2017(e)ko azaroaren 19(a), igandea

Azaroak 20: UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Azaroak 20:
UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da azaroaren 20an.
Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna da 1954. urtetik, egun horretan onartu zelako “Haurren Esubideen Aldarrikapena”.
Egun horretan bertan ere, baina 1989an, Nazio Batuen Erakundeak “Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena” onartu zuen. Hitzarmen edo erabaki hau munduko ia herrialde guztien adostasunarekin hartu zen eta derrigor bete beharko lukete sinatu zutenek.

Haurren Nazioarteko Egunean gogora ekarri nahi da haurrak direla gizarteko talderik ahulena, beraz, beraiek direla mundu mailako krisialdi eta arazoen aurrean gehien sufritzen dutenak.
Aurrean aipatu dugun haurren eskubideei buruzko hitzarmenak esaten duenez, munduko haur guztiek daukate:

1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.


Eskubideak izan arren, ordea, askok ez dute izaten eskubide horietaz gozatzeko aukerarik, gerrak eta bestelako gatazkak, pobrezia, eta abar direla eta.

Bestalde, ezin ahaztu eskubide hauek betebehar batzuk eskatzen dituztela haurrengandik.