2021(e)ko irailaren 29(a), asteazkena

EUSKAL HERRIAN ZEHAR: GAUR MIKEL DEUNAREN JAIA

 

ARALAReko  MIKEL DEUNA  eta GOÑIko TEODOSIOri buruzko kondaira

Nafarroako leku mitikoenetako bat Aralarko San Migel santutegia da. Bere izenak dioen bezala, Aralar mendilerroan dago, Lekunberri herrian.

Santutegi honen kondaira Goñiko Teodosio-ren inguruan sortu zen. Honek musulmanen inbasioa gertatu zenean, haien aurka borrokatzera joan behar izan zuen.

Goñiko Teodosioren pertsonaia historia eta kondairaren artean kokatzen dena, Aralarko San Migel santutegiaren sortzailea izan zen. Bera existitu zela ziurra izanik, santutegiaren fundazioaren jatorria da kutsu mitologikoa duena. 707. urte inguruan gertatu omen zen kondaira baten ondorioz, eta bertan pertsonaia mitologikoak agertzen dira.

Nafarroan, 707. urtean, Teodosio izeneko jauna, Constanza de Butronekin ezkondua, Goñi bailaran bizi zen eta eskualdeko buruzagia zen.

Ezkondu eta gutxira, Teodosiok bere etxea utzi behar izan zuen arabiarren aurkako borroka zuzentzeko. Constanza bere jauregian gelditu zen Teodosioren gurasoekin, eta hauei esan zien bere gela handi eta dotorean lo egiteko, bera txikiago batera joanez, bakarrik baitzegoen.

Teodosio garaile itzuli zenean bere jauregira, deabrua Basajaun bezala 
mozorrotuta agertu zitzaion bidean, eta emaztea morroi batekin iruzurra egiten 
ari zitzaiola sinetsarazi zion. Teodosio, bere onetik aterata, zaldiak ahal zuen abiadurarik
handienean, etxerantz joan zen. Egunsentian bere jauregira iritsi eta bere ezkontza-logelara 
amorruz beteta sartu zen ezpata prest zuelarik. Han, ohean,  zeuden bi pertsonak hil 
zituen amen batean, emaztea eta bere maitalea zirela sinetsita.
Ustez emazteak egindakoa mendekatu zuela pentsatuta, etxetik atera eta... 
harrituta geratu zen, elizatik zetorren emaztearekin topo egitean. Bat batean, ohartu 
zen bere ohean lo zeudenak eta erail zituenak bere gurasoak zirela. Burututako krimenaren 
ondorioen beldurrez, Iruñera joan zen gotzainari barkamena eskatzera. Honek, izututa, 
Erromara bidali zuen Aita Santua bera izan zedin bere bekatua barkatuko zuena. Teodosio, 
damututa, Erromara joan zen eta Aita Santuak penitentzia bezala, agindu zion gerrian kate 
sendo astun batzuk lotuta Aralarreko mendietan ibiltzea hara eta hona, etxera itzuli gabe, 
kate haiek, guztiz higatuta, apurtu arte,Teodosio askatuz. Kateak apurtzea izango zen 
Jainkoaren barkamenaren seinale argia.
 Era berean, Aralar mendilerroaren haitzulo ugarietako batean bizi zen Herensugearen 
existentziaren kondaira ere kontatzen da. Honek, inguruko artzain eta herritarren eta 
Larraungo biztanleen aurka erasotzen zuen. Hauek urtean pertsona bat herensugeari 
eskaintzea erabaki zuten, beste pertsonei eraso ez ziezaien. Teodosiok, urteetan Aralar 
mendizerran noraezean zebilenak bere kate astunekin, Larraungo zorigaiztoko gizona aurkitu
 zuen herensugearengana zihoala haren janari izateko. Gizonaren atsekabeaz konturatuta, 
Teodosiok bere bizitza eskaini zion gizon hari hura salbatzeko, Teodosiori inoiz ez 
baitzitzaizkion kateak higatuz apurtuko. Eta gizona agurtuz herensugearengana abiatu zen 
Larraungoaren ordez.
Gau hartan, ekaitz izugarri baten erdian, Teodosiok, kobazuloaren aurrean 
zegoenean, barruan orroa beldurgarriak entzun zituen eta Herensugea agertu zen hantxe 
bertan irentsiko zuela mehatxatuz. Teodosio, defentsarik gabe, belauniko jarri zen eta San 
Migeli babesteko erregutu zion, San Migel: lagundu, mesedez!, oihukatuz.
Momentu hartan, zarata handi batek lagunduta, San 
Migel Goiaingerua agertu zen gurutze 
bat buruan zuela, eta herensugea garaitu eta hil 
egin zuen Nor Jaungoikoa bezala!  oihukatzen zuen 
bitartean. Momentu horretan bertan, Teodosioren kateak 
apurtu egin ziren eta aske gelditu zen, Jainkoak barkatuta, eta 
honek erlikia bat eman zion.
Behin aske zegoela, Goñiko bere etxera itzuli zen eta bertan emaztea eta 
semea itxaroten zeuden. Jainkoari eskerrak emanda, Aralarko goialdean dagoen 
Goiaingeruaren santutegia altxatu zuten, San Migel in Excelsis deitu zutena.
Aralarko San Migel santutegian, oraindik ere Goñiko Teodosiok ustez jantzi 
zituen kateak ikus daitezke.


 

2021(e)ko apirilaren 2(a), ostirala

APIRILAren inguruko ESAERA ZAHARRAK

 

APIRILA - JORRAILAren inguruko esaera       

                                    zaharrak

-Martxoa haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.

-Apirila bero, negua gero.

-Apirila euritsu, urte hori ogitsu.

-Apirila haizetsuak nekazaria pozten du.

-Apirila hotz, miseria gari eta artoz.

-Apirila hotz? Ez gari ta ez agotz (lasto, galtzu).

-Apirila joan eta maiatza gero, agoztegian agotza bego.

-Apirila joan ta maiatza gero, ganbara bazterrean agotza bero.

-Apirila on bat ikusi nahi duenak, ehun urtez behar du bizi.

-Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.

-Apirilean euria goian-behean.

-Apirilean ihintze, ogi urte.

-Apirilean inusturia (trumoia) jotzen badu, berri ona da.

-Apirileko zizea (perretxikoa), urrea baino hobea.

-Eguzkiz beterik ere, apirila marrant* sortzaile.

-Txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen.






*marranta. Eztarriko arazoren baten ondorioz, ahots latza edo zakarra.

 

2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala

HAU, HORI, HURA... HAUSNARTZEKO

 HAU BITXIKERIA!


EZER EZ LURRERA, MESEDEZ!


ETA, NI NEU IZANGO BANINTZ ERREFUXIATUA?



Martxoak 21: POESIAREN NAZIOARTEKO EGUNA:

"GLORIA FUERTES": MILA PILA ESKER ZURE LAN BIKAINAGATIK!



(Aurreko poeman aipatzen da:)
FRANCISCO FRANCO (Ferrol (A Coruña) 1892-Madril 1975)

1936. urtean, militar batzuen buru jarrita, Espainian zegoen gobernu demokratiko errepublikarraren aurka altzatu zen gerra zibila (1936-1939) sortuz. Gerra irabazi ondoren, diktadore gogor baten eran, gobernatu zuen 1975. urtean hil zen arte.


Eta amaitzeko... JARRI NEURONAK DANTZAN!




2021(e)ko martxoaren 7(a), igandea

Martxoak 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 EMAKUME  GUZTIEN  EGUNA

GORA  MARTXOAK 8

Zuri, beltz ala gorriak, 

nola ez ere horiak,

zahar gazte edo nerabe

bai eta jaio berriak.

Lami, azti, sirenatxo,

sorgintxo maitagarriak,

lan edo langabezian

lanean diren langileak.

Indarkeria matxista

jasandako izakiak,

hor borrokan dabiltzanei

sortzen egoera berriak.

Zorionak denentzako

pertsonai harrigarriak.

GORA MARTXOAREN 8a!

GORA  EMAKUME GUZTIAK!

                           Ane Zulaika








Eta NIK, ZUK, BERAK, ZER EGITEN DUGU
BAKOITZAK, EMAKUMEEN EGOERA HOBETZEKO?