Gaur, maiatzak 12, ERIZAINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu osoan, egun honetan jaio baitzen Florence Nightingale.
Aurtengo leloa hauxe da:
«MUNDUA OSASUNERANTZ ERAMATEN»
Gainera, Florence Nightingale, erizaintza
modernoaren aitzindaria jaio zela 200 urte betetzen direla ere gogoratzen da.
FLORENCE
NIGHTINGALE (Firenze (Italia), 1820-05-12a -Londres, 1910-08-13)
Erizaintzaren
lehenengo eredu kontzeptualaren sortzailea izan zen.
Nightingale bere garaiko aurreiritzien kontra
altxatu zen, emakumearen eskubideak defendatu zituen, eta emakumeak garai
hartan zuen rola gaitzetsi zuen erizain bihurtuz. Ordura arte “erizaina” izateak ez zuen
ospe onik, pobreentzako lanbidea zela uste zelako.
Florence
Nightingalek osasun baldintzak hobetzeko protokoloak sartu zituen, bai eta
higienearekiko obsesioa ere. Behaketaren, entzuketaren eta ulermenaren
erdigunean jarri zuen pazientea.
Gaur eguneko egoera berezi
eta gogor honetan, erizain talde batek hauxe eskatzen deusku herritar guztioi:
“COVID-19a
oraindik ere presente dago, eta ezin zaie errespetua galdu osasun alorreko
agintariek emandako arau eta jarraibideei, gure artean gorde behar ditugun
distantziei eta eskuen eta inguruaren higiene etengabeari, horiek izango
baitira pandemia hau geldiarazteko gakoak”.
MILA
ESKER ERIZAIN GUZTI GUZTIEI,
ORAIN ETA BETI