ARIMEN eta BELDURRAREN GAUA
edo GAU BELTZA (Urriak
31)
“Halloween”, ohitura zaharra da Euskal Herrian
Gure ohitura hau ezagutzeko, klikatu HEMEN
Irlandan du
jatorria Halloween (santu guztien) jaiak. Euskal Herrira ere iritsi zen ARIMEN GAUA,
eta gazteek hemengo ezaugarrietara ekartzea lortu zuten. Erroetara itzultzearen
alde azaldu dira asko.
Jai pagano bat zena jai
erlijioso bilakatu en, eta, berriro, jatorri paganora bueltatzen ari da. Ibilbide hori egin du
gaurko gauez ospatzen den ARIMEN GAUAk, Halloween gauak.
Benetako kalabazak plastikoko bilakatu dira, eta hildakoen espiritua berreskuratzeko jai bat zena, umeek gozokiak eskatuz gozatzeko festa bilakatu da.
Euskal Herrian ere bilakaera bera izan du.
Antropologo askok festa lehengora itzultzeko eskatu dute.
Oier Araolaza dantzari eta antropologoak azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian ere aspaldikoa da gaurko gaua ospatzeko ohitura. Baina data zehatzik ez dago jatorriari buruz. Euskal Herrian ere jaiak bi ezaugarri nagusi zituen: Batetik, kandelekin argiztatutako kuien eta arbien erabilera. Umeek bide bazterretan uzten zituztela, jendea beldurtzeko, azaldu du Anuntxi Arana antropologoak. Aranak ondo gogoratzen du aitak ortutik kuia bat ekarri, zuloak egin, eta kandelak jarri zizkion eguna: «Niretzat, benetako hildako baten garezur bat zen. Gaur egungo umeentzat, ez dakit esanahi bera izango lukeen».

Bestetik, gaur gaueko
eskea Ameriketako ereduari jarraituta egiten dutenek Trick or Treat (trikimailua edo tratua) esamoldea erabiltzen
dute. Zelten tradizioari lotuta dago esamolde hori. Horren arabera, festa
ospatzera zetozen espirituen artean, baziren gaiztoak, eta horiek uxatzeko
egiten zen. Onena tratua egitea zen. Gainontzean, espirituak begiz jo, eta
trikimailua egiteko arriskua zegoen.
Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: “Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.
Ea geure tradizioa oso
osorik berreskuratzeko ahalegina egiten dugun.Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: “Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.