2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

BERNARDO ATXAGA




BERNARDO  ATXAGA (JOSE IRAZU GARMENDIA)

Bernardo Atxaga, Asteasun jaio zen, 1951 ko uztailaren 27 an, bere ama maistra zen, eta bere aita, arotza.
Bilboko unibertsitatera joan zen idazlea izateko. Txikitatik hasi zen idazten etxean jasotako irakurzaletasunari esker. Andoaingo udal liburutegian obra asko irakurri zituen  eta Batxilergoa ikasten ari zelarik hasi zen literatura lehiaketetarako eta eskolako aldizkarirako idazlanak egiten.
 Ekonomia Unibertsitate ikasketak burutu zituen Bilboko Sarriko fakultatean. Bitartean, El norte de Castilla egunkariaren saria irabazita, Los que anhelamos escribir ( euskaraz, Idaztea desiratzen dugunok ) gaztelaniazko idazlana argitaratu zioten. Berehala, ordea, euskarazko lanak egiten hasi zen.
Verdes liburudendan (Bilbo) lan egin zuen. Bilbon idazle bihurtu zen. 1972. urtean “Borobila eta puntua” idazlana idatzi zuen. Gabriel Arestik, ( 1933-1975) idazle eta poeta bilbotarrak, lana irakurri eta kritika ona egin zion. Berari esker, argitaratu zen beste zenbait idazleren  lan batzuekin batera lehen idazlan hori; lehen aldiz “Bernardo Atxaga” pseudonimoarekin.  Karrera bukatu ondoren, 1973ko ekainean hasi zuen soldadutzaren esperientzia. Soldadutzaren ondoren Donostiako banku batean hasi zen lan egiten, eta  Koldo Izaguirrerekin  Ustela abangoardiazko aldizkaria sortu zuen.
1977an idaztetik bizitzea pentsatu zuen, eta, horregaitik, banku lana utzi zuen. 1977 eta 1980 urte bitartean, Pott Bandaren partaide zela, talde hori argitaletxe moduan antolaturik, Etiopia poema argitaratu zuen.
Aipatutako POTT Banda, talde apurtzaile eta abangoardista bat zen. Bertako kideak: Manu Ertzilla(euskal idazlea), Joxemari Iturralde(euskal idazlea), Jon Juaristi(poeta eta itsultzaile), Ruper Ordorika(euskal abeslaria) eta Joseba Sarrionandia (euskal idazlea).
Espainako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen 1989-an, “Obabakoak”  lanarengatik.

HAUEK DIRA BESTE LAN BATZUK:

·”Behi euskaldu baten memoriak”, 1991-an, Pamiela
·”Sara izeneko gizona”, 1996-an, Pamiela
·”Soinujolearen semea”, 2003-an, Pamiela
·”Zazpi etxe Frantzia”, 2009-an, Pamiela
.”Nevadako egunak”,   2013-an, Pamiela

ETA HAUR LITERATURAN:
·”Asto bat hypodromoan”, 1984-an, Erein
·”Sugeak Txoriari Begiratzen Dionean”, 1984-an, Erein
·”Bi letter jaso nituen oso denpora gutxian”, 1984-an, Erein
·”Jimmy Potxolo”, 1984-an, Erein

EGILEAK: Garazi eta Diego

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina