2019(e)ko abenduaren 30(a), astelehena

URTE BARRI ON


2020a URTE ZORIONTSUA izan dadila guztiontzat.

Bon any 2020
Feliz ano 2020
Feliz año 2020
Bonne année 2020
Bliadhna mhath 2020
Happy έτος 2020
Felice anno 2020
Sala 2020-an pîroz be
An fericit 2020
Frohes Jahr 2020
Happy 2020 year
عام 2020 سعيد
2020年快樂
Gelukkig 2020 jaar
Godt 2020-år



2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

SASOIAn SASOIko ATSOTITZAK



SASOIAN SASOIko
                           ESAERA ZAHAR batzuk

•Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

•Abenduak egunik ez, jai huts eta gau huts.

•Abendua heze eta hotz, etxeko nagusia udan poz.

•Arinegi negu, bi negu.

•Abenduko beroak ez du nekazariaren poltsa berotzen.



•Elur askoko urtea, urte dohatsua.

•Abenduko elurrak hotz luzeak izaten ditu.

•Abenduan egizu egurra eta lo.

•Abendu lehorra, urte ugaritsua.

•San Tomaseko azoka, txorizoa eta taloa. (21ean)

•Urteari buruz ez esan gaizkirik abendua bukatu arte.

•Elurrak ixten ditu ateak.

•GABON, dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.




•Olentzaroz lehioan, Pazkoetan sutondoan.

•Abenduko eguzki zuriaz, ez fida!

•Neguan hotzari eta udan beroari beldur diona, ezta ez zaldun ez
merkatari ona.

•Urteberri, urtezahar, dirurik ez duena, beti praka zahar.



2019(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

GARAIAN GARAIKOA: KALABAZA BIZKOTXOA

SASOIAN, SASOIKO JANARIAK
Urteko garai honetan kalabazak batzen ari dira nekazariak. Beraz...



KALABAZAzko  BIZKOTXOA
Osagaiak: 400 g kalabaza, 4 arrautza, 300 g irin, 350 g azukre, limoi bat, legamia hautsa sobre bat, 1,5 dl esnegaina, 1,5 dl oliba olioa, gatza.
Prestaketa:
.Labea berotu 180 ºC-ra.
.Moztu kalabaza, azala kendu gabe. Bota oliba-olioa txorroztada bat labeko erretiluan eta erre kalabaza 30 minutuz. Hozten denean, azala kendu eta zati txiki-txikitan zatitu.
.Igurtzi gurinaz eta ondoren irinez zipriztindu labera sartzeko ontzia.
.Beste ontzi sakon batean jarri arrautzak, 300 g azukre, gatz pixka bat, olioa, legamia sobrea, kalabaza eta irina. Irabiatu guztia irabiagailuaz.
.Egindako orea jarri gurinez eta irinez igurtzitako ontzian eta sartu labean 25 minutuz, 180º C-tan. Ondoren atera eta hozten utzi.
.Irabiagailuaren ontzian jarri 50 g azukre, limoi zukua, limoi azalaren birrinak eta esnegaina. Guztia irabiatu.
.Azkenik, jarri nahaste hau bizkotxo hotzaren gainean eta inguruan zuri gustatzen zaizun eran, eta ... JATEKO PREST! 

ON EGIN!!!



2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea

URRIAri buruzko EUSKAL ESAERA ZAHARRAK

           URRIAri dagozkion

 EUSKAL ESAERA ZAHAR BATZUK

• Mendebala euritan, berrogeita zortzi ordu bustitan.
• Udazkeneko zuzia (ziza), ase egiteko gauzia (gauza).
• Ilbeheran egonaz, ez ezak hazirik erein inolaz.
• Hostoak lurrera, garia lurrera.
• URRIA urri, ilunabarretan igarri.
• Ez da fida urriari, badakarke mafrundi (katarroa).
• Urria, usoen galgarria.
• Urria erdi-euri, laborariak irri.
• Eguraldi ona eta behorra mendian behera, hurrengo egunean elurra.
• 18: San Luk, erein ezak baldin baduk, bila ezak ez baldin baduk.
• Eguzki zuriaren ondoren, laino beltzak.
• Urriko ilberrian elurra ageri bada, zazpi ilberritan ikusiko duzu.
• Urrileko ilberrin, elurra Aizkorrin.
• Izotza beherapean, euria hiru egunen epean.
• Izarrak bakan zeruan, biharamunean eguraldi ona, orduan; izarrak zeruan ugari, hurrengo egunean euri.
• Urrian bota ongarri, horren arabera uzta berri.
• Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra.
• Ezkur urte, sagu urte.
• 28: San Simon eta San Juda, joan zen uda eta negua heldu da.



KANTA HERRIKOIA

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak.

Entzun nahi baduzu, klikatu hemen

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

UDAZKENA: ongi etorri

       
                                            
                  ONGI ETORRI    udazkena

Gaur iraileko ekinokzioa da.
Ekinokzioa urtean bitan gertatzen da, martxoan eta irailean, hau betetzen dalako:  Lurraren ardatza eta Lurraren eta Eguzkiaren zentroak batzen dituen lerroa elkarzutak direla. Egoera horretan Eguzkiaren zentroa Lurraren ekuatoreko planoan kokatuta dago.
Ekinokzioak urte bakoitzean bi une zehatzetan gertatzen dira (ez egun batzuetan zehar): Lurraren ekuatoreko puntu batetik Eguzkiaren erdigunea puntu horren gain gainean, bere zenitean, ikus daitekeenean.
.Martxoko ekinokzioa: Martxoaren 21a aldera gertatzen da Ipar Hemisferioan, udaberriari hasiera emanez.
.Iraileko ekinokzioa: Irailaren 23a aldera gertatzen da Ipar Hemisferioan, udazkenari hasiera amaten diolarik.
.Hego Hemisferioan alderantziz gertatzen da.
Ekinokzio izena Latineko aequus (berdin) eta nox (gau) hitzetatik dator, ekinokzioaren inguru hurbilean mundu guztietako tokietan “eguna eta gauaren luzerak ia berdinak direlako”.




EUSKAL HERRIAN URTEKO SASOIRIK 

EDERRENA... UDAZKENA