2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

Maiatzak 22: BIODIBERTSITATEAren NAZIOARTEKO EGUNA


       BIODIBERTSITATEaren            NAZIOARTEKO  EGUNA 

Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, garapen iraunkorrean duen garrantzia gogorarazteko.


 Mundu osoko herrialdeek hainbat jarduera egiten dituzte espezieak kontserbatzeak duen garrantzia gogorarazteko eta espezie horien desagerpena saihesteko. Eta, era berean, gizateriaren garapen jasangarrirako ondare natural hori zergatik den hain baliotsua azpimarratzeko.

NBEk –Nazio Batuen Erakundea- biodibertsitatea arriskuan dagoela ohartarazten du eta zergatik zaindu behar den.

NBEk BIODIBERTSITATEAren mehatxu nagusi gisa aipatzen ditu deforestazioa, habitataren aldaketak eta lurren degradazioa, klima aldaketaren ondorioak edo espezie exotiko inbaditzaileen hedapena

NBEko arduradunek gogorarazi dute biodibertsitatea funtsezko baliabidea dela munduko eta edozein tokiko ekonomientzat. BIODIBERTSITATEA zuzenean oinarritzen da hainbat sektore ekonomikotan: nekazaritza, arrantza, basogintza, industria farmazeutikoa, zelulosa eta paper-orea, kosmetikoak, baratzezaintza, eraikuntza eta bioteknologia.

Espezieak desagertzeak, NATURA  ez ezik, gizateria bera ere arriskuan jartzen du. Izaki bizidun guztiak, gizakiak barne, BIODIBERTSITATEAren eta ematen dituen baliabide naturalen mende gaude.



Gogoan izan dezagun beti: 

   NATURA gu gabe izan daiteke,
           gu NATURA gabe EZ.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina