AUSARTAK BEHAR DIRA
Ausarta asko behar
dugu beti hemen,
erasoen aurrean
kementsu jokatzen,
erasotzen duena
gogorki salatzen,
pertsona heldu bati
laguntza eskatzen.
Denok batera stop
eraso guztiei,
lotsa senti araziz
egiten dutenei.
Indarrak batu eta
txalo ausartei,
benetan laguntzeko
gure kideei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina