2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

ARIMEN GAUA


           ARIMEN eta BELDURRAREN GAUA
                   edo GAU BELTZA (Urriak 31)

   “Halloween”, ohitura zaharra da Euskal Herrian

Gure ohitura hau ezagutzeko, klikatu   HEMEN


Irlandan du jatorria Halloween (santu guztien)  jaiak. Euskal Herrira ere iritsi zen ARIMEN GAUA, eta gazteek hemengo ezaugarrietara ekartzea lortu zuten. Erroetara itzultzearen alde azaldu dira asko.
Jai pagano bat zena jai erlijioso bilakatu en, eta, berriro, jatorri paganora bueltatzen ari da. Ibilbide hori egin du gaurko gauez ospatzen den ARIMEN GAUAk, Halloween gauak.

Irlandan sortutako jaiak hasierako bi ezaugarri mantentzen ditu: kuiak (kalabazak) eta mozorroturik eskean ateratzea. Baina Ameriketako Estatu Batuetan hartutako indarrak, goitik behera aldatu du jaia. Lehen, etxeko trapuekin egindako mozorroak eramaten zituzten; orain, dendan erositako mozorro ponpoxoak janzten dituzte eskean ateratzen direnek. Kasu askotan, ez dute aurpegia estaltzen, eta horrek beldur kutsu hori kentzen dio jaiari. Neskatoek, adibidez, maitagarrienak diruditen sorgin mozorroekin janzten dira.
Benetako kalabazak plastikoko bilakatu dira, eta hildakoen espiritua berreskuratzeko jai bat zena, umeek gozokiak eskatuz gozatzeko festa bilakatu da.


Euskal Herrian ere bilakaera bera izan du. Antropologo askok festa lehengora itzultzeko eskatu dute.

Oier Araolaza dantzari eta antropologoak azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian ere aspaldikoa da gaurko gaua ospatzeko ohitura. Baina data zehatzik ez dago jatorriari buruz. Euskal Herrian ere jaiak bi ezaugarri nagusi zituen: Batetik, kandelekin argiztatutako kuien eta arbien erabilera. Umeek bide bazterretan uzten zituztela, jendea beldurtzeko, azaldu du Anuntxi Arana antropologoak. Aranak ondo gogoratzen du aitak ortutik kuia bat ekarri, zuloak egin, eta kandelak jarri zizkion eguna: «Niretzat, benetako hildako baten garezur bat zen. Gaur egungo umeentzat, ez dakit esanahi bera izango lukeen».
Bestetik, gaur gaueko eskea Ameriketako ereduari jarraituta egiten dutenek Trick or Treat (trikimailua edo tratua) esamoldea erabiltzen dute. Zelten tradizioari lotuta dago esamolde hori. Horren arabera, festa ospatzera zetozen espirituen artean, baziren gaiztoak, eta horiek uxatzeko egiten zen. Onena tratua egitea zen. Gainontzean, espirituak begiz jo, eta trikimailua egiteko arriskua zegoen. 


Hori aldatu, eta garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren formulak, hauek ziren: “Sosa ala pota”, “Ziria ala Saria”, “Xanduli Manguli Kikirriki, eman gozokiak guri” “Zingila, mingila kurriskariua, ireki ezazu armairua”. Eskean, umeak ibili izan dira beti. «Hildakoen ordezkariak ziren». Horri lotuta, Nafarroako hainbat tokitan abesten zen beste kantu bat da hau: Aingeruak gara, zerutik heldu gara eta ogia nahi dugu”.


Ea geure tradizioa oso osorik berreskuratzeko ahalegina egiten dugun.

2018(e)ko ekainaren 23(a), larunbata

DONIBANE edo SAN JOAN jaia

DONIBANE edo  SAN JOANen inguruko sinesmenak


Kea, sua eta sorginkerietarako unea da SAN JOAN eguna Euskal Herrian. Ura, senda belarrak eta sua protagonista bilakatzen den eguna da San Juan.
Donibane edo San Joan ekainaren 24ean ospatzen da, udako solstiziotik (aurten ekainaren 21ean) gertu.
San Joan egunaren inguruan erritual franko ospatzen dira Euskal Herrian:
-Etxeetako ate eta leiho askotan lizarraren edo elorri zuriaren adaxkak jartzen dira egunsentian, eguzki berriak etxe horretan bizi direnak bedeinka eta babes ditzan.
-San Joan bezperan herrietako plaza nagusietan lizar edo haritz handi bat jartzen da eta herriko dantzariek dantza erritualak egiten dituzte zuhaitzaren inguruan. Askotan lizar horietatik zintzilik San Joan gereziak ipintzen dituzte.
-Herri, auzo, baserri ugaritan sua pizten da. Suak eguzki berria indartzen du eta gizakion gaizki eginak garbitzen ditu. Zenbait herritan patatak erretzen dituzte San Joaneren gaueko suan eta gero bertara hurbildu direnen artean banatzen dituzte denek jan ditzaten. Lehen, eta duela oso gutxi arte, oroitzapen txarrak ekartzen zituzten arropak edota objektuak surtara botatzen zituzten, eguzki berriak zorte hobea ekarriko zielakoan.
Gau magiko horren inguruan hamaika sinesmen daude gure geografiaren luze-zabalean:
·         Euskal Herriko ibai eta erreketako urak indar berezia dutela diote hainbat mitok.
·         Gauerdian, hamabiak jotzen duen unean, errekako ura ardo bihurtzen da eta harriak, ogi. Une horretan erreka bazterretan izanez gero, bizitza osorako zoriontasuna lor daiteke.
·         Nafarroan, bainua hartzeko ohitura zegoen Donibane gauean erreka edo iturrietan, urte osoz katarro eta gripea uxatzeko.
·         Beste zenbait tokitan ekainaren 24ean eguna esnatzearekin batera lehen ihintza hartzeko ohitura zuten. Osasunentzat ona omen da. Horregatik asko ziren larru gorritan belarretan etzanda ihintzaren zain izaten zirenak, katarroa sendatzeko erremediorik onena zelakoan.
·         Ekainaren 24eko goizaldean, Donibane egunaren lehen orduekin batera asko ziren landare bila abiatzen zirenak, udako solstizioarekin batera landareak indartu egiten zirela baitzion ohiturak.
·         Luzaiden (Nafarroa), berriz, hildakoak bidaia ona egin zezan, hil kutxan Donibane egunean bedeinkaturiko landareez beteriko buru oihala jartzen zen.
·         Itsasoan biluzik, bizkarra emanez eta ilargiari begira sartzen denak gauza handiak egiteko aukera izango duela ere esaten da.
·         Pikondo baten azpian musika-tresna batekin jartzen denak, berehala ikasiko du tresna jotzen.
·         Ekainaren 24an, gauerdian, euren bizitzako maitasuna nolakoa izanen den ezagutuko dute leihotik begiratzen duten ezkongaiek.

23 gauean suaren inguruan honako hauek eta antzekoak kantatzen dira:
“San Joan dala, sugea ta zapoa sutara, artoa ta garia barrura”.
“San Joan bezpera gauean lapurrak eta sorginak erre, artoak eta gariak ondo gorde”


2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

Ekainak 5: INGURUGIROAREN MUNDUKO EGUNA

Ekainak 5: “INGURUMENAren NAZIOARTEKO EGUNA” 1974tik,  NAZIO BATUEN ERAKUNDEAren (NBE) oniritziaz.

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA  gero eta garrantzitsuagoa da 1974an ospatzen  hasi zenetik.
Aurtengo leloa “Plastikoaren kutsadurarik ez. Berrerabili ezin duzuna, baztertu” da, mundu osoko herritarrei dei eginez zentzuz eta planetaren osasunaren alde jardun dezaten. Aurten INDIA  izango da anfitrioia eta han egingo dira Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko ekitaldi ofizialak.
NBE erakundeak emandako datuen arabera, urtero 500 mila milioi plastikozko poltsa erabiltzen dira munduan, 8 tona plastiko botatzen dira ozeanoetara eta horrek itsasoko bizitza eta gizakiarena mehatxatu eta ekosistema naturalak suntsitzen ditu.
Azken hamar urteotan, XX. mende osoan baino plastiko gehiago ekoiztu omen da munduan. Minutu oro milioi bat plastikozko botila erosten dira munduan eta ur-botilak egiteko 17 milioi petrolio kupel ekoizten dira urtero.
Kontuan izan behar da gainera plastiko besberdinen deskonposaketak 100 eta 1 000 urte bitartean irauten duela.

(BERRIA egunkaria: 2018-06-05)
PLASTIKOA URRITZEKO «KEINUAK» ESKATU DITU ARARTEKOak
Ingurumenaren aldeko mundu eguna da gaur, eta, horren harira, instituzio askok egin dituzte adierazpenak; EAEko Arartekoak, bereziki, plastikoaren erabilera urritzeko «keinuak» eskatu ditu. Plastikozko poltsek kutsadura «mundu osora» hedatu dutela adierazi du.

Zer "keinu" egin dezakegu gutariko bakoitzak plastikoen erabilpena gutxitzeko?
...
...
...
...

HONA HEMEN, ARGAZKI ADIERAZGARRI ETA TAMALGARRI BATZUK:
























“PLASTIKOAREN KUTSADURARIK EZ; BERRERABILI EZIN DUZUNA, BAZTERTU”

"IF YOU CAN´T REUSE IT, REFUSE IT" 

"SI NO LO PUEDES REUSAR, REHÚSALO"


2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

Ekainak 3an: EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA Lekeition

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

                     ZAPRAN  GAGOZ

Abestia entzuteko
KLIKATU HEMEN

Programa ikusteko
KLIKATU HEMEN

IGANDEAN, DANOK                        
                 
              LEKEITIORA!

2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

LIBURU EGUNA 2018

IRAKURKETArekin LOTUTAKO ESALDIAK
Apirilaren 23a



.Asko irakurtzen duenak eta luze ibiltzen denak, asko ikusiko du eta asko ikasiko du.
Miguel de Cervantes Saavedra (1547-1616) Espainiako idazlea

.Irakur ezazu eta gidatuko duzu, ez irakurri eta gidatuko zaituzte.
Santa Teresa de Jesús (1515-1582) Espainiako idazle mistikoa

.Irakurketaren bitartez herrialde guztietako herritar eta gizaki guztien garaikide bihurtzen gara.
Antoine Heredar de la Motte (1672-1731) Frantziako idazlea

.Irakurketa oso onuragarria izaten da, ondoren irakurritakoari buruz  gogoeta egiten denean.
Malebranche (1638-1715) Frantziako filosofo eta teologoa

.Irakurketa adimenari doakio, ariketa gorputzari doakion
bezala.
Richard Steele (1672-1729) Irlandako idazlea

.Entzun edota irakurri hausnartu gabe, alferrikako zeregina da.
Confucio (K.a. 551-K.a.478) Txinako filosofoa

.Irakurketak gizaki beteak egiten gaitu, elkarrizketak arinak eta idazteak doiak.
Sir Francis Bacon (1561-1626) Britaniako Filosofoa eta estadista