2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

TXISTEAK

JA, JA, JA, JA, JA , JA




1)    Badakizu zergatik dagoen triste Matematikako liburua?
          Ba, problema asko dituelako.

2)   Telefonoz deitzen du batek.
      -Kaixo! Zure telefono zenbakia sei, bederatzi, bat, sei, bost, lau, zortzi, zazpi, zero, 
      al da?
     - Bai, ez, ez, bai, ez, bai, bai, ez, ez.

 3) Baserritar batek diotso beste bati:
   -Zergatik ez dituzu landarak ureztatzen?
   -Parra-parra ari delako euria…
   -Ez zaitez alferra izan, hartu aterkia eta kitto!

 4) Patxiku bere ikaskide batekin berbetan ari da:
    -Alazne, zer dakizu zure jaiotzari buruz?
    -2004ko maiatzaren 31n jaio nintzela, hospitalean.
    -Hospitalean!!!!!!!!!!! Zer dela, eta? Gaixorik zeunden, ala?

5)  Maisuak ikasle bati galdetu zion:
    -Zenbat dira bi eta bi?
    -Auskalo, ez badidazu datu gehiago ematen...

6) -Jon, zenbat km daude Mundakatik Bermeora?- irakasleak
    - 2 km gutxi gora behera –ikasleak.
    -Eta Bermeotik Mundakara?
    -Ba… berdin, 2 km gutxi gora behera –ikasleak- Berdina izan behar da.
    -Ez, derrigorrez. Begira… Eguberritik Urte Barrira aste bat dago, baina  Urte Barritik      Eguberrira ia-ia urte bat.


7) Erretzaile baten hausnarketa:
    Hiltzen diren pertsonen % 20a tabakoaren erruz hiltzen dira. Beraz, beste % 80a ez       erretzeagatik hiltzen dira. Horrela frogatuta gelditzen da “ez erretzea kaltegarriagoa     dela erretzea baino”



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina