2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

ANTZERKIAren NAZIOARTEKO EGUNA


ANTZERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ospatzen da urtero bezala. Eguna UNESCO erakundearen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ITI) sortu zuen 1961ean. Egun honetan, mundu osoan antzerkiaren aldeko adierazpenak egiten dira.

 Euskal Herrian ere hainbat jarduera antolatzen dira: antzezlanak aurkeztea, adierazpenak irakurtzea, txontxongilo emanaldiak, kaleko jarduerak...  baina aurten, osasun egoera soziala dela eta, ez dago horrelako aukerarik. Baina, egunari antza piska bat emateko asmotan, hemen doa irakurgai eran antzezlan hau:


JIMMY  POTTOLO  ETA  ZAPATARIA
Lehenbizian Bernardo Atxagak txontxongiloentzat idatziriko gidoia, Maskarada Taldeak bere erara egokitu eta panpina, maskara, aktore-aktoresak eta beste elementu batzuekin eskenaratu zuen 1982. urtean.
Lehenengo gidoia: Bernardo Atxaga
Dramaturgia:          Maskarada Taldea
Musika:                   J.C. Perez



(Kalean)
Jimmy Pottolo.- Ja, ja, ja. Ni Jimmy Pottolo naiz. Haurra
naiz, baina baita erraldoia ere. Oso sendoa naiz. Hauzoko
sendoena. Denak menperatzen ditut. Ni naiz gaiztoena. Aiba!,
goiz honetan ez dut trastadarik egin eta. Baina, zer ikusten dut?
Hor dago Marieli bere kioskoan, egunkariak saltzen. Zelako
trastada pentsatu dudan!
(Izkutatuta) Atsoa! Egunkaria, egunkaria nahi dut!
Marieli.- Bai. Zein egunkari nahi duzu?
Jimmy Pottolo.- Atsoa! Egunkaria, egunkaria!
Marieli.-Nork hitzegiten du? Nor da? (Periodikoak lurrera).
Baina, nor izan da hori egin duen ganberroa? Nere egunkari
guztiak lurrera. Ene!
Jimmy Pottolo.-Zer iruditu zaizue trastada hau? Ona, ez da?
Ba orain, handiagoa egingo diot. Ikusten duzue? Jertsei bat
egiten ari da. Harikoa ikusten duzue? Ba, begira, begira ondo
zer egiten dudan! (Marielik somatu gabe harikoa hartu eta
bueltak ematen ditu kioskoaren inguruan)
Marieli.-Baina, zer da hau? Goiz guztia jertseia egiten eta
ezertarako?
Jimmy Pottolo.-(kioskoren barruan). Egunkari
freskuaaaaaaak!  Aldizkari goxuaaak! Egunkariaaak!
Aldizkariak!
Marieli.-Baina, begira nor den! Jimmy Pottolo! Nola da posible
ez konturatzea orain arte? Ni bai leloa! Zer egiten duzu hor?
Irten berehala!
Jimmy Pottolo.- Ja, ja, ja. Ze gaixtoa naizen! Honela
primeran pasatzen dut. Begira! Hortik dator zapatari tentela.
Izkutatuko naiz. Honi ederra egingo diot!
Zapataria.- Egunon Marieli! Nola zabiltza gaur?
Marieli.-Gaizki, oso gaizki! Jimmy Pottolo egun guztian
trastadak egiten ari da, eta gaur niri egin dit.
Zapataria.- Bai, ba. Bai, ba. Arrazoia daukazu. Oso haundia
da eta horregatik mundu guztiarekin sartzen da. Baina, zer
egingo diogu? (Jimmy-k izkutuan, eguzki bat ateratzen
du) Aizu, Marieli! Eguraldi ederra dakar gaur, ezta? (Jimmy-k
ureztontziaz ura botatzen du)
Arraioa! Lehenago esaten ba dut, lehenago basten da euria.
Euritakoa zabaldu beharko dut.
(Jimmy-k eguzkia ateratzen du berriro)
Bueno, ba. Orain eguzkia irten da. Euritakoa itxiko dut.
(Jimmy-k ureztontzia atera)
Euria berriro! Hau eguraldi zoroa!
Jimmy Pottolo.- Ja, ja, ja.....
Zapataria.- Baina, nor ari da hor barrezka?
Jimmy Pottolo.- Ni, neu naiz. Jimmy Pottolo naiz!
Zapataria.- Ene bada! Jimmy Pottolo da. Jimmy, ez nauzu
joko, ezta?
(Zapatariak ihes egiten du)
Jimmy Pottolo.- Ja, ja. Etorri hona, zapataria!
(Zapatategian)
Zapataria.- Uf!, azkenean, libratu  naiz! Bueno, ba! Eta orain,
lanean hasiko gara.
Zapatatxue, zapatatxue
zapatatxue politxe
esan mesedez eta faborez
gripea duzun ala ez.
Bai, ba. Zapatatxu honek gripea dauka. Eta gripea
sendatzeko, lazo gorria jarriko diot. Lazo gorria jarrita,
zapatatxua sendatuta. Beste zapatatxu bat.
Zapatatxue, zapatatxue...
Ez, honek ez dauka griperik, ez jauna! Zapatatxu honek
hagineko mina du; eta hagineko mina kentzeko, lazo urdina
jarriko diot. Lazo urdina jarrita, zapatatxua sendatuta. Beste
zapatatxu bat!
Zapatatxue, zapatatxue...
Zapatatxu honek, zer dauka? Zapatatxu! Ah, bai! katarroa
dauka. Bueno... eta ze lazo jarri behar diot katarroa
kentzeko? Katarroa kentzeko, lazo berdea jarriko diot. Lazo
berdea jarrita, zapatatxua sendatuta! Eta beste zapatatxu
bat! Zapatatxue, zapatatxue...
(Jimmy-ren ahotsa entzuten da kanta bera kantatzen)
Baina, nor ari da kantatzen abots lodi horrekin "zapatatxue..."?
Hemen ez dago inor. Ni bakarrik nago... Bueno!, beste
zapatatxu bat.
Zapatatxue, zapatatxue...
(Berriro ere, Jimmy-ren abotsa entzuten da)
Baina, nor arraio da hori?
Jimmy Pottolo.- Neu naiz. Jimmy Pottolo naiz. Ja, ja, ja ... Begira nire
zapata zaharrak, zeharo puskatuak. Baina orain aldatuko ditut. Zapata berriak hartuko ditut eta zaharrak utziko.
(Zapatak probatzen hasten da).
Ez didate balio. Ez dira sartzen nire oinetan. Kaka zaharra! Zapatari, tonto alena! Zure zapatak oso txikiak dira eta oso txarrak! Entzun gauza bat! Hemendik bost egunera zapata handi eta gogorrak nahi ditut. Bestela jo eta jo, jota eta jo, jo eta fuego, jo eta lurrera bota eta lurrean burua klask!!
Ama.- Jimmy!
Jimmy Pottolo.- Oraintxe noa ama! Oraintxe noa. Zapataria, entzun duzu?
Zapata handi eta gogorrak, bestela belarririk gabe utziko zaitut! Ez ahaztu gero!
Ama.- Jimmy! Zer esan dizut lehen? Etxera etortzeko! Arin, nire aurretik!
 Jimmy Pottolo - Bai, ama, bai. Ai, ai,,ai.
(Ba doaz)
Zapataria.- Ze gaiztoa den Jimmy Pottolo! Zakur bat bezala bota nau lurrera. Baina, nola egingo ditut Jimmy Pottolorentzako zapatak? Oinak oso handiak dauzka. Nik zapata normalak, txikitxuak, koloretakoak, gorriak, beltzak, horiak, holakoak egiten ditut. Baina Jimmy Pottolorentzat oso txikiak dira. Eta gainera ez daukat larru nahikorik, ez. Eta herri guztian ere ez dago materiale nahikorik, ez. Ni oso pobrea naiz. Baina entzun duzue: Ez ba diot egiten, Jo eta jo, jota eta jo, eta krask egingo dit!! Eta belarriak ebaki! Bai zoritxarra nirea! Nola konponduko naizen!
1. laguna.- Egunon, zapataria!
2. laguna-  (erdi gorra da) Egunon, zapataria!
Zapataria.- Bai, egun ona ... zuentzat izango da. Niretzat, berriz, oso
txarra da lagunok! Ikusi duzue zer gertatu den?
3. laguna-Bai, ikusi bai, eta entzun ere! Baina kolpeak hartzeko
bildur izan gara eta ez gara sartu.
Zapataria.- Badakizue, orduan. Bost egun bakarrik eman dizkit zapata handi eta gogorrak egiteko. Bestela jo eta jo, jota eta jo, eta burua krak!
3. laguna.- Bai arazo handia zeurea, zapataria!
1. laguna Zure lagunak garenez gero, arazo honek kezkatzen gaitu. Bai, bai.   Oso kezkatuta gaude!
2. laguna Kezkatu? Norengatik?
1. laguna.- Zuregatik! Ez, ez, ez. Beragatik!
2. laguna.-Niregatik? Eskerrik asko. Baina ni nahikoa naiz neure burua zaintzeko.
3. laguna.-Beno, beno. Arazo honi irtenbidea aurkitu behar diogu.
1. laguna.- Zergatik ez dizkiogu harrizko zapatak egiten?
2. laguna.- Zerezko zapatak?
1. laguna.- Harrizkoak!!
2. laguna.- Ni ez naiz Gazteizkoa. Ni Berrizkoa naiz.
3. laguna.- Baina.... zelan egingo dizkiogu harrizkoak? Hori lelokeria!
Harrizkoak oso astunak dira.
1. laguna.- Orduan..... zergatik ez zoaz perratzailearengana? Berak,
burdinezkoak egin ahal dizkizu.
3. laguna.- Burdinezkoak? Zoratuta zaude, baina!
2. laguna.- Zapata pudinezkoak?
1. laguna.- Zu, ixilik.. ezer ez dakizu, eta ezer ez duzu entzuten !
2. laguna.- Zeeeer?
1. laguna.- Ez dakizuuula ezer!
2. laguna.- Ez dakidala ezer? Horixe, horixe. Zuk asko dakizu. Horixe, ba.
Berak asko daki!
3. laguna.- Arraioa! “Askodaki”, kobako sorgina! Jakina! Berak asko daki eta ziur Jimmy Pottolorentzako zapatak egiteko irtenbide bat izango duela.
1. laguna.- Bai, bai. Egia da! Arrazoia daukazu!
2. laguna.- Kantatzeko sasoia? Beno..... kantatuko dugu.
Zapataria.- Baina, nik ez dut Askodaki ezagutzen.
3. laguna.- Lasai, lasai... Oso erreza da. Begira! Segi mendirako bidea, eta erdian koba bat aurkituko duzu. Hantxe bizi da Askodaki.
Zapataria.- Beno, beno. Eskerrik asko. Banoa. Agur, lagunok!
1. laguna.- Ez galdu denborarik! Gero arte.
2. laguna.- Eta, kanta ... zer? Kantatuko dugu orain? Nik kanta bat
dakit: “Boga, boga ...
(Kobaren inguruan)
Askodaki.- Askodakik, Euskal Herriko sorginik itsusienak, politago bihurtzeko formula aurkitu du. Uuuhhhh! Hau ikara! Orain pozima hartuko dut.
(Hitz magikoak esan, pozima hartu eta behi bihurtzen da)
Zapataria.- Askodakiii, Askodakiii! Non zaude! Ze arraro! Herriko gizonek hemen aurkituko nuela esan didate. Baina hemen ez dago inor. Eta gainera, Askodakiren behia larrean dago.
Askodaki.- (Behiaren abotsez). Neu naiz Askodaki.
Zapataria.- Zer da hau? Hitzegiten duen behia?
Askodaki.- Askodaki naiz. Sorginik politena izan nahi nuen, baina erratu naiz eta begira orain! Mesedez... lagunduko nauzu?.Nire lehengo itxura izan nahi dut berriro. Hitz magikoak esan beharko dituzu.
Zapataria.- Gustora lagunduko nizuke, baina ze hitz esan behar ditut?.
Askodaki.- Astalaplasta, kakalaplasta!!
Zapataria.- Astalaplasta, kakalaplasta!!
Askodaki.- Hau sustoa! Eskerrik asko jauna. Baina, nor zara?
Zapataria.- Egunon. Ni zapataria naiz. Eta arazo larria daukadalako
etorri naiz zuregana.
Askodaki.- Eta ze arazo da hori?
Zapataria.- Ba... Jimmy Pottolo herriko haurrik erraldoi eta gaixtoenari, zapata handi eta gogorrak ez ba dizkiot egiten jo eta jo, jata eta jo, jo eta lurrera eta orduan krask! egingo dit. Eta gero fost! eta...
Askodaki.- Bai arazo larria zeurea. Irtenbidea aurkitzeko pentsatu behar dut. Bai. Asko pentsatu behar dut.
Zapataria.- Bai, bai, baina nola pentsatuko dugu?
Askodaki.- Buruari bueltak emanez. Bat, bi eta hiru.
(Bueltak ematen dituzte)
Zapataria.- Zorabiatuta nago, Askodaki. Zerbait pentsatu duzu?.
Askodaki.- Ez, ez zait ezer bururatu.
Zapataria.- Pentsatu, ba.
Askodaki.- Eureka, eureka! Elefanteari eskatu behar dizkiogu zapata gogorrak.
Zapataria.- Zergatik elefanteari?
Askodaki.- Bai leloa! Elefantea handia da, eta Jimmy Pottolo ere handia da, ez da? Beraz, elefanteari zapatak kabitzen bazaizkio, Jimmy Pottolori baita ere. Afrikara joango gara, elefantea aurkitu eta horrezkero, akabo gure problemak.
Zapataria.- Bai, akabo gure problemak... Baina nola joango gára Afrikara?
Askodaki.- Borobil magikoan! Borobila borogaldu Afrikara bialdu!
Zapataria.- Askodaki!
Askodaki.-.- Zapatari! Sartu barrura!
Zapataria.- Ez,ez,ez. Beldur naiz!
Askodaki.- Ez zaitez beldurtia  izan! Sartu barrura eta esan hitz magikoak!
Zapataria.- Beno, banoa! “Borobila borogaldu, Afrikara bialdu!”
(Afrikan)
Askodaki.- Uuuhhh! Nire hezurrak!. Non dago zapataria? Zapatari!
Zapataria - Ba noa! Barkatu baina oso mareatuta nago. Non gaude, Askodaki?
Askodaki.- Hau Afrika da, seguruen.
Zapataria.- Askodaki... Zer da hori?
Askodaki.- Danborrak entzuten dira.
Zapataria.- Ni beldur naiz!
Askodaki.- Lasai! Hemengo jendea oso zintzoa da. Begira!
 (Gizon beltza dator). Nor zara zu?
Beltza.- Unga Unga.
Askodaki.- Ah, bai, bai! Ondoko herrikoa dela esan du, buruzagiaren
semea, eta ea zer egiten dugun hemen galdetu digu.
Zapataria.- Esan ba, Zapatari eta Askodaki garela, eta elefantea
aurkitzera etorri garela.
Askodaki.- Unga Unga Zapatari ta Askodaki, malanga elefante moronga.
Beltza.- Morongo oblongo
Askodaki.- Hara zer esan duen: elefantea aurkitzeko elefantearen dantza egin behar dugula.
(Dantza egiten dute)
Beltza.- Elefante onga, elefante onga!
Zapataria.- Ba nik ez dut ikusten elefanterik.
Askodaki.- Goazen zapatari, goazen begiratzera. Zu hortik eta ni hemendik. (Nor bere aldetik doa) Zapatari!!
Zapataria.- Askodaki!!! Hemen dago elefantea! Askodaki!!!
Askodaki.- Hemen nago!
Zapataria.- Begira, Askodaki! Elefantearen oinak bai handiak direla,
eh? Jimmy Pottolorenak bezain handiak. Baina elefanteak ez dauka zapatarik!
Askodaki.- Bai, ohetik altzatu berria da, eta horregatik dago zapata barik.
Elefantea.- Aaaaaatttxxxuuuuuusásssá!!!!!
Zapataria.- Elefante, ez duzu izango hortik zapata pare bat?
Elefantea.- Aaaaaatttxxxuuuuuusssss!!!!!
Askodaki.- Ez badizkiguzu erregalatu nahi, mukizapi baten truke
aldatuko dizkizut
Elefantea.- Zapatak? Ze demontre dira zapatak?
Askodaki.- Ba begira, gauza batzu oinetan ipintzeko eta putzuetan
sartzeko busti gabe. Holantxe, begira:
Plisti plasta plisti plaust
mela mela ta blai,blai
Plisti plasta plisti plaust
mela mela ta blai blai
Zafarrada txipristinharri koskor ta buztin
Plisti...
Elefantea.- Horregatik nabil estulka.
Zapataria.- Zer? Orduan ez daukazu zapatarik?
Elefantea.- Ez. Aaaaattttxxxxuuuuuássss!!!!!!
Askodaki.- Ai koittadue! Tori mukizapia. Eta estularen kontrako erremodioa badakit. Itxaron apur bat. Zapatari, nere lapikoa!
(Lapikoan gauzak sartzen hasten da)
Igelaren mihina, sugearen begia, saguxarraren hegala, arratoiaren hortza... Ah! Eta elefantearen ile bat...
Zapataria.- Elefante jauna, mesedez.... (ile bat kentzen dio) Eskerrik asko.
Askodaki.- Gatza apur bat, lehoiaren buztana... Orain bueltak eman eta prest egongo da. Tralaralara... Arnasa hartu behar duzu eta sendatuko zara.
Elefantea.- Ze txarra! Eta honela ez dut katarrorik hartuko?
Askodaki.- Horixe!
Elefantea.- Kua, kua,kua. Arraioa! Zer gertatu zaio nere abotsari?
Zapataria - Askodaki, ahatearen abotsa du!
Askodaki.- Ai ene! Okertu egin naiz! Egon lasai. Berehala sendatuko zara.
Elefantea.- Zer egin didazue? kua kua kua.
Askodaki.- Barkatu elefante jauna. Zerbait ahaztu dut. Entzun ondo.
Tira biraka, kua, kua, kua, elefantea zara.
Elefantea.- Eskerrik asko. Berriro ere nere abotsa daukat eta gainera
katarro barik geratu naiz. Hau poza! Eskerrik asko!
Askodaki - Ez da ezer izan. Orain joan behar dugu. Agur, elefante.
Elefantea.- Bai, agur. Baina kontuz. Gaua dator eta gauez arrisku
handiak daude.
Zapataria.- Entzun duzu, Askodaki?
Askodaki.- Berdin dio. Borobila hartuko dugu eta beste leku batetara
joango gara. Borobila borogaldu, beste leku batetara bialdu!
(Basamortuan)
Zapataria.- Askodaki, non gaude? Hemen ez dago inor. Harea bakarrik ikusten dut. Honela ez gaitu inork lagunduko, eta ez ditut zapata handiak aurkituko.
Askodaki.- Hau basamortua da, antza. Bero handia dago eta eguzkia
gori gori dago.
Zapataria.- Eta orain zer egingo dugu? Belarriak kenduko dizkit Jimmyk!
(Beduino bat agertzen da)
Beduino.- Nire gameluak ihes egin du. Berrogei egun eta berrogei gau ibiltzen eta ibiltzen. Oh, oh, oh Gregorio, nire gamelua joan egin zait, oh, oh, oh! Ez dut inoiz aurkituko. Hil egingo naiz. Zer ikusten dut baina?
(Askodaki eta Zapataria negarrez daude)
Malkoak, ura! Ura!
Askodaki.- (Negarrez) Galduak gaude!
Beduino.- (malkoak edaten ditu) Eskerrik asko, jaunak-andreak! Hamar mila kilometro egin dut ur tanta bat ere probatu gabe. Eskerrik asko. Baina, zergatik ari zarete negarrez?
Askodaki.- Urrutitik gatoz eta zapata handi handiak bilatu behar ditugu.
Zapataria.- Bestela belarririk gabe geratuko naiz. Eta egun bakarra geratzen zaigu.
Beduino.- Bada, nik jirafa bat ezagutzen dut, oso bizkorra da. Berak lagunduko zaituzte.
Askodaki.- Non aurkituko dugu jirafa hori?
Beduino.- Oso erraza da. Hemendik zuzen zuzen, eta gero ezkerretara. Han palmera bat aurkituko duzue.
Askodaki.- Bai.
Beduino.- Ba ez, han ez da. Hortik zuzen eskumetara, eta han palmera bat dago.
Askodaki.- Bai.
Beduino.- Ba ez, han ere ez. Hortik eskumetara, gero ezkerretara, gero eskumetara, gero eskerretara, eta han palmera bat dago.
Askodaki - Han ez.
Beduino.- Ba bai, han bizi da jirafa. Beno agur. Nire gamelua aurkitu behar dut. Gregorio! Gregorio! Non zaude Gregorio!
Zapataria.- Zuk ulertu duzu? Nik ez dut piperrik ere ulertu. Ez dakit.... eskumetara...., ezkerretara....
Askodaki.- Nik bai. Nik ondo gogoratzen dut.
(Ibiltzen hasten dira)
Zapataria.- Askodaki, asko falta da? Oso nekatuta nago. Ezin dut
gehiago!
Askodaki.- Ez, zapatari, hurbil gaude. Begira! Hor dago! Hor bizi da.
Goazen zapatari!
(Jirafa nano bat aurkitzen dute)
Baina... Zu al zara jirafa.
Jirafa.- Bai.
Askodaki.- Baina zu..ez al zinen handia?
Jirafa.- Lehenago bai, orain ez.
Askodaki.- Zu ez al zinen lepo luze-luzeduna?
Jirafa.- Lehenago bai, orain ez.
Askodaki.- Eta nolatan zara hain txikia?
Jirafa – “Txikimizina” hartu dut.
Zapataria - Txikizeeeer?
Jirafa.- “Txikimizina”. Txikimizina hartu eta handia txiki bihurtzen da.
Askodaki.- Orduan, Jimmy Pottolok medizina hau hartzen badu txiki
bihurtuko da.
Zapataria.- Eta zer irabazten dugu horrekin?
Askodaki.- Bada, Jimmy Pottolo txikia bada, ez du zapata handirik beharko. Zapata normalek balioko diote, eta honela, akabo gure problemak!
Zapataria.- Egia da! Jirafa, Txikimizina emango al diguzu?
Jirafa.- Bai, hartu eta eraman lasai.
Askodaki.- Eskerrik asko! Agur Jirafa!
(Badoaz)
Zapataria.- Askodaki, orain zapatategira joan behar dugu. Baina....nola?
Askodaki.- Borobil magikoan sartu! Borobila borogaldu, zapatategiara bialdu!
(Zapategian)
Jimmy.- Zapataria! Nire zapata handiak! Non daude nire oinetako sendoak, nire zapata fuerteak?
Zapataria.- Hemen dauzkat. Baina jantzi baino lehenago medizina hau hartu behar duzu.
Jimmy.- Zergatik?
Zapataria.- Ez kezkatu. Hartzazu hau, gozo gozoa da.
Jimmy.- Ba... bale! Pixka bat hartuko dut, ja, ja, ja.
 (edan ahala txikitzen hasten da)  Ai, ai! Orain zu bezain txikia naiz!
Zapataria.- Bai horixe! Orain ni bezain txikia zara!
Jimmy.- Tranpa! Tranpa egin duzu! Honela ez du balio!
Askodaki.- Ez dago tranparik. Honela ez duzu zapata handirik erabili
beharko. Orain zapata normalak, txikitxoak,
koloretakoak....erabili ahal dituzu.
Jimmy.- Tranpa egin didazue! Nik handia izan nahi nuen, ez txikia!
Zapataria.- Tranpa esan duzu? Tranpa neuk emango dizut, neuk!
Jimmy.- Ez, ez!
(Badoa ihes)
Zapataria.- Beno ba. Asko ibili gara, jende asko ezagutu dugu eta
azkenean Jimmy Pottoloren arazoa konpondu dugu. Orain
nire lanarekin jarraitu ahal izango dut.
Askodaki - Bai. Hemendik aurrera, akabo gure problemak!

AMAIERA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina