MUNDAKAko ARATUSTEez aparte ere,
badira
INAUTERIAK
EUSKAL HERRIAN
Hauek
dira batzuk:
ARABAn

Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan
agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon
bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin.
Astoa gidatzen dute aurrez prestatutako tokiraino, Lazarraga jauregiaren aurreraino, eta, han, Markitos astotik jaitsi
eta sei metroko luzera duen makila baten
puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian
geratzen da Markitos hainbat orduz.

Markitos jaitsi eta gurdian jarrita, frontoira eramaten dute. Han epaia
irakurtzen dio Predikadoreak Markitosi: hil egin behar du, herrian urte osoan
gertatutako ezbehar eta gertakizun txar guztien errua berak duelako. Jendeak
txalo egiten du.Panpina lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek
egiten dute dantza haren inguruan.
Astelehenean hasten
da festa. Miel Otxin doa jendetzaren
buruan. Ziripot traketsa, oinez egin
ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko saiatzen da Ziripot lurrera
botatzen etengabe, eta Ziripot, traketsa
bera, behin eta berriro erortzen da .. Zaldiko
Ziripotengana hurbiltzen den bakoitzean, Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot
lurrera botatzen saiatzen da. Halako batean, Zaldiko harrapatzen dute Txatxoek.
Ferratzaileek Zaldiko ferratzen
dute.
Astelehen eta astearte
Inauterian izaten da festa LANTZen. Egun
bakoitzean antzezpen jakin bat burutzen dute, eta egun bakoitzak bere ibilbidea
du.
Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta
ferratzaileak dira.
Miel
Otxin lastoz egindako
hiru bat metroko panpina da, txatxo
batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot, laztoz betetako saku handi-handi batez jantzitako gizakia
da, ia-ia ezin duena ibili; pertsonaia oso barregarria.
Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi
bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du. Armazoiak aurrealdean dauka zaldiaren
buruarena egiten duena, eta zaldibuztana atzealdean.
Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate,
baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila
daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak
horiek ere.
Ferratzaileak hiruzpalau izaten dira. Zakuzko telaz
izaten dute estalia gorputza eta beren lanbideari (ferrak jartzea) dagokion
tresneria daramate eskuan.

Astearte Inautean ez
dira ez Ziripot ez Zaldiko kaleratzen. Miel
Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez
inguraturik, eta han epaitu egiten dute eta bide lapurra delako kondenatu.
Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren
gorpuarekin. Gero zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan.
ITUREN eta ZUBIETAko Inauterietan agertzen dira Joaldunak.
Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta
asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietakoak ados jarrita,
aukeratzen duten egunean.
Joaldunak, gaur egun, bi herri hauetako neska-mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Joaldunak, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak.
Joaldunak, gaur egun, bi herri hauetako neska-mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Joaldunak, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak.
Astelehen eguerdian Zubietako
Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren
dantzarekin zintzarrotsa sortzen.
Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie
zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea.
Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk
elkartzen zaizkie: karroxak, mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak,
ijitoak... Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango
kaleak eta enparantza zeharkatzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik,
serio-serio.
Ituren eta Zubietako Joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek
ardi-larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea,
ardi-larru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko
eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten
zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena.
Zintzarriek "joare" dute izena; horregatik dira Joaldunak tresna
horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko:
Zanpantzarrak.
LAPURDIn
USTARITZen lau egunez ospatzen dituzte Inauteriak.
Lehenengo hiruretan pertsonaia batzuk, beti berdinak, dantzariak, desfilean
joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen.
Desfile honetan Kaskarotak, Ponpiera eta Kotilungorriek hartzen
dute parte. Kaskarotak dira izatez
dantzariak. Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua, gerriko zabal
morea eta fraken bi alboetan koloreetako zintak josita, irudiak eginez.
Eskuetan bina makilatxo. Mutilak izaten dira, hamarren bat. Talde hau joaten da
lehen martxan, musikariak dituztela atzean.
Ondoren Ponpiera eta Kotilungorriak doaz. Ponpiera antzinako
bufoien antzera dago jantzita, aurpegian karatula gorria darama, eta eskuetan
sorgin-artaziak.
Kaskarotak eta Kotilungorriak

Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira
txokoren batera, jatera.
Astearte
Inautean Zanpantzar agertzen da, gurdi gainean, Uztaritzeko
kaleetan zehar. Lastoz betetako
panpina handia da, herrian zehar ibili ondoren epaitua, kondenatua, fusilatua
eta errea izaten dena.
ZUBEROAko Maskarada
Zuberoako Maskarada urtearen hasieratik astearte Inaute arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia.
Beltzak

Maskaradako
pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak
eta beltzak. Lehenengoak, gorriak,
garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien
arropetan. Talde horretakoak dira Txerrero, Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa,
Zamaltzain, Zikiratzaileak, Ferratzaileak, Kukulleroak, Jaun eta Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea.
Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, Maskarada
beltza. Talde honetakoak dira Ijitoak, Zorrotzaileak,
Eskaleak...
Gorriak

Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira gorriak, desfilean, pertsonarik
garrantzitsu edo ospetsuenak bisitatuz. Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere
harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen.
NAFARROA BEHEREan
Erraldoitxoak
Nafarroa Beherean Inauteriek maiatzaren
amaiera arte irauten dute, eta dira herri askotan ospatzen dira. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Dantza da Kabalkadan elementu nagusia. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzariak dira, lepotik zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten dantzariak.
amaiera arte irauten dute, eta dira herri askotan ospatzen dira. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Dantza da Kabalkadan elementu nagusia. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzariak dira, lepotik zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten dantzariak.
Bolantak

Enparantzara
heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak.
Branlia eta Gobalet-dantza (baso ardoaren gainera salto egiten dena) egiten
dituzte.
Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati honetan,
pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero
ferratzen dituzte, gogoz kontra; Zorroztaileek
Jaunaren ezpata zorroztu ohi dute behin eta berriro, Jauna gustura gelditu
arte; ijitoek istorio luze eta
entretenigarriak kontatzen dituzte, eta, azkenez, Berzkinek Jaunak konpontzeko emandako dupina* ezin konponduta
utziko dute. Halere, Jauna engainatu eta dirua ateratzen diote... Azkenean,
medikua ekarri eta honek salbatzen du Jaunak emandako dirua lapurtu duen
langilea, patroi eta ijitoen artean harrapatu eta erdi hilda utzi dutena.
Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi dute denek batera.
*DUPINA: janaria prestatzeko eltze edo lapiko handia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina