2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

NEGUKO SOLSTIZIOA

 Mende askotan zehar ospatu izan den jaia:
                         ABENDUko SOLSTIZIOA


Gaur, abenduak 21, NEGUKO SOLSTIZIOA ospatzen dugu Ipar hemisferioan.
Lurraren errotazio-ardatzaren ipar poloa Eguzkiaren aurkako noranzkoan orientatzen da. Gertaera horrek baditu zenbait ondorio gure planetan. Ipar hemisferioan, hauek:
-     Urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena dituen eguna da.

-     Eguzki-izpiak zerumugarekiko inoiz hartzen duten altuerarik txikienera iristen dira ipar hemisferioan. Horregatik, eguzki-izpiek angelu txikia sortzen dute Lurrarekin eta inoiz baino izpi gutxiago iristen dira azalera-unitate bakoitzeko.


-     Ipar poloan, Eguzkia ez da ateratzen egun osoan, 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunez luzatzen da.
Hego hemisferioan, ekainaren 21-22an gertatzen da neguko solstizioa, eta abenduan ipar hemisferioan izandako egoera bera gertatzen da hego hemisferioan.

Beste jai pagano asko bezala, abenduko solstizioaren ingurukoa ere kristautasunak bereganatu eta moldatu egin zuen.
Duela 1.700 urte inguru, Konstatino I.a Handia enperadoreari komenigarria iruditu zitzaion Jesusen jaiotza Erromatarren Inperioko jai paganorik ospetsuenarekin, hau da, Eguzki Berriaren jaiotza ospatzeko egiten ziren Saturnoren jaiekin kointzidiaraztea. Ospakizun zahar eta ezagun hori neguko solstizioan zentratuta egon da beti.
Abenduan egunak oso laburrak dira Ipar Hemisferioan, eta solstizioaren ondoren luzatzen hasten dira berriro. Antzinako jendeak uste zuen eguzkia zahartu egiten zela hil arte, eta solstizioan Eguzki haurra jaiotzen zela. Iluntasunetik argirako aldaketa ospatzen da, beraz. Erromatarren Inperioaren garaian, urteko gertaera sozial garrantzitsuena Saturnoren jaiak (Saturnalia) ziren; Saturnoren, nekazaritzaren eta uzten jainkoaren omenez egiten zirenak. Saturnorekin batera, beste jainko kutuna Sol Invictus (Eguzki garaitezina) zen, eta haren jaiotza hain justu, abenduaren 25ean ospatzen zuten –Ave Sol Invictus.
Ortuetako lanak amaitu eta gaurik luzeena iristen zenean, erromatarrak lasaitu egiten ziren, modu informalean jantzi eta urte osoan zorrotz bete behar izaten zituzten arauak ahaztu egiten zituzten. Ospakizuna Saturnoren tenpluan hasten zen jan-edate izugarriekin, “Saturnalia” oihukatuz, eta dantza eta abestien artean, opariak trukatzen zituzten lagunen artean: fruta, intxaurrak, argizari-kandelak eta terrakotazko iruditxoak.
Horrek guztiak antz handiegia du gaur egun Gabonak ospatzeko moduarekin, ezta? Oturuntzak, opariak, denek poz-pozik egon behar hori…
Jaiak irauten zuen bitartean, ikastetxeak, auzitegiak eta dendak itxita egoten ziren, eta, nola ez, gehiegizko jan-edanak egiten zituzten. Pentsa zenbaterainoko askatasun eta desinhibizioa bizi zuten erromatarren sasoi horretan, kristauek “orgia” zela esateko, “Saturnalia” hitza erabiltzen baitzuten.
Gaur egun oraindik, kultura askotan ospatzen da neguko solstizioa: herri indigenentzat -aimara, kitxua, rapa-nui eta maputxeentzat- kasu, garai hori aurreko urteagatik eskerrak emateko unea da, eta Eguzkiari neguaren ostean gogotsu itzultzeko eskatzen diote.
Saturnalia jaiek nahiz solstizioaren ingurukoek, familia, ugalkortasuna, aldaketa, berrikuntza, babesa, ziklo berria… zituzten ardatz.
Adibide gisa, hona neguko solstizioa oso modu desberdinean ospatzen duten hainbat herri:


.Japonia: “Amaterasu”, eguzkiaren jainkosa omentzeko jaia.




.Laponiako Samien herria: “Beiwe”, eguzkiaren jainkosaren  jaia ospatzen dute.





.Mali-ko dogon herria: “Goru” izeneko ospakizuna, uztaren azken errituala.






.Gabonetan, kristauen ospakizunik ezagunena, Jesusen jaiotza da.


Beraz, gaur egun zer ospatzen dugun oso argi ez badugu ere, dudarik ez dago aldaketa sasoia dela.
Hortaz,  SaturnaliaAve Sol InvictusSolstizio zoriontsua edo Eguberri on! Bakoitzak ospa dezala nahi duena.
Hori bai, edonola ospatzen duzula ere, ONDO-ONDO PASA!


2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

EUSKARALDIA

EUSKARALDIA: 11 (10+1) egun, ala...
“HAMAIKA”  EGUN!!!


Jadanik EUSKARALDIAren 11 

(10+1) egunak igaro

dira, baina gaurtik aurrera 

"HAMAIKA" egun 

gelditzen zaizkigu "AHO BIZI" 

izaten jarraitzeko.

Beraz...






2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

Abenduak 3: ANIZTASUN FUNTZIONALAren NAZIOARTEKO EGUNA

Egungo erronka:  ANIZTASUN FUNTZIONALA  DUTEN PERTSONEN INKLUSIOA GIZARTEAN

 Abenduaren 3an, ANIZTASUN FUNTZIONALAren NAZIOARTEKO EGUNA da. Gure egungo gizartean bizikidetzarako erronketako bat aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa da.
EGKn (Euskadiko Gaztediaren Kontseilua) badaude bai gaia lantzen duten nahiz gaiarekin harreman estua duten elkarteak, besteak beste AtzegiBizkaiko Urtxintxa EskolaEuskal Gorrak eta Juventudes de Unidad Progresista de la ONCE. Honetaz gain, EGK-k urteak daramatza, proiektu, egitasmo eta bestelako ekimenen bitartez errealitate hauengana pixkanaka-pixkanaka gerturatzen.
Pertsona bakoitzaren aniztasun funtzionala berak dituen zailtasun propioen edo inguruko mugen arabera aldatzen da. Ikuspegi global eta inklusibo batetik abiatuz eta gizarteko pertsona guztiengan pentsatzen badugu, oso funtzionalak izango gara. Modu horretan, inklusioa lortzeko helburuarekin, jada badauden ekintzak egokitu, edo ekintza berriak sor daitezke.

Eta etorkizunari begira, zer? Hauxe dio EGK-k

EGKtik pertsona guztien erabateko inklusioa lortzeko bidean jarraituko dugu. Gure erronka, guztion artean bidean aurkitzen ditugun oztopoak ezabatu eta gizarte anitz eta inklusiboa osatzea da.

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Azaroak 20: UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

AZAROAren 20an, HAURREN EGUNA ospatzen da mundu osoan, eta urtero, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onesten da.

Dokumentu hau neska-mutilen eskubideak biltzen dituen nazioarteko ituna da.










Eskubideak izan arren, ordea, askok ez dute izaten eskubide horietaz gozatzekoaukerarik,gerrak eta bestelako gatazkak, pobrezia, eta abar direla eta.

Bestalde, ezin ahaztu eskubide hauek betebehar batzuk eskatzen dituztela haurrengandik.

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

ARIMEN GAUA


           ARIMEN eta BELDURRAREN GAUA
                   edo GAU BELTZA (Urriak 31)

   “Halloween”, ohitura zaharra da Euskal Herrian

Gure ohitura hau ezagutzeko, klikatu   HEMEN


Irlandan du jatorria Halloween (santu guztien)  jaiak. Euskal Herrira ere iritsi zen ARIMEN GAUA, eta gazteek hemengo ezaugarrietara ekartzea lortu zuten. Erroetara itzultzearen alde azaldu dira asko.
Jai pagano bat zena jai erlijioso bilakatu en, eta, berriro, jatorri paganora bueltatzen ari da. Ibilbide hori egin du gaurko gauez ospatzen den ARIMEN GAUAk, Halloween gauak.

Irlandan sortutako jaiak hasierako bi ezaugarri mantentzen ditu: kuiak (kalabazak) eta mozorroturik eskean ateratzea. Baina Ameriketako Estatu Batuetan hartutako indarrak, goitik behera aldatu du jaia. Lehen, etxeko trapuekin egindako mozorroak eramaten zituzten; orain, dendan erositako mozorro ponpoxoak janzten dituzte eskean ateratzen direnek. Kasu askotan, ez dute aurpegia estaltzen, eta horrek beldur kutsu hori kentzen dio jaiari. Neskatoek, adibidez, maitagarrienak diruditen sorgin mozorroekin janzten dira.
Benetako kalabazak plastikoko bilakatu dira, eta hildakoen espiritua berreskuratzeko jai bat zena, umeek gozokiak eskatuz gozatzeko festa bilakatu da.


Euskal Herrian ere bilakaera bera izan du. Antropologo askok festa lehengora itzultzeko eskatu dute.

Oier Araolaza dantzari eta antropologoak azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian ere aspaldikoa da gaurko gaua ospatzeko ohitura. Baina data zehatzik ez dago jatorriari buruz. Euskal Herrian ere jaiak bi ezaugarri nagusi zituen: Batetik, kandelekin argiztatutako kuien eta arbien erabilera. Umeek bide bazterretan uzten zituztela, jendea beldurtzeko, azaldu du Anuntxi Arana antropologoak. Aranak ondo gogoratzen du aitak ortutik kuia bat ekarri, zuloak egin, eta kandelak jarri zizkion eguna: «Niretzat, benetako hildako baten garezur bat zen. Gaur egungo umeentzat, ez dakit esanahi bera izango lukeen».
Bestetik, gaur gaueko eskea Ameriketako ereduari jarraituta egiten dutenek Trick or Treat (trikimailua edo tratua) esamoldea erabiltzen dute. Zelten tradizioari lotuta dago esamolde hori. Horren arabera, festa ospatzera zetozen espirituen artean, baziren gaiztoak, eta horiek uxatzeko egiten zen. Onena tratua egitea zen. Gainontzean, espirituak begiz jo, eta trikimailua egiteko arriskua zegoen. 


Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.


Ea geure tradizioa oso osorik berreskuratzeko ahalegina egiten dugun.

2018(e)ko ekainaren 23(a), larunbata

DONIBANE edo SAN JOAN jaia

DONIBANE edo  SAN JOANen inguruko sinesmenak


Kea, sua eta sorginkerietarako unea da SAN JOAN eguna Euskal Herrian. Ura, senda belarrak eta sua protagonista bilakatzen den eguna da San Juan.
Donibane edo San Joan ekainaren 24ean ospatzen da, udako solstiziotik (aurten ekainaren 21ean) gertu.
San Joan egunaren inguruan erritual franko ospatzen dira Euskal Herrian:
-Etxeetako ate eta leiho askotan lizarraren edo elorri zuriaren adaxkak jartzen dira egunsentian, eguzki berriak etxe horretan bizi direnak bedeinka eta babes ditzan.
-San Joan bezperan herrietako plaza nagusietan lizar edo haritz handi bat jartzen da eta herriko dantzariek dantza erritualak egiten dituzte zuhaitzaren inguruan. Askotan lizar horietatik zintzilik San Joan gereziak ipintzen dituzte.
-Herri, auzo, baserri ugaritan sua pizten da. Suak eguzki berria indartzen du eta gizakion gaizki eginak garbitzen ditu. Zenbait herritan patatak erretzen dituzte San Joaneren gaueko suan eta gero bertara hurbildu direnen artean banatzen dituzte denek jan ditzaten. Lehen, eta duela oso gutxi arte, oroitzapen txarrak ekartzen zituzten arropak edota objektuak surtara botatzen zituzten, eguzki berriak zorte hobea ekarriko zielakoan.
Gau magiko horren inguruan hamaika sinesmen daude gure geografiaren luze-zabalean:
·         Euskal Herriko ibai eta erreketako urak indar berezia dutela diote hainbat mitok.
·         Gauerdian, hamabiak jotzen duen unean, errekako ura ardo bihurtzen da eta harriak, ogi. Une horretan erreka bazterretan izanez gero, bizitza osorako zoriontasuna lor daiteke.
·         Nafarroan, bainua hartzeko ohitura zegoen Donibane gauean erreka edo iturrietan, urte osoz katarro eta gripea uxatzeko.
·         Beste zenbait tokitan ekainaren 24ean eguna esnatzearekin batera lehen ihintza hartzeko ohitura zuten. Osasunentzat ona omen da. Horregatik asko ziren larru gorritan belarretan etzanda ihintzaren zain izaten zirenak, katarroa sendatzeko erremediorik onena zelakoan.
·         Ekainaren 24eko goizaldean, Donibane egunaren lehen orduekin batera asko ziren landare bila abiatzen zirenak, udako solstizioarekin batera landareak indartu egiten zirela baitzion ohiturak.
·         Luzaiden (Nafarroa), berriz, hildakoak bidaia ona egin zezan, hil kutxan Donibane egunean bedeinkaturiko landareez beteriko buru oihala jartzen zen.
·         Itsasoan biluzik, bizkarra emanez eta ilargiari begira sartzen denak gauza handiak egiteko aukera izango duela ere esaten da.
·         Pikondo baten azpian musika-tresna batekin jartzen denak, berehala ikasiko du tresna jotzen.
·         Ekainaren 24an, gauerdian, euren bizitzako maitasuna nolakoa izanen den ezagutuko dute leihotik begiratzen duten ezkongaiek.

23 gauean suaren inguruan honako hauek eta antzekoak kantatzen dira:
“San Joan dala, sugea ta zapoa sutara, artoa ta garia barrura”.
“San Joan bezpera gauean lapurrak eta sorginak erre, artoak eta gariak ondo gorde”


2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

Ekainak 5: INGURUGIROAREN MUNDUKO EGUNA

Ekainak 5: “INGURUMENAren NAZIOARTEKO EGUNA” 1974tik,  NAZIO BATUEN ERAKUNDEAren (NBE) oniritziaz.

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA  gero eta garrantzitsuagoa da 1974an ospatzen  hasi zenetik.
Aurtengo leloa “Plastikoaren kutsadurarik ez. Berrerabili ezin duzuna, baztertu” da, mundu osoko herritarrei dei eginez zentzuz eta planetaren osasunaren alde jardun dezaten. Aurten INDIA  izango da anfitrioia eta han egingo dira Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko ekitaldi ofizialak.
NBE erakundeak emandako datuen arabera, urtero 500 mila milioi plastikozko poltsa erabiltzen dira munduan, 8 tona plastiko botatzen dira ozeanoetara eta horrek itsasoko bizitza eta gizakiarena mehatxatu eta ekosistema naturalak suntsitzen ditu.
Azken hamar urteotan, XX. mende osoan baino plastiko gehiago ekoiztu omen da munduan. Minutu oro milioi bat plastikozko botila erosten dira munduan eta ur-botilak egiteko 17 milioi petrolio kupel ekoizten dira urtero.
Kontuan izan behar da gainera plastiko besberdinen deskonposaketak 100 eta 1 000 urte bitartean irauten duela.

(BERRIA egunkaria: 2018-06-05)
PLASTIKOA URRITZEKO «KEINUAK» ESKATU DITU ARARTEKOak
Ingurumenaren aldeko mundu eguna da gaur, eta, horren harira, instituzio askok egin dituzte adierazpenak; EAEko Arartekoak, bereziki, plastikoaren erabilera urritzeko «keinuak» eskatu ditu. Plastikozko poltsek kutsadura «mundu osora» hedatu dutela adierazi du.

Zer "keinu" egin dezakegu gutariko bakoitzak plastikoen erabilpena gutxitzeko?
...
...
...
...

HONA HEMEN, ARGAZKI ADIERAZGARRI ETA TAMALGARRI BATZUK:
























“PLASTIKOAREN KUTSADURARIK EZ; BERRERABILI EZIN DUZUNA, BAZTERTU”

"IF YOU CAN´T REUSE IT, REFUSE IT" 

"SI NO LO PUEDES REUSAR, REHÚSALO"


2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

Ekainak 3an: EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA Lekeition

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

                     ZAPRAN  GAGOZ

Abestia entzuteko
KLIKATU HEMEN

Programa ikusteko
KLIKATU HEMEN

IGANDEAN, DANOK                        
                 
              LEKEITIORA!