotasun arraro daudela balioesten da. Egun EBko biztanleen %6 eta %8k gutxi gorabehera gaixotasun arraroren bat pairatzen du bizitzako uneren batean.
Hala, "arrarotzat" jo arren, ohikoa da horietakoren bat pairatzea; izan ere, eragindako biztanleen zifra guztira oso altua da -EBko 27 eta 36 milioiren artean-.
Gaixotasun horiek, oro har, larriak, kronikoak dira eta askotan ezgaitasunak dakartzate eta; ondorioz, aipatu gaixotasunak pairatzen dituztenek arreta edo zaintza espezializatuak eta luzarokoak behar dituztela.
Klikatu hemen  gaiari buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.