2017(e)ko maiatzaren 1(a), astelehena

MAIATZAK 1: LANGILEEN EGUNA

LANGILEEN  EGUNAren  zergatia
                                                                                      Chicago-ko martiriak
    XIX. mendearen erdialdean, bai Europan eta baita Amerikako Estatu Batzuetan (AEB) ere, langileak derrigortuta zeuden 12, 13, 14 orduko lanegunak izatera, astean sei egunez, umeak eta emakumeak barne, baldintza ezin gogorragoetan.
    Garai haietan europarrek AEBra emigratzen zuten bizitza hobe baten itxaropenaz, Europan guztiz zapalduak zirelako; baina AEBn ere berdina gertatzen zitzaien.
    Hori horrela zela eta, langile estatubatuarrak eta etorkin ingelesak izan ziren 8 orduko lanegun laburrago baten alde borrokatzen hasi zirenak: 8 ordu lanerako, 8 ordu familiari   eskeintzeko eta 8 ordu deskantsatzeko.
   Lehenbiziko mobilizazioa Filadelfiako arotzena izan zen, eta, berehala, mobilizazioak beste langile- sektoreetara  eta beste estatu  batzuetara zabaldu ziren. Urte askotan zehar jarraitu zuen borrokak eta 1874an Massachuset-ko Estatuak  10 orduko lan eguna jarri zuen ume eta emakumeentzat.
   Bestalde, empresa jabeek, enpresek  gutxi irabazten zuten aitzakiaz, soldatak murriztu egin zizkieten langileei. Hori zela eta, langileen pazientzia bukatu zen, greba Pittsburgh-en berpiztu zen eta 17 estatutara zabaldu zen; ordura arte ezagutu zen langile mugimendurik handiena sortu zen. Gobernuak ejerzitoaz egin zien aurre grebalariei, baina  langileek ez zuten amore eman 8 orduko lanegunaren aldeko borrokan eta istilu larriak izan ziren langile eta soldaduen artean; estatu desberdinetan egon ziren hildakoak. Langileek irmotasunez jarraitu zuten beren eskubidearen eskakizunean, nahiz eta beren kontrako erasoak gero eta gogorragoak izan. Langile-federazioetan antolatu ziren eta 1884an hasi ziren 1886ko maiatzaren 1eko greba orokorra antolatzen. 
   Estatu gehienetan egun berean, hilabete berean edo urte berean, grebaren meatxua bitarteko zela, lortu zuten 8 orduko lan eguna.

    CHICAGO-ko gertakizunak, ordea, bestelakoak izan ziren: maiatzaren 1ean lan egunaren murrizketa exijitzen zuten 80.000 langileko mobilizazio batek Chicago guztiko kaleak geldiarazi zituen, baina fabrika bateko langileak, burgesiaren menpean, ez ziren grebara atera; hori ikusita grebalariek fabrikaren aurrean bildu ziren, eta ondorioz, eskirolen eta langileen arteko borroka gogorra izan zen. Poliziek egoera hartaz baliatuz, grebalarien kontra balazko tiroak bota zituzten. Batzuk hil eta beste batzuk zauritu egin zituzten eta atxilotutako buruzagiak sententziatuak eta exekutatuak izan ziren: hauek Chicagoko martiriak bezala ezagutzen dira.     
    Gertakizun hauengatik ospatzen da MAIATZAREN LEHEN EGUNA. 
    1989an, Parisen, ospatu zen lehen aldiz LANAREN NAZIOARTEKO EGUNA edo LANGILEEN EGUNA, Chicagoko langile erahilien -Chicagoko martiriak deiturikoak- oroimenez eta ohitura beste nazio batzuetara zabaldu zen.
                                  (Internetetik moldatua)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina