2021 URTE ZORIONTSUA
Bon any 2021 Feliz ano 2021 Feliz año 2021
Sala 2021-an pîroz be
Frohes Jahr 2021
UMEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
GIANNI RODARI jaio zela 100 urte betetzen
dira gaur
GIANNI RODARI (1920-1980) italiarra, idazle,
pedagogo, irakasle eta kazetaria izan zen. Omegna herrian, Piamonte lurraldean
jaio zen 1920ko urriaren 23an. Lan izugarria egin zuen haurren hezkuntzaren inguruan:
idazle bezala, umeen premietatik abiatuz, hainbat liburu idatzi zituen. Besteak
beste:
Jolas egiteko ipuinak
Makinaz idatzitako ipuinak
Bestalde, haurrei zuzendutako aldizkariak eta irratsaioak ere bideratu zituen. 1972an Haur Literaturan Nobel saritzat jotzen den “Hans Christian Andersen” saria irabazi zuen egindako horrein lan handiagatik.
Euskal
Herrian 1980ko hamarkadan hasi ziren bere idazlanak euskaratzen.
Momentu zoragarriak igaro daitezke bere liburuak irakurriz. Hemen doa adibide bat.
Goiz
batetan, txalupen untziraleku parean bizi zen gizon bat, ohetik jaiki ondoren
komunera bizarra moztera joan zen, eta ispilura begiratzean, garrasika hasi
zen:
- Sokoooorroooo! Nire sudurra!
Bere aurpegiaren erdian ez zegoen sudurraren
arrastorik ere, haren lekuan izugarrizko hutsunea. Gizon gizajoa, pijama
oraindik jantzita zuelarik, balkoira abiatu zen korrika. Eta juxtu-juxtuan
enparantza igarotzen ikusi zuen bere sudurra; untziralekura zihoan
presaka-presaka Verbania-rako itsasuntzira
sartzen ari ziren autoen tartetik irristatuz.
- Geldi! Geldi! -oihu egin zuen gizonak-. Nire sudurra! Lapurra, lapurra!
Jendeak goruntz begiratu eta barre egiten
zuen.
- Sudurra lapurtu eta
kaskezurra utzi diote. Asuntu txarra- esan
zuen batek.
Eta gizonak
kalera jaitsi behar izan zuen, ihesi
zihoan sudurrari atzetik
jarraitzeko, hoztuta egongo balitz bezala aurpegia mukizapiarekin estalita.
Zoritzarrez, itsasuntziak portua uzten zuen momentu berean iritsi zen. Gizona,
ausarki, uretan murgildu zen bere sudurra harrapatzeko, bidaiari eta turistek,
«ieupa, ieupa!», oihu egiten zioten bitartean. Baina ordurako itsasuntziak
abiadura handia zeraman eta kapitainak ez zeukan berandu iritsitakoen bila
portura itzultzeko asmorik.
- Itxoin ezazu hurrengo itsasuntzia irten arte -oihu egin zion
itsasgizon batek gizon gizajoari-, ordu erdiro baduzu itsasontzia eta!
Gizona, erabat etsiturik, itsasertzera zetorren
berriro, eta, hara, non ikusten duen bere sudurra itsas azalean zabaldutako
mukizapi baten gainean poliki-poliki nabigatzen.
- Ez al zara, beraz, itsasuntzian
joan? Adar jotzea besterik ez al da izan? -galdetu zion gizonak.
Sudurra
aurreruntz zihoan; lakuetako marinel zahar bat balitz bezala, eta ez zion
begiratu ere egin. Zapiak, marmoka batek bezala, emeki-emeki nabigatzen zuen.
- Baina nora zoaz? -galdetu zion gizonak.
Sudurrak ez zion erantzunik
eman eta haren zoritxarreko jabeak Lavenoko portura itzuli behar izan zuen. Eta
ez hori bakarrik; etxerakoan kuxkuxero talde baten erditik ere igaro behar izan
zuen. Etxean, ezkutatu eta neskameari inori ez sartzen uzteko agindua eman
zion eta egun osoan ispiluaren aurrean egoten zen bere sudur gabeko aurpegiari
begira.
Egun batzuk igaro
ondoren, Ranko, herriko arrantzale batek, bere sareak uretatik
ateratzean, sudur iheslari hura aurkitu zuen, mukizapia zuloz beteta
egoteagatik,
laku erdian hondoratu
zelako. Gero Lavenoko
merkatura eraman zuen.
Gizon haren neskameak arraina erostera merkatura joaterakoan tenka* eta
zoiluen* erdian zer ikusi ote zuen?...
Bere nagusiaren sudurra!
- Baina -esan zuen izuturik-, nire nagusiaren sudurra da eta! Eman
berehala, segituan eramango diot.
- Nik norena den ez dakit -esan zuen arrantzaleak- baina nork
arrantzatu duen ondo dakit: nik
neronek arrantzatu dut, eta salgai daukat.
- Zenbatean? -galdetu zion neskameak.
- Urre pisuan, noski. Ez bait da arrain arrunt bat, sudur
bat baizik.
Neskamea arin-arin joan zitzaion nagusiari berri
hura ematera.
- Emaiozu eskatzen duena! Nik neure sudurra nahi dut! -esan
zion nagusiak.
Neskameak diru asko eta asko beharko zuela pentsatu
zuen, handi horietakoa bait zen sudurra: pilamila euro eta gehiago balio zuen.
Dirutza hura biltzeko bere belarritakoak ere saldu behar izan zituen, baina
nagusia asko maite zuenez, hasperen batez eman zituen.
Sudurra erosi, mukizapi batetan bildu eta etxera
eraman zuen. Sudurrak ez zuen ezezkorik esan, ezta asaldatu ere nagusiak esku
dardartiez hartu zuenean.
- Baina zergatik egin zenuen ihes?
Kalterik egin al nizun nik, nere sudurtxo
kutuna? –galdetu zion jabeak.
Sudurrak zeharka begiratuz, hauxe
esan zion:
-Aizu, ez ezazu aurrerantzean.
sudurrean hatzamarrik sartu,
edo gutxienez, azkazalak moztu
itzazu.
(Tenka, zoilu: arrain moetak marmoka: medusa)
Gianni Rodari: “Telefonoko ipuinak”
Urriak 5:
IRAKASLEen NAZIOARTEKO EGUNA
Mundu osoko irakasleek zan dezatela beti merezi duten begirune eta miresmena. Irakaslerik gabe ez litzateke izango HEZKUNTZArik.
“Mundua aldatzeko erabili daitekeen armarik onena HEZKUNTZA da”. (Nelson Mandela)
“Bizitzako festarako soinekorik
onena HEZKUNTZA da”.(Carolina Herrera)
“HEZKUNTZA
jaiotzean hasten da eta ez da bukatzen hil arte”.(José
Martí)
“Ikastea ez ezazu obligazio
bezala hartu, jakinduriaren mundu zoragarrian sartzeko aukera ezin hobea
bezala, baizik”. (Albert Einstein)
“HEZKUNTAk ez du mundua aldatzen; HEZKUNTZAk mundua aldatuko duten
pertsonak aldatzen ditu”. (Paulo Freire)
1931an EMAKUMEEK BOZKATZEKO ESKUBIDEA
LORTU ZUTEN ESPAINIAN
Gaur betetzen da Espainian emakumeentzat bozkatzeko eskubidea onartu zuteneko 89. urteurrena. (Eskubide hori ezin izan zen erabili 1936 eta 1975 urteen artean, Franco-ren diktadura zela eta.) Esku-hartze hori 1931ko urriaren 1ean egin zen, II. Errepublikaren Konstituzioa idazteko eztabaidetan.
CLARA CAMPOAMOR, espainiar politikaria, emakumeen botoaren bultzatzaile sutsua izan zen. 1888an jaio zen Madrilen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen eta gero politikan murgiltzea erabaki zuen, Sozialismoan lehenbizi, gero errepublikar zentristekin. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan; emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman... eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.
Espainian Sufragio Unibertsala ezartzea lortu zuen Campoamorrek, baina 1937an erbestera joan behar izan zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. Buenos Aires-en bizi izan zen 10 urtez, eta ondoren, Suitzako Lausana-n. Baina erbestetik ere emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen: hitzaldiak eman eta liburuak idatzi zituen, besteak beste. 1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean, minbiziak jota. Urte batzuk geroago bere gorpuzkiak gurera ekarri zituzten: Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten.