2018(e)ko otsailaren 27(a), asteartea

0TSAILAK 28: "GAIXOTASUN ARRAROEN" NAZIOARTEKO EGUNA

ZER  DIRA  "GAIXOTASUN ARRAROAK"?


Otsailaren 28an, gaixotasun arraroak dituzten pertsonen nazioarteko eguna da
Gaixotasun arrarotzat jotzen da Europar Batasunean 10 000 pertsonatik 5 pertsona baino gehiagori eragiten ez diona. Bost mila eta zortzi mila gaixotasun arraro daudela balioesten da. Egun EBko biztanleen %6 eta %8k gutxi gorabehera gaixotasun arraroren bat pairatzen du bizitzako uneren batean.
Hala, "arrarotzat" jo arren, ohikoa da horietakoren bat pairatzea; izan ere, eragindako biztanleen zifra guztira oso altua da -EBko 27 eta 36 milioiren artean-.
Gaixotasun horiek, oro har, larriak, kronikoak dira eta askotan ezgaitasunak dakartzate eta; ondorioz, aipatu gaixotasunak pairatzen dituztenek arreta edo zaintza espezializatuak eta luzarokoak behar dituztela.
Klikatu hemen  gaiari buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.

2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

MERRY CHRISTMAS

Merry Christmas

1)   Klikatu “HERE” edo "Merry Christmas" gainean.
2)   Ireki sobrea eta klikatu seiluan.
3)   Begiratu irudiaren hasiera.
4)   Klikatu bola handian.
5)   Kakatu bolak bata bestearen gainean handienetik hasita, elurpanpina eginez.
6)   Klikatu bola guztietan eta itxaron.


Click egin  HERE


2017(e)ko abenduaren 16(a), larunbata


ABENDUAri BURUZKO ESAERA ZAHARRAK


. Abendua jai huts eta gau huts.
.Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
.Gabon, daukanak bonbon, ez daukanak or konpon.
. Sua! Gabonetan etxean eta San Juanetan plazan.
. Eguberrietan eguzkia, Pazkoetan elurra.
. Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako.
. Eguberri ilunetan soroetan gari asko.
. Eguberriz itzalaren bila dabilenak, bilatuko du Pazkoz   supazterra.
. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan. http://www.nafarroakoikastolak.net/olentzero/images/Berria3.gif
. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin. 
. Eguberri ilargirik gabe, artzaina axuririk gabe.

. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri. http://www.nafarroakoikastolak.net/olentzero/images/Berria3.gif

2017(e)ko azaroaren 19(a), igandea

Azaroak 20: UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Azaroak 20:
UMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da azaroaren 20an.
Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna da 1954. urtetik, egun horretan onartu zelako “Haurren Esubideen Aldarrikapena”.
Egun horretan bertan ere, baina 1989an, Nazio Batuen Erakundeak “Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena” onartu zuen. Hitzarmen edo erabaki hau munduko ia herrialde guztien adostasunarekin hartu zen eta derrigor bete beharko lukete sinatu zutenek.

Haurren Nazioarteko Egunean gogora ekarri nahi da haurrak direla gizarteko talderik ahulena, beraz, beraiek direla mundu mailako krisialdi eta arazoen aurrean gehien sufritzen dutenak.
Aurrean aipatu dugun haurren eskubideei buruzko hitzarmenak esaten duenez, munduko haur guztiek daukate:

1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.


Eskubideak izan arren, ordea, askok ez dute izaten eskubide horietaz gozatzeko aukerarik, gerrak eta bestelako gatazkak, pobrezia, eta abar direla eta.

Bestalde, ezin ahaztu eskubide hauek betebehar batzuk eskatzen dituztela haurrengandik.

2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

GLORIA FUERTESen testu batzuk


GLORIA FUERTES GARCÍA  (Madril, Espainia, 1917 – 1998) poeta bat izan zen. Aurrez asko idatzi bazuen ere, 1970eko hamarkadan egin zen ezagun, Televisión Española telebista kateko haur eta gazte programetan parte hartu zuelako.
Poesia lanetan, batez ere, bakezaletasuna, ingurumena eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna jorratu zituen.

Bere jaiotzaren mendeurrena dela eta, omenaldi xume gisa, berak idatzitako hurrengo testuak irakur ditzakegu.

HISTORIA  NATURAL
Un cocodrilo y un caimán,
son parecidos pero no son igual.
La cocodrila y la caimana 
ponen huevos.

Los cocodrilitos y los caimancitos
nacen en cueros.
Y si te fijas,
cuando nacen parecen lagartijas.
Nadan y toman el sol en la orilla,
comen peces y alguna culebrilla.
Nadan deprisa,
andan despacio,
ven bajo el agua,
flotan con el rabo.


El cocodrilo es guapo,
tiene los ojos verdes y el morro de punta,
su color es grisamarillo
(asusta al viejo y al chiquillo)

el caimán es más feroche,
tiene el morro redondo,
da miedo de noche,
come hasta patos,
su piel es oscura,
se esconde en la espesura.

Al horrendo caimán
igual que a su pariente,
aunque cierre la boca,
se le salen los dientes.

¡Menos mal!
que no hay caimanes
ni cocodrilos en tu ciudad.
Y recordad,
un cocodrilo y un caimán,
son parecidos pero no son igual.