2019(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

GARAIAN GARAIKOA: KALABAZA BIZKOTXOA

SASOIAN, SASOIKO JANARIAK
Urteko garai honetan kalabazak batzen ari dira nekazariak. Beraz...



KALABAZAzko  BIZKOTXOA
Osagaiak: 400 g kalabaza, 4 arrautza, 300 g irin, 350 g azukre, limoi bat, legamia hautsa sobre bat, 1,5 dl esnegaina, 1,5 dl oliba olioa, gatza.
Prestaketa:
.Labea berotu 180 ºC-ra.
.Moztu kalabaza, azala kendu gabe. Bota oliba-olioa txorroztada bat labeko erretiluan eta erre kalabaza 30 minutuz. Hozten denean, azala kendu eta zati txiki-txikitan zatitu.
.Igurtzi gurinaz eta ondoren irinez zipriztindu labera sartzeko ontzia.
.Beste ontzi sakon batean jarri arrautzak, 300 g azukre, gatz pixka bat, olioa, legamia sobrea, kalabaza eta irina. Irabiatu guztia irabiagailuaz.
.Egindako orea jarri gurinez eta irinez igurtzitako ontzian eta sartu labean 25 minutuz, 180º C-tan. Ondoren atera eta hozten utzi.
.Irabiagailuaren ontzian jarri 50 g azukre, limoi zukua, limoi azalaren birrinak eta esnegaina. Guztia irabiatu.
.Azkenik, jarri nahaste hau bizkotxo hotzaren gainean eta inguruan zuri gustatzen zaizun eran, eta ... JATEKO PREST! 

ON EGIN!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina