2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea

URRIAri buruzko EUSKAL ESAERA ZAHARRAK

           URRIAri dagozkion

 EUSKAL ESAERA ZAHAR BATZUK

• Mendebala euritan, berrogeita zortzi ordu bustitan.
• Udazkeneko zuzia (ziza), ase egiteko gauzia (gauza).
• Ilbeheran egonaz, ez ezak hazirik erein inolaz.
• Hostoak lurrera, garia lurrera.
• URRIA urri, ilunabarretan igarri.
• Ez da fida urriari, badakarke mafrundi (katarroa).
• Urria, usoen galgarria.
• Urria erdi-euri, laborariak irri.
• Eguraldi ona eta behorra mendian behera, hurrengo egunean elurra.
• 18: San Luk, erein ezak baldin baduk, bila ezak ez baldin baduk.
• Eguzki zuriaren ondoren, laino beltzak.
• Urriko ilberrian elurra ageri bada, zazpi ilberritan ikusiko duzu.
• Urrileko ilberrin, elurra Aizkorrin.
• Izotza beherapean, euria hiru egunen epean.
• Izarrak bakan zeruan, biharamunean eguraldi ona, orduan; izarrak zeruan ugari, hurrengo egunean euri.
• Urrian bota ongarri, horren arabera uzta berri.
• Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra.
• Ezkur urte, sagu urte.
• 28: San Simon eta San Juda, joan zen uda eta negua heldu da.



KANTA HERRIKOIA

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak.

Entzun nahi baduzu, klikatu hemen