2019(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena
2019(e)ko ekainaren 23(a), igandea
Ekainak 23-24: DONIBANE edo SAN JOAN bezpera eta eguna
DONIBANE
edo SAN JUAN (SAN JOAN)
Egun
ospetsua euskal tradizioan. Hobeto ezagutzeko, blog honetan, 2018ko ekainean
klikatuta aurkituko duzu informazio gehiago. Hura gehitzeko, hemen doaz
DONIBANE
edo SAN JUAN-en inguruko esaera zahar batzuk:
Euskaldunon
artean horren garrantzi handikoa den egunak, atsotitz edo esaera zahar
asko sortu ditu.
Donibaneko euria, gariaren galgarria.
Eguzkiak San Joanetan dantza.
Gaur da San Juan, bihar juan zan.
San Joanek esku batean sua eta bestean uda.
San Juan egunak ostirala harrapatzen duen
urtea, urte gaztigatua.
San Juanetako euriak, ez ardo, ez ogi, ez
haragi.
San Juanetan festak, alaitzeko mutil eta neskak.
Sua Gabonetan etxean, San Juanetan plazan.
…
2019(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena
BURUA ERABILI ETA ASMATU
BURUA MARTXAN
JARRI, EA ERANTZUN GUZTIAK ASMATZEN DITUZUN
ASMAKIZUNAK
.Zein da hankak
buruan dituen animalia?
.Bi
mendien artean lehoi orrua. Zer da?
.Gizon
txikia eta txapela handia. Zer da?
.Itsasoan
edan eta mendian txisa egin. Zer da?
.Zer ote da?: beti erretan eta beti
negarrez.
.Punta
bat eta zulo bat ditu. Zer da?
.Konbentu
honek lau gelatxo ditu, eta gelatxo bakoitzean monja bat. Zer da?
.Tripa
lodia eta ahoa zabal zabala ditu. Zer da?
.Basora
doanean etxera begira, etxera datorrenean basora begira. Zer da?
.Gero
eta gehiago kendu eta gero eta handiagoa da. Zer
da?
(Zihur
nago asmatu dituzula; hala ere hemen doaz erantzunak)
2019(e)ko ekainaren 4(a), asteartea
INGURUMENAren NAZIOARTEKO EGUNA
EKAINAK 5: INGURUMENAren
NAZIOARTEKO EGUNA
INGURUMENA ZAINTZEA, GURE ESKU DAGO
INGURUMENAREN NAZIOARTEKO
EGUNA, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak (NBE) urtero
eskainitako eguna da.
Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren
15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian. Egun
horretan, Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP ingelesez) ere onartu zen.
NBEa egun
honetaz baliatzen da mundua ingurumenak
duen garrantziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz.
Gainera, egun
honi esker, urtero komunikabideetan
ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun, gure
gizartean lekua duen gaia bihurtu.
Horren
adibide argia da, datorren larunbatean, ekainak 8, URDAIBAIn egingo den zabor
bilketa orokorra, ehunka pertsonek parte hartuz, hainbat erakunderen babes zuzenaz.
Ez legoke hobeto EZ ZIKINTZEA, garbitu beharrik ez
izateko?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)