2018(e)ko martxoaren 31(a), larunbata

ONGI ETORRI APIRILA edo JORRAILA

APIRILA edo JORRAILAri buruzko EUSKAL ESAERA ZAHAR BATZUK

-Martxoa haizetsu, apirila euritsu, maiatza gero eguzkitsu.
-Jorraila, euri pila.
-Apiril ona ezagutzeko ehun urte bizi beharko! Ehun da bat baditut eta ez dut apirila on bat ere ezagutu.
-Jorraila bero, negua gero.
-Apirila euritsu, urte hura ogitsu.
-Jorraila haizetsuak nekazaria pozten du.

-Apirilaren 8ra, ardi sanoa mendira begira.
-Elorria loran dago, artoa ereiteko giroa dago.
-San Markos (apirilak 25) eguna txarra denean, intxaurrik ez hurrik ez da izaten.
-Elorria loran badago, artoa ereiteko giroa dago.
-San Jurgi (apirilak 23) artoa ereiteko goizegi; San Markos (jorrailak 25) artoa ereinda balego.
-Apirilean trumoiak jotzen badu, berri ona da! Apirileko trumoiak ardoa barrikara!
-Jorraila hotz, miseria gari eta artoz.
-Apirilean ihintze, ogi urte (gari urte).  
-Jorrailean euria goian behean, gure behi gizajoari adarrak usteldu artean.

-Apirilean negu, nekazariok, gizarajoak gu.



Elorria loretuta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina