2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

UDAZKENA: ongi etorri

       
                                            
                  ONGI ETORRI    udazkena

Gaur iraileko ekinokzioa da.
Ekinokzioa urtean bitan gertatzen da, martxoan eta irailean, hau betetzen dalako:  Lurraren ardatza eta Lurraren eta Eguzkiaren zentroak batzen dituen lerroa elkarzutak direla. Egoera horretan Eguzkiaren zentroa Lurraren ekuatoreko planoan kokatuta dago.
Ekinokzioak urte bakoitzean bi une zehatzetan gertatzen dira (ez egun batzuetan zehar): Lurraren ekuatoreko puntu batetik Eguzkiaren erdigunea puntu horren gain gainean, bere zenitean, ikus daitekeenean.
.Martxoko ekinokzioa: Martxoaren 21a aldera gertatzen da Ipar Hemisferioan, udaberriari hasiera emanez.
.Iraileko ekinokzioa: Irailaren 23a aldera gertatzen da Ipar Hemisferioan, udazkenari hasiera amaten diolarik.
.Hego Hemisferioan alderantziz gertatzen da.
Ekinokzio izena Latineko aequus (berdin) eta nox (gau) hitzetatik dator, ekinokzioaren inguru hurbilean mundu guztietako tokietan “eguna eta gauaren luzerak ia berdinak direlako”.




EUSKAL HERRIAN URTEKO SASOIRIK 

EDERRENA... UDAZKENA

2019(e)ko irailaren 9(a), astelehena

IKASTURTE BERRIA, ELKARBIZITZA BIKAINA

Ongi etorri 2019-2020 ikasturtea
 Ikasturte berri baten hasieran gaudenez, jarraian doazen  aipuak  egokiak izan daitezke “elkarbizitza “ bikain bat lortzeko gure egunerokotasunean. Hainbat  hilabete ditugu ekainera arte elkarrekin pozik eta zoriontsu izateko.


.“Besteei laguntzeko aukera handiak nekez iristen zaizkigu, baina aukera txikiak egunero ditugu inguruan.  Sally Koch (AEB, 1862 – 1969)
.“Armaniarmek, elkartzen badira, lehoia ere lotu dezakete”. (Etiopiako atsotitza)
.“Elkartasunak  izan beharko luke munduko hizkuntza”. Ezezaguna
.“Irmo uste dut nik, aniztasunarekiko errespetoa funtsezko oinarria dela arrazakeria, xenofobia eta tolerantziarik eza ezabatzeko” Rigoberta MenchĂș (Guatemala, 1954)


2019(e)ko ekainaren 23(a), igandea

Ekainak 23-24: DONIBANE edo SAN JOAN bezpera eta eguna


DONIBANE edo SAN JUAN (SAN JOAN)
Egun ospetsua euskal tradizioan. Hobeto ezagutzeko, blog honetan, 2018ko ekainean klikatuta aurkituko duzu informazio gehiago. Hura gehitzeko, hemen doaz
DONIBANE edo SAN JUAN-en inguruko esaera zahar batzuk:
Euskaldunon artean horren garrantzi handikoa den egunak, atsotitz edo esaera zahar asko sortu ditu.
Donibaneko euria, gariaren galgarria.
Donibanetan kukuak “kuku”; san Pedrotan (ekainaren 29an) kukua mutu.
Eguzkiak San Joanetan dantza.
Gaur da San Juan, bihar juan zan.
San Joanek esku batean sua eta bestean uda.
San Juan egunak ostirala harrapatzen duen urtea, urte gaztigatua.
San Juan goizeko ihintzagaz hankak busti ezkero, gaixotasunak kentzen dira gero.
San Juanetako euriak, ez ardo, ez ogi, ez haragi.
San Juanetan festak, alaitzeko mutil eta neskak.
Sua Gabonetan etxean, San Juanetan plazan.

2019(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

BURUA ERABILI ETA ASMATU

BURUA  MARTXAN  JARRI, EA ERANTZUN GUZTIAK ASMATZEN DITUZUN


 ASMAKIZUNAK

.Zein da hankak buruan dituen animalia?

.Bi mendien artean lehoi orrua. Zer da?

.Gizon txikia eta txapela handia. Zer da?

.Itsasoan edan eta mendian txisa egin. Zer da?

.Zer ote da?: beti erretan eta beti negarrez.

.Punta bat eta zulo bat ditu. Zer da?

.Konbentu honek lau gelatxo ditu, eta gelatxo bakoitzean monja bat. Zer da?

.Tripa lodia eta ahoa zabal zabala ditu. Zer da?

.Basora doanean etxera begira, etxera datorrenean basora begira. Zer da?

.Gero eta gehiago kendu eta gero eta handiagoa da. Zer da?

(Zihur nago asmatu dituzula; hala ere hemen doaz erantzunak)











2019(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

INGURUMENAren NAZIOARTEKO EGUNA

EKAINAK 5: INGURUMENAren NAZIOARTEKO EGUNA

                                     INGURUMENA ZAINTZEA, GURE ESKU DAGO

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak (NBE) urtero eskainitako eguna da.
Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren 15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian. Egun horretan, Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP ingelesez) ere onartu zen.
NBEa egun honetaz baliatzen da mundua ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz.
Gainera, egun honi esker, urtero komunikabideetan ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun, gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.
Horren adibide argia da, datorren larunbatean, ekainak 8, URDAIBAIn egingo den zabor bilketa orokorra, ehunka pertsonek parte hartuz, hainbat erakunderen babes zuzenaz.

















Ez legoke hobeto EZ ZIKINTZEA, garbitu beharrik ez 

izateko?







2019(e)ko maiatzaren 18(a), larunbata

Maiatzak 21: KULTURA ANIZTASUNAREN MUNDU EGUNA

Maiatzak 21:

KULTUR ANIZTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA


UNESCOk, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, 2001. urtean, Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala hartu zuen eta 2002ko abenduan, Biltzar Orokorrak, maiatzaren 21a aitortu zuen Kultura Aniztasunaren Mundu Egun bezala Elkarrizketa eta Garapenerako. Egun honek, Kultur Aniztasunari balioa eman eta hobeto "elkarbizitzen" ikasteko aukera ematen digu.