Azaroak 20:
UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da azaroaren
20an.
Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna da 1954. urtetik, egun
horretan onartu zelako “Haurren
Esubideen Aldarrikapena”.
Egun horretan bertan ere, baina 1989an, Nazio Batuen Erakundeak “Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena” onartu
zuen. Hitzarmen edo erabaki hau munduko ia herrialde guztien adostasunarekin
hartu zen eta derrigor bete beharko lukete sinatu zutenek.
Haurren Nazioarteko Egunean gogora
ekarri nahi da haurrak direla gizarteko talderik ahulena, beraz, beraiek direla
mundu mailako krisialdi eta arazoen aurrean gehien sufritzen dutenak.
Aurrean aipatu dugun haurren
eskubideei buruzko hitzarmenak esaten duenez, munduko haur guztiek daukate:
1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan
hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki
osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta
osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo
psikikoek hezkuntza eta arreta
bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi
pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez
izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna,
adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.
Eskubideak izan arren, ordea, askok ez
dute izaten eskubide horietaz gozatzeko aukerarik, gerrak eta bestelako
gatazkak, pobrezia, eta abar direla eta.
Bestalde, ezin ahaztu eskubide hauek betebehar batzuk eskatzen dituztela haurrengandik.
Bestalde, ezin ahaztu eskubide hauek betebehar batzuk eskatzen dituztela haurrengandik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina