Urriak 1: PERTSONA NAGUSIEN NAZIOARTEKO EGUNA
2023(e)ko irailaren 30(a), larunbata
2022(e)ko abenduaren 5(a), astelehena
2022(e)ko azaroaren 18(a), ostirala
2021(e)ko irailaren 29(a), asteazkena
EUSKAL HERRIAN ZEHAR: GAUR MIKEL DEUNAREN JAIA
ARALAReko MIKEL DEUNA
eta GOÑIko TEODOSIOri buruzko kondaira
Nafarroako leku mitikoenetako bat Aralarko San Migel santutegia
da. Bere izenak dioen bezala, Aralar mendilerroan dago, Lekunberri herrian.
Santutegi honen kondaira Goñiko Teodosio-ren
inguruan sortu zen. Honek musulmanen inbasioa gertatu zenean, haien aurka
borrokatzera joan behar izan zuen.
Goñiko Teodosioren
pertsonaia historia eta kondairaren artean kokatzen dena, Aralarko San Migel
santutegiaren sortzailea izan zen. Bera existitu zela ziurra izanik, santutegiaren
fundazioaren jatorria da kutsu mitologikoa duena. 707. urte inguruan gertatu omen
zen kondaira baten ondorioz, eta bertan pertsonaia mitologikoak agertzen dira.
Nafarroan, 707. urtean, Teodosio izeneko jauna,
Constanza de Butronekin ezkondua, Goñi bailaran bizi zen eta eskualdeko
buruzagia zen.
Ezkondu eta gutxira, Teodosiok bere etxea utzi behar
izan zuen arabiarren aurkako borroka zuzentzeko. Constanza bere jauregian
gelditu zen Teodosioren gurasoekin, eta hauei esan zien bere gela handi eta dotorean
lo egiteko, bera txikiago batera joanez, bakarrik baitzegoen.
Teodosio garaile itzuli zenean bere jauregira, deabrua Basajaun bezala mozorrotuta agertu zitzaion bidean, eta emaztea morroi batekin iruzurra egiten ari zitzaiola sinetsarazi zion. Teodosio, bere onetik aterata, zaldiak ahal zuen abiadurarikhandienean, etxerantz joan zen. Egunsentian bere jauregira iritsi eta bere ezkontza-logelara amorruz beteta sartu zen ezpata prest zuelarik. Han, ohean, zeuden bi pertsonak hil zituen amen batean, emaztea eta bere maitalea zirela sinetsita.Ustez emazteak egindakoa mendekatu zuela pentsatuta, etxetik atera eta... harrituta geratu zen, elizatik zetorren emaztearekin topo egitean. Bat batean, ohartu zen bere ohean lo zeudenak eta erail zituenak bere gurasoak zirela. Burututako krimenaren ondorioen beldurrez, Iruñera joan zen gotzainari barkamena eskatzera. Honek, izututa, Erromara bidali zuen Aita Santua bera izan zedin bere bekatua barkatuko zuena. Teodosio, damututa, Erromara joan zen eta Aita Santuak penitentzia bezala, agindu zion gerrian kate sendo astun batzuk lotuta Aralarreko mendietan ibiltzea hara eta hona, etxera itzuli gabe, kate haiek, guztiz higatuta, apurtu arte,Teodosio askatuz. Kateak apurtzea izango zen Jainkoaren barkamenaren seinale argia. Era berean, Aralar mendilerroaren haitzulo ugarietako batean bizi zen Herensugearen existentziaren kondaira ere kontatzen da. Honek, inguruko artzain eta herritarren eta Larraungo biztanleen aurka erasotzen zuen. Hauek urtean pertsona bat herensugeari eskaintzea erabaki zuten, beste pertsonei eraso ez ziezaien. Teodosiok, urteetan Aralar mendizerran noraezean zebilenak bere kate astunekin, Larraungo zorigaiztoko gizona aurkitu zuen herensugearengana zihoala haren janari izateko. Gizonaren atsekabeaz konturatuta, Teodosiok bere bizitza eskaini zion gizon hari hura salbatzeko, Teodosiori inoiz ez baitzitzaizkion kateak higatuz apurtuko. Eta gizona agurtuz herensugearengana abiatu zen Larraungoaren ordez.Gau hartan, ekaitz izugarri baten erdian, Teodosiok, kobazuloaren aurrean zegoenean, barruan orroa beldurgarriak entzun zituen eta Herensugea agertu zen hantxe bertan irentsiko zuela mehatxatuz. Teodosio, defentsarik gabe, belauniko jarri zen eta San Migeli babesteko erregutu zion, San Migel: lagundu, mesedez!, oihukatuz.Momentu hartan, zarata handi batek lagunduta, San
Migel Goiaingerua agertu zen gurutze bat buruan zuela, eta herensugea garaitu eta hil egin zuen Nor Jaungoikoa bezala! oihukatzen zuen bitartean. Momentu horretan bertan, Teodosioren kateak apurtu egin ziren eta aske gelditu zen, Jainkoak barkatuta, eta honek erlikia bat eman zion.Behin aske zegoela, Goñiko bere etxera itzuli zen eta bertan emaztea eta semea itxaroten zeuden. Jainkoari eskerrak emanda, Aralarko goialdean dagoen Goiaingeruaren santutegia altxatu zuten, San Migel in Excelsis deitu zutena.Aralarko San Migel santutegian, oraindik ere Goñiko Teodosiok ustez jantzi zituen kateak ikus daitezke.2021(e)ko apirilaren 2(a), ostirala
APIRILAren inguruko ESAERA ZAHARRAK
APIRILA
- JORRAILAren inguruko esaera
zaharrak
-Martxoa
haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.
-Apirila
euritsu, urte hori ogitsu.
-Apirila
haizetsuak nekazaria pozten du.
-Apirila
hotz, miseria gari eta artoz.
-Apirila
hotz? Ez gari ta ez agotz (lasto, galtzu).
-Apirila
joan eta maiatza gero, agoztegian agotza bego.
-Apirila
joan ta maiatza gero, ganbara bazterrean agotza bero.
-Apirila on bat ikusi nahi
duenak, ehun urtez behar du bizi.
-Apirilaren azkenean,
hostoa haritz gainean.
-Apirilean euria
goian-behean.
-Apirilean ihintze, ogi urte.
-Apirilean
inusturia (trumoia) jotzen
badu, berri ona da.
-Apirileko
zizea (perretxikoa), urrea baino hobea.
-Eguzkiz beterik ere, apirila marrant*
sortzaile.
-Txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen.
2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala
HAU, HORI, HURA... HAUSNARTZEKO
HAU BITXIKERIA!
EZER EZ LURRERA, MESEDEZ!
ETA, NI NEU IZANGO BANINTZ ERREFUXIATUA?
Martxoak 21: POESIAREN NAZIOARTEKO EGUNA:
"GLORIA FUERTES": MILA PILA ESKER ZURE LAN BIKAINAGATIK!
1936.
urtean, militar batzuen buru jarrita, Espainian zegoen gobernu demokratiko errepublikarraren
aurka altzatu zen gerra zibila (1936-1939) sortuz. Gerra irabazi ondoren,
diktadore gogor baten eran, gobernatu zuen 1975. urtean hil zen arte.
Eta amaitzeko... JARRI NEURONAK DANTZAN!
2021(e)ko martxoaren 7(a), igandea
Martxoak 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
EMAKUME GUZTIEN EGUNA
GORA MARTXOAK 8
Zuri, beltz ala gorriak,
nola ez ere horiak,
zahar gazte edo nerabe
bai eta jaio berriak.
Lami, azti, sirenatxo,
sorgintxo maitagarriak,
lan edo langabezian
lanean diren langileak.
Indarkeria matxista
jasandako izakiak,
hor borrokan dabiltzanei
sortzen egoera berriak.
Zorionak denentzako
pertsonai harrigarriak.
GORA MARTXOAREN 8a!
GORA EMAKUME GUZTIAK!
Ane Zulaika

2021(e)ko otsailaren 11(a), osteguna
EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA
Otsailak 11:
Felisa Martin Bravo donostiarra izan zen Fisikan doktore izatea lortu zuen lehen emakumea Espainian, 1926an.
Baina beste arlo batzuetan ere aitzindari izan zen.
1898an
jaioa, Donostiatik Madrila joan zen Zientzia Fisikoak ikastera. Oraindik
unibertsitarioa zela, institutu batean irakasle hasi zen, zientzia arloan. 24
urterekin lizentziaduna, X izpiekin kristalen egitura ikertzen hasi zen Julio Palacios
fisikariaren ikerlari-taldean. Felisa izan zen lantalde horretako lehen emakumea.
LUR ARRAROAK
Lur planetan
badira lur edo oxido arraroz osatutako mea eta metal batzuk; horrela esaten
zaie: lur arraroak. Felisa Martinen oxido-ikerketei esker, Espainian
aitzindari izan zen mea eta metal horiei buruzko jakintzan. Felisak ez zekien
ondo XXI. mendean “lur arraro” horiek
ze garrantzi izango zuten.
Lur arraro horien kopurua, aukeran, txikia
da munduan, baina asko erabiltzen dira: erradiologian, elektronikan, energia
eolikoan, arlo militarrean; edo eskuko telefonoak egiteko, auto hibridoak,
imanak, kontsumo txikiko lanparak…
Felisa
Martinek bere ikerketak eten zituen, ezin baitzuen ikertu eta institutuan
eskolak eman. Hala, 1925ean ikerketak utzi eta irakasle izateko oposaketak egin
zituen. Baina 1926an, Fisikan doktore egin zen, lehen emakumea Espainian.
1927an, AEBetan aritu zen nesken hainbat eskolatan gaztelania eta fisika
irakasten. Gutxira ezkondu egin zen Jose Vallejo, Filologia katedradunarekin.
AEMET, CAMBRIDGE ETA GERRA
1928an, AEMET meteorologia-agentzian hasi zen lanean, agentziako lehen emakumea bihurtuz. Ez zituen beste zeregin batzuk baztertu horregatik:
Madrilen ikertzen segitu zuen, eta beka bati esker, Cambridgen (Ingalaterra) ere bai. Baina
beka ez zioten luzatu eta AEMETera itzuli zen. Hantxe harrapatu zuen Gerra
Zibilak. Gerrak bi erakundetan zatitu zuen AEMET: bata, frankista; bestea,
Felisaren jirakoa, errepublikazalea. Azken honek Valentzian jarri zuen egoitza,
baina Felisak Valentziara joan nahi ez, eta bota egin zuten.
Gerra amaituta, frankistek, militarrak jarri zituzten meteorologia-behatokietan agintzen, Igeldon (Gipuzkoa) barne. Baina Igeldoko buruzagi militarra Salamancara bidali zutenez lanera, aditu bat behar eta Felisa Martin joatea lortu zuen behatokiko zuzendaritzak. Besteak beste, galernak ikertzen aritu zen.Felisak herrikide bat zuen lankide, Karlos Santamaria matematikari euskaltzalea. Felisak proposatu zuen lankidea Igeldoko behatokiko zuzendari izateko. Proposamena onartuta, Felisa Madrila itzuli zen senarrarekin. Biek, lanean aritzeko, frogatu behar izan zuten ez zeudela Errepublika-zaletasunak “kutsatuta”, “garbitasun espediente” bat gainditu behar izan zuten, alegia. (Gooratu behar da, Espainia Frankoren diktadurapean zegoela) Baita lortu ere. Baina hori lortzeagatik bikotea susmagarri bihurtu zen antifrankista askorentzat. Izan ere, gerra-ondoren meteorologia-zerbitzuak Aireko Armadari atxikita zeuden. Sasoi hartan hainbat ikerketa argitaratu zituen Felisa Martinek. 1960. urtean erretiroa hartu zuen arte lanean aritu zen Meteorologia Zerbitzu Orokorrean, Madrilen. Bertan hil zen 1979an.
(Gogoratu, blog honetan, 2020ko otsailean, gure eskualdeko gaurko zientzialaria bati buruzko informazioa duzula)
2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala
SASOIAN SASOIKO ESAERA ZAHARRAK
URTARRILA, ILBELTZA, IZOTZILA
• Urtats edo Urteberri, zoroak ere igarri.
• Urtarrileko elur, burdinazko elur.
• Urtarrila euritsu, urtea dirutsu.
• Urtarrila urik gabe, urtea ogi barik.
• Leia (izotza), zaharraren hilgarria, gazteen zahargarria.
• Negu bigunegiak, uda gogorregiak.
• Negua eguzkitsu, ondoko uda euritsu.
• Elurra mendian, haize hotza herrian.
• Negu elurtsu, urte garitsu.
• Neguak edertzen du uda. • Urtarrila bero, arazoak gero. • Urtarril hotza, neguaren
bihotza. •
Urtarrilean tximeleta ikustea baino, otsoa ardi jaten ikustea nahiago. •
Eguzkiak erretzen badu urtarrila, zoaz eskezakuaren bila.















































