2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Maiatzak 12: ERIZAINTZAren NAZIO ARTEKO EGUNA


Gaur, maiatzak 12, ERIZAINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu osoan, egun honetan jaio baitzen Florence Nightingale.

Aurtengo leloa hauxe da:
 «MUNDUA OSASUNERANTZ ERAMATEN»

Gainera, Florence Nightingale, erizaintza modernoaren aitzindaria jaio zela 200 urte betetzen direla ere gogoratzen da.

FLORENCE NIGHTINGALE (Firenze (Italia), 1820-05-12a -Londres, 1910-08-13)

Erizaintzaren lehenengo eredu kontzeptualaren sortzailea izan zen.
Oso gaztetatik, Matematikan nabarmendu zen, eta gero, bertan ikasitakoak, osasunaren Estatistikan eta Epidemiologian aplikatzu zituen. Royal Statistical Society izeneko elkartean onartutako lehenengo emakumea izan zen, baita American Statistical Association erakundeko ohorezko kidea ere.
Nightingale bere garaiko aurreiritzien kontra altxatu zen, emakumearen eskubideak defendatu zituen, eta emakumeak garai hartan zuen rola gaitzetsi zuen erizain bihurtuz. Ordura arte “erizaina” izateak ez zuen ospe onik, pobreentzako lanbidea zela uste zelako.
Florence Nightingalek osasun baldintzak hobetzeko protokoloak sartu zituen, bai eta higienearekiko obsesioa ere. Behaketaren, entzuketaren eta ulermenaren erdigunean jarri zuen pazientea.


Gaur eguneko egoera berezi eta gogor honetan, erizain talde batek hauxe eskatzen deusku herritar guztioi:

 “COVID-19a oraindik ere presente dago, eta ezin zaie errespetua galdu osasun alorreko agintariek emandako arau eta jarraibideei, gure artean gorde behar ditugun distantziei eta eskuen eta inguruaren higiene etengabeari, horiek izango baitira pandemia hau geldiarazteko gakoak”.

MILA ESKER ERIZAIN GUZTI GUZTIEI, 
ORAIN ETA BETI


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina