Ea gustatzen zaizkizun eta balio dizuten. Iritzia eman dezakezu.
2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena
ELKARBIZITZA egoki baten alde
"IDEASUR" ERAKUNDEAK, 10 ASTEZ, HAUSNARKETARAKO POSTER HAUEK ESKEINI DIZKIGU. Eskerrik asko.
Ea gustatzen zaizkizun eta balio dizuten. Iritzia eman dezakezu.
Ea gustatzen zaizkizun eta balio dizuten. Iritzia eman dezakezu.
2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala
NEGUKO SOLSTIZIOA
Mende askotan zehar ospatu izan den jaia:
ABENDUko SOLSTIZIOA
Gaur, abenduak 21, NEGUKO SOLSTIZIOA ospatzen dugu Ipar hemisferioan.
Lurraren errotazio-ardatzaren ipar poloa Eguzkiaren aurkako noranzkoan orientatzen da. Gertaera horrek baditu zenbait ondorio gure planetan. Ipar hemisferioan, hauek:
- Urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena dituen eguna da.
- Eguzki-izpiak zerumugarekiko inoiz hartzen duten altuerarik txikienera iristen dira ipar hemisferioan. Horregatik, eguzki-izpiek angelu txikia sortzen dute Lurrarekin eta inoiz baino izpi gutxiago iristen dira azalera-unitate bakoitzeko.

- Ipar poloan, Eguzkia ez da ateratzen egun osoan, 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunez luzatzen da.
Hego hemisferioan, ekainaren 21-22an gertatzen da neguko solstizioa, eta abenduan ipar hemisferioan izandako egoera bera gertatzen da hego hemisferioan.
Beste jai pagano asko bezala, abenduko solstizioaren ingurukoa ere kristautasunak bereganatu eta moldatu egin zuen.
Duela 1.700 urte inguru, Konstatino I.a Handia enperadoreari komenigarria iruditu zitzaion Jesusen jaiotza Erromatarren Inperioko jai paganorik ospetsuenarekin, hau da, Eguzki Berriaren jaiotza ospatzeko egiten ziren Saturnoren jaiekin kointzidiaraztea. Ospakizun zahar eta ezagun hori neguko solstizioan zentratuta egon da beti.
Abenduan egunak oso laburrak dira Ipar Hemisferioan, eta solstizioaren ondoren luzatzen hasten dira berriro. Antzinako jendeak uste zuen eguzkia zahartu egiten zela hil arte, eta solstizioan Eguzki haurra jaiotzen zela. Iluntasunetik argirako aldaketa ospatzen da, beraz. Erromatarren Inperioaren garaian, urteko gertaera sozial garrantzitsuena Saturnoren jaiak (Saturnalia) ziren; Saturnoren, nekazaritzaren eta uzten jainkoaren omenez egiten zirenak. Saturnorekin batera, beste jainko kutuna Sol Invictus (Eguzki garaitezina) zen, eta haren jaiotza hain justu, abenduaren 25ean ospatzen zuten –Ave Sol Invictus.
Ortuetako lanak amaitu eta gaurik luzeena iristen zenean, erromatarrak lasaitu egiten ziren, modu informalean jantzi eta urte osoan zorrotz bete behar izaten zituzten arauak ahaztu egiten zituzten. Ospakizuna Saturnoren tenpluan hasten zen jan-edate izugarriekin, “Saturnalia” oihukatuz, eta dantza eta abestien artean, opariak trukatzen zituzten lagunen artean: fruta, intxaurrak, argizari-kandelak eta terrakotazko iruditxoak.
Horrek guztiak antz handiegia du gaur egun Gabonak ospatzeko moduarekin, ezta? Oturuntzak, opariak, denek poz-pozik egon behar hori…
Jaiak irauten zuen bitartean, ikastetxeak, auzitegiak eta dendak itxita egoten ziren, eta, nola ez, gehiegizko jan-edanak egiten zituzten. Pentsa zenbaterainoko askatasun eta desinhibizioa bizi zuten erromatarren sasoi horretan, kristauek “orgia” zela esateko, “Saturnalia” hitza erabiltzen baitzuten.
Gaur egun oraindik, kultura askotan ospatzen da neguko solstizioa: herri indigenentzat -aimara, kitxua, rapa-nui eta maputxeentzat- kasu, garai hori aurreko urteagatik eskerrak emateko unea da, eta Eguzkiari neguaren ostean gogotsu itzultzeko eskatzen diote.
Saturnalia jaiek nahiz solstizioaren ingurukoek, familia, ugalkortasuna, aldaketa, berrikuntza, babesa, ziklo berria… zituzten ardatz.
Adibide gisa, hona neguko solstizioa oso modu desberdinean ospatzen duten hainbat herri:
.Mali-ko dogon herria: “Goru” izeneko ospakizuna, uztaren azken errituala.
.Gabonetan, kristauen ospakizunik ezagunena, Jesusen jaiotza da.
Beraz, gaur egun zer ospatzen dugun oso argi ez badugu ere, dudarik ez dago aldaketa sasoia dela.
Hortaz, Saturnalia, Ave Sol Invictus, Solstizio zoriontsua edo Eguberri on! Bakoitzak ospa dezala nahi duena.
Hori bai, edonola ospatzen duzula ere, ONDO-ONDO PASA!
2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea
EUSKARALDIA
2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena
Abenduak 3: ANIZTASUN FUNTZIONALAren NAZIOARTEKO EGUNA
Egungo
erronka: ANIZTASUN
FUNTZIONALA DUTEN
PERTSONEN INKLUSIOA GIZARTEAN
EGKn (Euskadiko Gaztediaren
Kontseilua) badaude bai gaia lantzen duten nahiz gaiarekin harreman estua duten
elkarteak, besteak beste Atzegi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Euskal Gorrak eta Juventudes de
Unidad Progresista de la ONCE. Honetaz gain, EGK-k urteak daramatza,
proiektu, egitasmo eta bestelako ekimenen bitartez errealitate hauengana
pixkanaka-pixkanaka gerturatzen.
Pertsona bakoitzaren aniztasun funtzionala berak dituen
zailtasun propioen edo inguruko mugen arabera aldatzen da. Ikuspegi global eta
inklusibo batetik abiatuz eta gizarteko pertsona guztiengan pentsatzen badugu,
oso funtzionalak izango gara. Modu horretan, inklusioa lortzeko helburuarekin,
jada badauden ekintzak egokitu, edo ekintza berriak sor daitezke.
Eta etorkizunari begira, zer? Hauxe dio
EGK-k
EGKtik
pertsona guztien erabateko inklusioa lortzeko bidean jarraituko dugu. Gure
erronka, guztion artean bidean aurkitzen ditugun oztopoak ezabatu eta gizarte
anitz eta inklusiboa osatzea da.
2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata
2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea
Azaroak 20: UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
AZAROAren 20an, HAURREN EGUNA ospatzen da mundu osoan, eta urtero,
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onesten da.
Dokumentu hau neska-mutilen eskubideak biltzen dituen
nazioarteko ituna da.
Eskubideak izan arren, ordea, askok ez dute izaten eskubide horietaz gozatzekoaukerarik,gerrak eta bestelako gatazkak, pobrezia, eta abar direla eta.
Bestalde, ezin ahaztu eskubide hauek betebehar batzuk eskatzen dituztela haurrengandik.
2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena
ARIMEN GAUA
ARIMEN eta BELDURRAREN GAUA
edo GAU BELTZA (Urriak
31)
“Halloween”, ohitura zaharra da Euskal Herrian
Gure ohitura hau ezagutzeko, klikatu HEMEN
Irlandan du
jatorria Halloween (santu guztien) jaiak. Euskal Herrira ere iritsi zen ARIMEN GAUA,
eta gazteek hemengo ezaugarrietara ekartzea lortu zuten. Erroetara itzultzearen
alde azaldu dira asko.
Jai pagano bat zena jai
erlijioso bilakatu en, eta, berriro, jatorri paganora bueltatzen ari da. Ibilbide hori egin du
gaurko gauez ospatzen den ARIMEN GAUAk, Halloween gauak.
Benetako kalabazak plastikoko bilakatu dira, eta hildakoen espiritua berreskuratzeko jai bat zena, umeek gozokiak eskatuz gozatzeko festa bilakatu da.
Euskal Herrian ere bilakaera bera izan du.
Antropologo askok festa lehengora itzultzeko eskatu dute.
Oier Araolaza dantzari eta antropologoak azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian ere aspaldikoa da gaurko gaua ospatzeko ohitura. Baina data zehatzik ez dago jatorriari buruz. Euskal Herrian ere jaiak bi ezaugarri nagusi zituen: Batetik, kandelekin argiztatutako kuien eta arbien erabilera. Umeek bide bazterretan uzten zituztela, jendea beldurtzeko, azaldu du Anuntxi Arana antropologoak. Aranak ondo gogoratzen du aitak ortutik kuia bat ekarri, zuloak egin, eta kandelak jarri zizkion eguna: «Niretzat, benetako hildako baten garezur bat zen. Gaur egungo umeentzat, ez dakit esanahi bera izango lukeen».
Oier Araolaza dantzari eta antropologoak azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian ere aspaldikoa da gaurko gaua ospatzeko ohitura. Baina data zehatzik ez dago jatorriari buruz. Euskal Herrian ere jaiak bi ezaugarri nagusi zituen: Batetik, kandelekin argiztatutako kuien eta arbien erabilera. Umeek bide bazterretan uzten zituztela, jendea beldurtzeko, azaldu du Anuntxi Arana antropologoak. Aranak ondo gogoratzen du aitak ortutik kuia bat ekarri, zuloak egin, eta kandelak jarri zizkion eguna: «Niretzat, benetako hildako baten garezur bat zen. Gaur egungo umeentzat, ez dakit esanahi bera izango lukeen».
Bestetik, gaur gaueko
eskea Ameriketako ereduari jarraituta egiten dutenek Trick or Treat (trikimailua edo tratua) esamoldea erabiltzen
dute. Zelten tradizioari lotuta dago esamolde hori. Horren arabera, festa
ospatzera zetozen espirituen artean, baziren gaiztoak, eta horiek uxatzeko
egiten zen. Onena tratua egitea zen. Gainontzean, espirituak begiz jo, eta
trikimailua egiteko arriskua zegoen.
Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: “Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.
Ea geure tradizioa oso
osorik berreskuratzeko ahalegina egiten dugun.Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: “Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



























