Martxoaren 21ean, UNESCO-k "POESIAREN MUNDUKO EGUNA"ospatzen du, eta hizkuntza poetikoaren indarrari eta guztiok
dugun sortzeko ahalmenari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Poesia dela medio, hizkuntza aniztasuna babestea da ekintza honen helburu
nagusia, meatxupean dauden hizkuntzak
komunikaziobide artistikorako ere erabil daitezen.
Hona hemen hiru idazleren hainbat poema:
KIRMEN URIBE
KUKUA
Apirilaren hasieran entzun zuen aurrena kukua.
Urduri zebilelako beharbada,
kaosa ordenatzeko joera horrengatik
beharbada,
kukuak zein notatan kantatzen zuen jakin nahi izan
zuen.
Hurrengo arratsaldean, hantxe zegoen basoan
zain,
diapasoia eskuan, kukuak noiz kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezurrik.
Si-sol ziren kukuaren notak.
Aurkikuntzak bazterrak astindu zituen.
Mundu guztiak frogatu nahi zuen benetan
nota horietan kantatzen ote zuen kukuak.
Baina neurketak ez zetozen bat.
Bakoitzak bere egia zuen.
Fa-re zirela zioen batek, Mi-do besteak.
Ez ziren ados jartzen.
Bitartean, kukuak kantari jarraitzen zuen basoan:
ez si-sol, ez fa-re, mi-do ezta ere.
Mila urte lehenago bezala,
kukuak kuku, kuku kantatzen zuen.
LIBURUA
Behin amak
azokara eraman ninduen.
Han txito bat erosi zidan.
Txitoa kartoizko kutxa batean zetorren.
Amak nire eskuetan
jarri zuen kutxa.
Senti nezakeen
nire esku-ahurretan
txitoaren hanka txikiak.
liburua horixe da:
kartoizko kutxa bat
barruan zerbait bizia duena.
JOXEANTONIO ORMAZABAL
IÑURRIA URETAN
Igoko luke zuhaitzik altuena
baina ez luke pasatuko
errekarik txikiena.
Inurri batek
eman dit gaur pena.
Urak zeraman
errekan behera.
Hankak mugitu arren
alde batetik bestera
ezin irten lehorrera.
Nik ez dut nahi ikusi
inurririk uretan,
ez malkorik begietan
ez penarik bihotzetan.
BELTZAK
Beltzak ez dira ongi bizi
zurien artean.
Ez al dituzu ikusi
zeure etxeko atean?
Iruditzen zait
askotan hobeto bizi dela
txakurra katean.
Denok berdinak garela
esaten dugun bitartean
gezurrik eta goserik
ez da falta
gure gizartean.
INFINITU
Zenbat ur tanta daude
itsas zabalean?
Zenbat izar
zeru urdinean?
Zenbat letra
liburuetan?
Zenbat minutu
ote ditu
mundu zahar honek?
Infinitu.
Zenbat malko isuri dira
sufrimentuaren ontzitik?
Zenbat musu banatu dira
maitasunaren kutxatik?
Infinitu.
Baina infinitu
zenbat da, aizu?
Malkoak ur tanta
bihurtzen direnean
minutuak letra
eta izarrak musu
infinitu zenbat den
orduan jakingo duzu.
itsas zabalean?
Zenbat izar
zeru urdinean?
Zenbat letra
liburuetan?
Zenbat minutu
ote ditu
mundu zahar honek?
Infinitu.
Zenbat malko isuri dira
sufrimentuaren ontzitik?
Zenbat musu banatu dira
maitasunaren kutxatik?
Infinitu.
Baina infinitu
zenbat da, aizu?
Malkoak ur tanta
bihurtzen direnean
minutuak letra
eta izarrak musu
infinitu zenbat den
orduan jakingo duzu.
MIKEL ZARATE
BALET ZORAGARRIA
Urdinaren pozetan
txoriak kantari,
haizeari musuka
dantzan larrosa bi.
Argi eta kolore,
usai eta bizi,
udaberri goizeko
balet zoragarri.
JENDEA ETA HERRIA
Hor dago,
hor dabil
jendea:
artalde,
uholde,
nortasun gabea.
Hor dago,
hor dabil
herria:
gizarte,
elkarte,
nortasun zalea,
zurea,
nirea,
gurea.
|
AZKENEAN...
Puntaren puntan
punta zorrotza
zuen
arkatzak.
Baina puntaren puntan
punta zorrotzagoa
behar omen
zen.
Eta zorroztu
ta zorroztu...,
arkatza txirlora
bihurtu zen.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina