LANGILEEN EGUNAren zergatia
Chicago-ko martiriak
XIX. mendearen erdialdean, bai Europan eta
baita Amerikako Estatu Batzuetan (AEB) ere, langileak derrigortuta zeuden 12,
13, 14 orduko lanegunak izatera, astean sei egunez, umeak eta emakumeak barne,
baldintza ezin gogorragoetan.
Garai haietan europarrek
AEBra emigratzen zuten bizitza hobe baten itxaropenaz, Europan guztiz zapalduak
zirelako; baina AEBn ere berdina gertatzen zitzaien.
Hori horrela zela eta, langile estatubatuarrak eta etorkin ingelesak
izan ziren 8 orduko lanegun laburrago baten alde borrokatzen hasi zirenak: 8 ordu lanerako, 8 ordu familiari eskeintzeko eta 8 ordu
deskantsatzeko.
Lehenbiziko mobilizazioa
Filadelfiako arotzena izan zen, eta, berehala, mobilizazioak beste langile-
sektoreetara eta beste estatu batzuetara zabaldu ziren. Urte askotan zehar
jarraitu zuen borrokak eta 1874an Massachuset-ko Estatuak 10 orduko lan eguna jarri zuen ume eta
emakumeentzat.
Bestalde, empresa jabeek, enpresek
gutxi irabazten zuten aitzakiaz,
soldatak murriztu egin zizkieten langileei. Hori zela eta, langileen pazientzia
bukatu zen, greba Pittsburgh-en berpiztu zen eta 17 estatutara zabaldu zen;
ordura arte ezagutu zen langile mugimendurik handiena sortu zen. Gobernuak
ejerzitoaz egin zien aurre grebalariei, baina langileek ez zuten amore eman 8 orduko lanegunaren
aldeko borrokan eta istilu larriak izan ziren langile eta soldaduen artean;
estatu desberdinetan egon ziren hildakoak. Langileek irmotasunez jarraitu zuten
beren eskubidearen eskakizunean, nahiz eta beren kontrako erasoak gero eta
gogorragoak izan. Langile-federazioetan antolatu ziren eta 1884an hasi ziren 1886ko maiatzaren 1eko greba orokorra antolatzen.
Estatu gehienetan egun berean, hilabete
berean edo urte berean, grebaren meatxua bitarteko zela, lortu zuten 8 orduko lan eguna.
CHICAGO-ko
gertakizunak, ordea, bestelakoak izan ziren: maiatzaren 1ean lan egunaren
murrizketa exijitzen zuten 80.000 langileko mobilizazio batek Chicago guztiko
kaleak geldiarazi zituen, baina fabrika bateko langileak, burgesiaren menpean,
ez ziren grebara atera; hori ikusita grebalariek fabrikaren aurrean bildu ziren,
eta ondorioz, eskirolen eta langileen arteko borroka gogorra izan zen. Poliziek
egoera hartaz baliatuz, grebalarien kontra balazko tiroak bota zituzten. Batzuk
hil eta beste batzuk zauritu egin zituzten eta atxilotutako buruzagiak
sententziatuak eta exekutatuak izan ziren: hauek Chicagoko martiriak bezala ezagutzen dira.
Gertakizun hauengatik ospatzen da MAIATZAREN
LEHEN EGUNA.
1989an, Parisen, ospatu zen lehen aldiz LANAREN
NAZIOARTEKO EGUNA edo LANGILEEN EGUNA, Chicagoko langile erahilien -Chicagoko martiriak deiturikoak- oroimenez eta ohitura beste nazio
batzuetara zabaldu zen.
(Internetetik moldatua)