OTALOREA
.Oteak martxoan lore, ez da faltako eri eta dolore.
• Martxoaren hasiera, zaharraren
piztuera.
• Eguzki eta euri, martxoko eguraldi.
• Lantxerra (lanbroa) martxoan
noraino, apirilean elurra haraino.
• Martxo ederrak eta lehorrak upelak
betetzen ditu.
• Martxoan haizea eta apirilean
busti, urtea ez da izango inolaz zapuzti.
• Martxoaren erdi inguruan, gaua eta
eguna ia berdinduan.
• Martxoko lorea: batere ez, hobea;
apirileko lorea: urrea baino hobea;
maiatzeko lorea: batere ez baino hobea.
• Martxoa eurite, urtea ogite.
• Martxoan lainoa noraino, apirilean
elurra haraino.
• Martxoak
maiazten badu, maiatzak martxotzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina