OTSAILAK 11: “EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA”
Zientzialari emakume euskaldun bat:
JOSEFA
MOLERA MAYO (Izaba, Nafarroa, 1921 - Madrid 2011)
Josefa Molerak 1942. urtean burutu zituen Kimikako ikasketak Madrilgo
Unibertsitate Zentralean. Haren familiak makinatxo bat sufritu zuen Gerra
Zibilean, hainbat zigor pairatu baitzituen eta horren eraginez, hamaika oztopo
gainditu behar izan zituen ikasketak burutzeko. Hala ere, Kimikan lizentziatu
zen nota bikainekin. Ikasketak bukatu ondoren, soldatarik gabeko irakasle
laguntzaile lanpostu bat lortu zuen Kimika Teknikoko Katedran. Irakasle lanak
ez zion ematen bizitza aurrera ateratzeko aukerarik eta kimikako klase
partikularrak ematen zituen bizirauteko.
CSICeko Kimika Institutuko
zuzendariordea zen Antonio Ríus-ek, bertako laborategietan tesia egiteko aukera
eskaini zion Josefari. Tamalez, Institutuko zuzendariak ukatu egin zion aukera
hori, erakundean “emakume” ikertzailerik ez
zegoela argudiatuz. Baina Josefak ez zuen baztertu tesia egiteko aukera eta Ríus, "Rocasolano" Institutuaren zuzendari izendatu zutenean, Josefa bertako
laborategian hasi zen lanean bekadun
moduan. Laborategiko lanarengatik ordaintzen ziotenak ez zion ematen bizitzeko
eta irakasle lanetan jarraitu behar izan zuen.
1948. urtean doktorego titulua lortu zuen Madrilgo Unibertsitate
Zentralean, Aparteko Saria jasoz
egindako lanarengatik. 1950. urtean ikertzaile gazteak atzerrira joateko
programa zabaldu zuten eta Josefa Molera Oxfordera joan zen, 1956. urtean
Kimikako Nobel saria jasoko zuen Cyril Norman Hinshelwood-ek zuzentzen zuen
laborategira. Hasiera batean Hinshelwoodek ez zuen begi onez ikusi Josefaren
etorrera, emakumea zelako; baina, Josefak
gogor egiten zuen lana eta irakaslearen aurreiritzi mesfidatiak berehala
desagertu ziren.
Britainia Handitik bueltatu zenean, atzerrian ikasitakoa jarri zuen
praktikan eta estatuan egin zen lehen gasen *kromatografoa-ren sortzaileetariko
bat izan zen.
1959ean Sheffieldeko Unibersitatera joan zen, 1967. urtean Kimikako Nobela jasoko zuen
George Porter zientzialariarekin ikastera.
Bide luzea egin zuen zientzian, mila oztopo gaindituz. Ibilbide honetan
postu guztietatik pasatu zen: bekadun, laguntzaile, irakasle, idazkari,
ikertzaile eta saileko zuzendari. Hainbat sari jaso zituen egindako lanarengatik
eta 2013ko maiatzean, Iruñeko Udalak onartu zuen hiriko kale bati Josefa Molera Mayo izena jartzeko
proposamena
*kromatografia: nahasketa bat osatzen duten gaiak banatzeko teknika.
Ane Wyssenbach Ibarra (Iruña 1985) Biologia
eta Biokimikan ikertzailea.
Beste
emakume
zientzialari euskaldun batzuk hauek dira.
Elisabete Alberdi Zelaia, (Markina-Xemein 1975) matematikaria.
Itziar Aretxaga (Bilbo, 1965), astrofisikaria.
Maria Teresa Mendizabal (Gasteiz, 1940), fisikaria.
Ainhoa Murua
Ugarte (Legazpi,
Gipuzkoa, 1979-Gasteiz, 2012), ikertzaile biokimikaria zen.
Anjeles Iztueta
Azkue (Tolosa, Gipuzkoa 1954 ) matematikaria.
Marta Macho
Stadler (Bilbo, 1972) matematikaria.
Luz Zalduegi Gabilondo (Mallabia, Bizkaia 1914-Madrid 2003), Euskal
Herriko lehen emakume albaitaria.
Oztaizka Aizpurua Arrieta (Zarautz, Gipuzkoa 1986) biologa ikertzailea.
Ane Wyssenbach Ibarra (Iruña 1985) Biologia
eta Biokimikan ikertzailea.
… AGIAN URTE GUTXI BARRU ZUETARIKO NORBAITEN IZENA AGERTUKO ZERRENDA HONETAN.
(Informazio honen iturria: http://zientziakaiera.eus/)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina