BERNARDO ATXAGA (JOSE IRAZU GARMENDIA)
Bernardo Atxaga,
Asteasun jaio zen, 1951 ko uztailaren 27 an, bere ama maistra zen, eta bere
aita, arotza.
Bilboko
unibertsitatera joan zen idazlea izateko. Txikitatik hasi zen idazten etxean
jasotako irakurzaletasunari esker. Andoaingo
udal liburutegian obra asko irakurri zituen
eta Batxilergoa ikasten ari zelarik hasi zen literatura lehiaketetarako
eta eskolako aldizkarirako idazlanak egiten.
Ekonomia Unibertsitate
ikasketak burutu zituen Bilboko Sarriko fakultatean. Bitartean, El norte de Castilla egunkariaren
saria irabazita, Los que anhelamos escribir ( euskaraz, Idaztea
desiratzen dugunok ) gaztelaniazko idazlana argitaratu zioten. Berehala,
ordea, euskarazko lanak egiten hasi zen.
Verdes liburudendan (Bilbo) lan egin zuen. Bilbon idazle
bihurtu zen. 1972. urtean “Borobila eta puntua” idazlana idatzi zuen.
Gabriel Arestik, ( 1933-1975) idazle eta poeta bilbotarrak, lana irakurri eta
kritika ona egin zion. Berari esker, argitaratu zen beste zenbait
idazleren lan batzuekin batera lehen
idazlan hori; lehen aldiz “Bernardo Atxaga” pseudonimoarekin. Karrera bukatu ondoren, 1973ko ekainean hasi
zuen soldadutzaren esperientzia. Soldadutzaren ondoren Donostiako banku batean
hasi zen lan egiten, eta Koldo Izaguirrerekin Ustela abangoardiazko aldizkaria
sortu zuen.
1977an idaztetik
bizitzea pentsatu zuen, eta, horregaitik, banku lana utzi zuen. 1977 eta 1980
urte bitartean, Pott Bandaren
partaide zela, talde hori argitaletxe moduan antolaturik, Etiopia poema
argitaratu zuen.
Aipatutako POTT Banda, talde apurtzaile eta
abangoardista bat zen. Bertako kideak: Manu Ertzilla(euskal idazlea), Joxemari
Iturralde(euskal idazlea), Jon Juaristi(poeta eta itsultzaile), Ruper
Ordorika(euskal abeslaria) eta Joseba Sarrionandia (euskal idazlea).
Espainako Narratiba
Sari Nazionala irabazi zuen 1989-an, “Obabakoak” lanarengatik.
HAUEK DIRA BESTE LAN BATZUK:
·”Behi
euskaldu baten memoriak”, 1991-an, Pamiela
·”Sara
izeneko gizona”,
1996-an, Pamiela
·”Soinujolearen
semea”, 2003-an, Pamiela
·”Zazpi etxe Frantzia”,
2009-an, Pamiela
.”Nevadako egunak”, 2013-an,
Pamiela
ETA HAUR LITERATURAN:
·”Asto bat hypodromoan”, 1984-an, Erein
·”Sugeak Txoriari Begiratzen Dionean”, 1984-an, Erein
·”Bi letter jaso
nituen oso denpora gutxian”, 1984-an,
Erein
·”Jimmy
Potxolo”, 1984-an, Erein
EGILEAK: Garazi eta Diego