2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

AITAREN EGUNA

 “AITAREN  EGUNA”: NOLA                                Sonora Smart Dood
SORTU ZEN OSPAKIZUN HAU?

    Ospakizun honen sorreraren  erantzulea  SONORA SMART DODD  izan zen. Emakume estatubatuar hau sei anai-arrebetan nagusia zen, eta bere ama seigarren semea  erditzean hil zen.
   Sonorak, 1909an, Henry Jackson Smart, militarra zen bere aitari, eskertu nahi izan zion sei seme-alaba zaindu izana kanpoko inoren laguntzarik gabe.
   1924an, Calvin Cooligde presidenteak, “aitaren egun nazional bat” jartzea bultzatu zuen, eta 1966an, Lyndon Johnson presidenteak sinatu zuen  legea, non ekaineko hirugarren igandea Estatu Batuetan AITAREN EGUNA izendatzen zen.
    Dena den, Espainia, Portugal, Italia, Honduras, Guinea Ecuatorial, Liechtenstein, Macao, Andorra eta  Bolivian, Eliza Katolikoaren ohitura
jarraituz, martxoaren 19an, San Jose egunean, ospatzen da, Eliza Katolikoak esaten baitu San Jose, Jesusen* aita izan zela.

(JESUS: kristauen erlijioko pertsonaia nagusia)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina