2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

BERNARDO ATXAGA




BERNARDO  ATXAGA (JOSE IRAZU GARMENDIA)

Bernardo Atxaga, Asteasun jaio zen, 1951 ko uztailaren 27 an, bere ama maistra zen, eta bere aita, arotza.
Bilboko unibertsitatera joan zen idazlea izateko. Txikitatik hasi zen idazten etxean jasotako irakurzaletasunari esker. Andoaingo udal liburutegian obra asko irakurri zituen  eta Batxilergoa ikasten ari zelarik hasi zen literatura lehiaketetarako eta eskolako aldizkarirako idazlanak egiten.
 Ekonomia Unibertsitate ikasketak burutu zituen Bilboko Sarriko fakultatean. Bitartean, El norte de Castilla egunkariaren saria irabazita, Los que anhelamos escribir ( euskaraz, Idaztea desiratzen dugunok ) gaztelaniazko idazlana argitaratu zioten. Berehala, ordea, euskarazko lanak egiten hasi zen.
Verdes liburudendan (Bilbo) lan egin zuen. Bilbon idazle bihurtu zen. 1972. urtean “Borobila eta puntua” idazlana idatzi zuen. Gabriel Arestik, ( 1933-1975) idazle eta poeta bilbotarrak, lana irakurri eta kritika ona egin zion. Berari esker, argitaratu zen beste zenbait idazleren  lan batzuekin batera lehen idazlan hori; lehen aldiz “Bernardo Atxaga” pseudonimoarekin.  Karrera bukatu ondoren, 1973ko ekainean hasi zuen soldadutzaren esperientzia. Soldadutzaren ondoren Donostiako banku batean hasi zen lan egiten, eta  Koldo Izaguirrerekin  Ustela abangoardiazko aldizkaria sortu zuen.
1977an idaztetik bizitzea pentsatu zuen, eta, horregaitik, banku lana utzi zuen. 1977 eta 1980 urte bitartean, Pott Bandaren partaide zela, talde hori argitaletxe moduan antolaturik, Etiopia poema argitaratu zuen.
Aipatutako POTT Banda, talde apurtzaile eta abangoardista bat zen. Bertako kideak: Manu Ertzilla(euskal idazlea), Joxemari Iturralde(euskal idazlea), Jon Juaristi(poeta eta itsultzaile), Ruper Ordorika(euskal abeslaria) eta Joseba Sarrionandia (euskal idazlea).
Espainako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen 1989-an, “Obabakoak”  lanarengatik.

HAUEK DIRA BESTE LAN BATZUK:

·”Behi euskaldu baten memoriak”, 1991-an, Pamiela
·”Sara izeneko gizona”, 1996-an, Pamiela
·”Soinujolearen semea”, 2003-an, Pamiela
·”Zazpi etxe Frantzia”, 2009-an, Pamiela
.”Nevadako egunak”,   2013-an, Pamiela

ETA HAUR LITERATURAN:
·”Asto bat hypodromoan”, 1984-an, Erein
·”Sugeak Txoriari Begiratzen Dionean”, 1984-an, Erein
·”Bi letter jaso nituen oso denpora gutxian”, 1984-an, Erein
·”Jimmy Potxolo”, 1984-an, Erein

EGILEAK: Garazi eta Diego

Audioa Vocaroo txertatzen blogean

Ikusi eredu hau

 


Record audio or upload mp3 >>

SOINUAK KARPETA IKUSTEKO GOOGLE DRIVEN

Hemen dago karpeta

2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

MUNDAKA (argazkiak)


NESTOR BASTERRETXEA



Nestor Basterretxea




      
 PINTOREA, ESKULTORE ETA ZINEMAGILEA DA 


Bermeon jaio zen 1924ko maiatzaren 6an. Umetan Bermeon bizi izan zen1936. urtera arte.
Urte horretan Espainiako gerra zibila zela eta,  Frantziara joan ziren erbesteratuta. Urte batzuk geroago, bigarren munduko gerra zela eta, bere familia behartu zuten beste bizi leku batera joaten, hain zuzen, Argentinara, eta bertan 11 urte egon zen.
 Bere lehenengo lana  Emilio Pettoruti pintorearekin,  publizitatea izan zen. 
 1951n  Maria Isabel Irurzun Urkia  argentinarrarekin ezkondu zen eta Espainiara joan zen ezkontza-bidaian.

Madrilen zegoela Jorge Oteizarekin elkartu zen, Arantzazuko basilikako kriptako  horma-irudiak egiteko, baina batzuk bakarrik egin zituen.  Juan Cuenca eta  Agustin Ibarrola margolariekin elkartu zen, “57 talde “ esperimentala osatuz; “Gaur Taldea” kolektiboaren partaidea ere izan zen.
1958. urtean Irunera joan zen bizitzera eta pintatzea utzi gabe eskulturak egiten hasi zen. Gaur egun, Hondarribian,Argentinan eta Estatu Batuetan  bere hogeita hamar artelan daude leku publikoetan jarrita.
Zinema lanetan pelikula hauek egin ditu: Operación H, Pelotari, Alquezar eta Ama Lur.
Izendapen asko izan ditu: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailako aholkulari artistikoa, Donostiako  Zinemaldiko  presidentea, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea…
 Indrustia  diseinuan ere aritu da, baita ere, Arkitektura eta Literaturan.
Hondarribian bizi da  Idurmendietako  baserrian; bertan bere obraren zati garrantzitsu bat ikusi daitke.


                                Egileak: Izaro, Irene eta Lander

MUNDAKAko ESKOLAKO IKASLEEN BLOGA: marmar1000

 Klikatu azpian
MUNDAKAko ESKOLAKO IKASLEEN BLOGA