Martxoak 21:
POESIAren NAZIOARTEKO EGUNA
Fernado Rey, itzultzaileak, jarraian doan poema hau itzuli du.
KITTY O´MEARLY (1839-1888) idazlearena
omen da, pandemia baten ondoren idatzia.
Eta jendea etxean geratu zen.
Eta irakurtzen zuen eta
ondokoari adi egoten zen.
Eta atseden hartu, eta
ariketak egiten zituen.
Eta artea sortu zuen, eta
jostetan aritu.
Eta izateko modu berriak
ikasi.
Eta sakonago entzun zuen...
Baten bat gogoetan aritzen
zen,
beste batzuk otoitzean.
Beste baten bat dantzan...
Batzuek beren itzalarekin egin
zuten topo.
Eta beste mundu batean hasi
ziren pentsatzen.
Eta jendea sendatu egin zen.
arriskuan
eta zentzurik gabe eta
bihotzik gabe
bizi zirenak falta zirela,
lurra ere hasi zen bere onera
etortzen.
Eta arriskua bukatu
eta pertsonak berriz elkartu
negar egin zuten
hildakoengatik,
eta erabaki berriak hartu
zituzten.
Eta etorkizun berriak amestu.
Eta bizimodu berriak sortu.
Eta lurra erabat sendatu
haiek sendatu ziren bezalaxe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina