Otsailak 11:
EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN EGUNA
Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze
erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak,
otsailaren 11, Zientziako Emakume
eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.
Beraz, egun hau dugu historian zehar izan diren emakume
zientzilarien lan ikusezina goraipatzeko eguna, eta baita gaur egun emakumeek
arlo horretan duten garrantzia aldarrikatzeko ere.
Gure
eskualdeko zientzialari bat:
ANA MARIA ZUBIAGA ELORDIETA (Forua,
1959).
Ana Zubiaga Zientzia Biologikoetan lizentziatu zen 1981ean Euskal
Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean, eta unibertsitate berean
doktoratu 1986an,
egonaldiak egin ondoren Royal Free Ospitalean, (Ingalaterra), eta Munich nahiz Heidelberg unibertsitateetan, Alemanian.
Genetika arloko katedraduna eta
ikertzaile nagusia da Euskal Herriko
Unibertsitatean. Bere ikerketa esparrua Minbiziaren Biologia eta Genetikaren arteko elkargunean kokatzen da. Minbiziaren Biologia Molekularra izeneko ikertzaile taldea lideratzen
du. Orobat, ikertzaile nagusia da UIRMI institutuan (University Institute for
Regenerative Medicine and Oral Implantology), EHU-UPVn.
Bere
taldeak elkarlanean egiten du lan inguruko ikerketa taldeekin (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) eta
nazioartekoekin (NKI, Harvard, Karolinska, Kalifornaiko Unibertsitatea-San
Diego).
Ana
Zubiagak 60 artikulu baino gehiago argitaratu ditu zientzia-aldizkari
espezializatuetan, eta
berauengatik jaso ditu 3.900 aipu baino gehiago. Hainbat sari ere jaso ditu bere lan izugarriagatik.
Bere lan ugarien artean, beste zerbaitzuk
aipatzeagatik esan behar da, 18 doktore tesi eta master
amaierako 27 lan baino gehiago zuzendu dituela. Nazioarteko kongresu askotan
parte hartu duela Genetika eta Biologia
Molekularraren alorretan. Halaber, ikerkuntzakoak eta zientziaren
dibulgaziokoak diren mintegi dezentetan ere hartu du parte. 2008a ezkero EHUko BioForo hitzaldi zientifikoen
antolatzailea ere bada.
Ohore handia Ana Zubiaga bezalako eskualdekideak
izatea. Beste asko ere badira. Ezagutzen badituzu, nahi baduzu iruzkinetan
gehitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina