GABONETAKO EUSKAL TRADIZIO BAT:
EGUBERRI ENBORRA edo OLENTZERO ENBORRA
Oso garai zaharretatik euskaldunok sua gurtu izan dugu
eta sua erabili izan dugu solstizio eta ekinozioen inguruko jai erritualetan.
Neguko
solstizioan ere sua dugu protagonista, eta gure arbasoek abenduaren 24ko gauean
enbor handi - handi berezi bat erretzen zuten etxeko tximinian. Besteak beste, Subilaro, Gabonzuzi, Gabonsubil,
Olentzero Enborra edo Eguberri Enborra deitu izan zaio, eta orain dela oso gutxi
arte, oso zabalduta izan den usadioa edo ohitura dugu.
Euskal baserrietan,
Gabon Gaua hurbiltzen zihoan heinean, kalitate hobereneko enbor bat aukeratu
eta prestatzen zen egun horietan etxea berotzeko eta bere berotasunaz gabon
afaria prestatzeko. Eta zeintzuk janari prestatzen zituzten enborraren
berotasunaz? Zeintzuk janari jaten zituzten gure arbasoek gabon gauean?
Hauxe jaten zuten: aza-olioa,
bisigu errea edo labean egina, barraskiloak bizkaitar saltsan, eta bukatzeko
intxaursaltsa eta gaztaina erreak. Guzti hau sagardoaz lagunduta.
Enborraren
errito hau eguzkiaren jaiotza ospatzeko egiten zuten, edo beste modu batez
esanda, eguzki jaioberriaren ohorez. Bestalde, uste zen bere su eta errautsek etxea eta etxekoak -gizakiak,
lurrak nahiz animaliak- babesten
zituztela urte osoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina