2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea
2017(e)ko otsailaren 27(a), astelehena
INAUTERIak EUSKAL HERRIAn ZEHAR
MUNDAKAko ARATUSTEez aparte ere,
badira
INAUTERIAK
EUSKAL HERRIAN
Hauek
dira batzuk:
ARABAn
ZALDUONDOko Inauterietako pertsonaia Markitos da.
Traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan, arrautza-oskolez
egindako idunekoa ere. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da.
Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan
agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon
bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin.
Astoa gidatzen dute aurrez prestatutako tokiraino, Lazarraga jauregiaren aurreraino, eta, han, Markitos astotik jaitsi
eta sei metroko luzera duen makila baten
puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian
geratzen da Markitos hainbat orduz.
Arratsaldean herri osoa prozesio
zaratatsu batean abiatzen da Markitos dagoen tokiraino, Predikadorea deiturikoa
denen buru dela. Talde horretan Kale garbitzailea eta errauts-zabaltzailea doaz
lehenbizi, biak bata beltzak jantzita; ondoren musikariak, eta, hauen jarraitzen,
behor batek tiratutako gurdia, Predikadorea
barruan dela. Ondoren Atsoa eta Agurea. Markitosen
aita eta ama omen dira, eta pertsona bakar batek egiten du biena: bata
bestearen gainean jarrita. Hartza eta ardia datoz
hurrengo, eta Porreroak azken.
Porrero hauek zaku-oihalez jantzita egoten dira, barruan belar sikua edo beste
zerbait sartuta.
Markitos jaitsi eta gurdian jarrita, frontoira eramaten dute. Han epaia
irakurtzen dio Predikadoreak Markitosi: hil egin behar du, herrian urte osoan
gertatutako ezbehar eta gertakizun txar guztien errua berak duelako. Jendeak
txalo egiten du.Panpina lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek
egiten dute dantza haren inguruan.
Astelehen eta astearte
Inauterian izaten da festa LANTZen. Egun
bakoitzean antzezpen jakin bat burutzen dute, eta egun bakoitzak bere ibilbidea
du.
Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta
ferratzaileak dira.
Miel
Otxin lastoz egindako
hiru bat metroko panpina da, txatxo
batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot, laztoz betetako saku handi-handi batez jantzitako gizakia
da, ia-ia ezin duena ibili; pertsonaia oso barregarria.
Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi
bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du. Armazoiak aurrealdean dauka zaldiaren
buruarena egiten duena, eta zaldibuztana atzealdean.
Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate,
baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila
daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak
horiek ere.
Ferratzaileak hiruzpalau izaten dira. Zakuzko telaz
izaten dute estalia gorputza eta beren lanbideari (ferrak jartzea) dagokion
tresneria daramate eskuan.
Astelehenean hasten
da festa. Miel Otxin doa jendetzaren
buruan. Ziripot traketsa, oinez egin
ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko saiatzen da Ziripot lurrera
botatzen etengabe, eta Ziripot, traketsa
bera, behin eta berriro erortzen da .. Zaldiko
Ziripotengana hurbiltzen den bakoitzean, Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot
lurrera botatzen saiatzen da. Halako batean, Zaldiko harrapatzen dute Txatxoek.
Ferratzaileek Zaldiko ferratzen
dute.
Astearte Inautean ez
dira ez Ziripot ez Zaldiko kaleratzen. Miel
Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez
inguraturik, eta han epaitu egiten dute eta bide lapurra delako kondenatu.
Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren
gorpuarekin. Gero zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan.
ITUREN eta ZUBIETAko Inauterietan agertzen dira Joaldunak.
Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta
asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietakoak ados jarrita,
aukeratzen duten egunean.
Joaldunak, gaur egun, bi herri hauetako neska-mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Joaldunak, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak.
Joaldunak, gaur egun, bi herri hauetako neska-mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Joaldunak, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak.
Astelehen eguerdian Zubietako
Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren
dantzarekin zintzarrotsa sortzen.
Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie
zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea.
Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk
elkartzen zaizkie: karroxak, mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak,
ijitoak... Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango
kaleak eta enparantza zeharkatzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik,
serio-serio.
Ituren eta Zubietako Joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek
ardi-larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea,
ardi-larru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko
eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten
zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena.
Zintzarriek "joare" dute izena; horregatik dira Joaldunak tresna
horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko:
Zanpantzarrak.
LAPURDIn
USTARITZen lau egunez ospatzen dituzte Inauteriak.
Lehenengo hiruretan pertsonaia batzuk, beti berdinak, dantzariak, desfilean
joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen.
Desfile honetan Kaskarotak, Ponpiera eta Kotilungorriek hartzen
dute parte. Kaskarotak dira izatez
dantzariak. Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua, gerriko zabal
morea eta fraken bi alboetan koloreetako zintak josita, irudiak eginez.
Eskuetan bina makilatxo. Mutilak izaten dira, hamarren bat. Talde hau joaten da
lehen martxan, musikariak dituztela atzean.
Ondoren Ponpiera eta Kotilungorriak doaz. Ponpiera antzinako
bufoien antzera dago jantzita, aurpegian karatula gorria darama, eta eskuetan
sorgin-artaziak.
Kaskarotak eta Kotilungorriak
Kotilungorriak dira guztien artean
ikusgarrienak, bi izaten dira. Gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik,
artilezko jaka zuria eta koloreetako amantala; honen poltsikoan errautsa eramatendute
airera eta jendeari botatzeko; eskuan,
ostera, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana; buruan kapela luze
piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia oihal gorrizko
maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak
izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute.
Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira
txokoren batera, jatera.
Astearte
Inautean Zanpantzar agertzen da, gurdi gainean, Uztaritzeko
kaleetan zehar. Lastoz betetako
panpina handia da, herrian zehar ibili ondoren epaitua, kondenatua, fusilatua
eta errea izaten dena.
ZUBEROAko Maskarada
Zuberoako Maskarada urtearen hasieratik astearte Inaute arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia.
Beltzak
Dantzariek hainbat
egun eta tokitan egiten dituzte beren ekitaldiak, eta dantzarien herrian bertan
astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da Maskaradetako
azkena.
Maskaradako
pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak
eta beltzak. Lehenengoak, gorriak,
garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien
arropetan. Talde horretakoak dira Txerrero, Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa,
Zamaltzain, Zikiratzaileak, Ferratzaileak, Kukulleroak, Jaun eta Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea.
Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, Maskarada
beltza. Talde honetakoak dira Ijitoak, Zorrotzaileak,
Eskaleak...
Gorriak
Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak
aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek,
berriz, batere ordenarik gabe: burrukan, burlaka...
Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira gorriak, desfilean, pertsonarik
garrantzitsu edo ospetsuenak bisitatuz. Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere
harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen.
NAFARROA BEHEREan
Erraldoitxoak
Nafarroa Beherean Inauteriek maiatzaren
amaiera arte irauten dute, eta dira herri askotan ospatzen dira. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Dantza da Kabalkadan elementu nagusia. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzariak dira, lepotik zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten dantzariak.
amaiera arte irauten dute, eta dira herri askotan ospatzen dira. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Dantza da Kabalkadan elementu nagusia. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzariak dira, lepotik zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten dantzariak.
Bolantak
Kabalkadan parte hartzen duten beste pertsonaia
batzuk, hauek dira: Zaldikoak joaten dira lehenen: bizpahiru
izaten dira, izenak adierazten duen moduan, zaldi gainean joaten direnak; Zapurrak hurrengo,
bizar beltz eta betaurreko beltzak dituztela; bat, bi edo hiru Makilari doaz
ondoren, muturrean bola bat duen makila luzea daramate eskuan; Erraldoitxoak bi
izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi errepresentatzen dituzten panpinak
dira eta dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko
bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo
gidari dira. Ondoren, Banderariak doaz, bat edo bi,
eskuan banderak dituztela. Basandereak
doaz hurrengo, eta, azkenez, Bolantak: bi ilaratan joaten dira
dantzari hauek dantza, salto eta oihu egiten.
Enparantzara
heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak.
Branlia eta Gobalet-dantza (baso ardoaren gainera salto egiten dena) egiten
dituzte.
Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati honetan,
pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero
ferratzen dituzte, gogoz kontra; Zorroztaileek
Jaunaren ezpata zorroztu ohi dute behin eta berriro, Jauna gustura gelditu
arte; ijitoek istorio luze eta
entretenigarriak kontatzen dituzte, eta, azkenez, Berzkinek Jaunak konpontzeko emandako dupina* ezin konponduta
utziko dute. Halere, Jauna engainatu eta dirua ateratzen diote... Azkenean,
medikua ekarri eta honek salbatzen du Jaunak emandako dirua lapurtu duen
langilea, patroi eta ijitoen artean harrapatu eta erdi hilda utzi dutena.
Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi dute denek batera.
*DUPINA: janaria prestatzeko eltze edo lapiko handia
2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea
Otsailak 12: DÍA INTERNACIONAL CONTRA EL USO DE NIÑO-AS SOLDADO,
Diario EL MUNDO (PELAYO ÁLVAREZ) (Moldatuta) 12/02/2017
Este domingo, 12 de febrero, se conmemora el DÍA INTERNACIONAL
CONTRA EL USO DE NIÑO-AS SOLDADO, una grave problemática que nos parece
lejana, pero que no lo es tanto. Se estima que en todo el mundo hay 300.000 niño-as en 17 países que son
explotados para participar en conflictos armados. Los niños son utilizados como
escudos humanos y forzados a torturar y matar. Las niñas son secuestradas para
servir como esclavas sexuales.
Un problema que se puede erradicar (hacer desaparecer)
World Vision lleva casi 70 años trabajando con las
comunidades más vulnerables. Con presencia en más de un centenar de países, es
una de las ONG que ayuda a más niño-as de todo el mundo gracias al
apadrinamiento. La ONG tiene dos objetivos principales:
.la prevención para que los niños y niñas
no sean reclutados en grupos armados.
.el apoyo a ex soldados infantiles que quieren
recuperar su infancia.
"El primer paso es conseguir que las familias en riesgo reciban
información sobre los movimientos de estos grupos para poder escapar de ellos,
así como disponer de alternativas para el sustento. Esto es así porque muchos menores que viven en regiones conflictivas se arriesgan a
entrar en el ejército para asegurarse alimentación y alojamiento", cuenta
Susana Oliver, responsable de Proyectos de World
Vision España.
Trabajar sobre el terreno no es nada fácil. Es una carrera en paralelo a
los más de 50 grupos armados de países como Afganistán, República Democrática
del Congo, Myanmar, República Centroafricana, Sudán del Sur, Mali, Somalia o Yemen que siguen usando niños
y niñas. Es un proceso a muy largo plazo y lento que tiene como base
fundamental ganarse la confianza de las comunidades, las familias y los propios menores.
La recuperación para estas víctimas de los conflictos armados es una tarea muy
difícil por las graves consecuencias psicológicas que han sufrido. Además de
las atrocidades que han tenido que vivir y llevar a cabo, han estado privadas de derechos básicos como la educación,
la asistencia médica, la protección o el acceso a la ayuda humanitaria,
separándose en muchos casos de sus familias y comunidades.
World Vision trabaja con
profesionales especializados en todo tipo de traumas y cuenta con albergues en
los que los niños conviven con otros que han sufrido situaciones similares. Las familias también son involucradas en el proceso terapéutico para
que entiendan por qué cometieron ciertos actos y les ayuden a superarlo.
Tomar cartas en el asunto para acabar con el reclutamiento de soldados
infantiles no es sólo tarea de las ONG. Éstas necesitan leyes que respalden su
trabajo, algo que tiene que partir de la administración. "Para prevenir y
responder de una forma efectiva a esta forma de violencia infantil, los gobiernos nacionales deben penalizar el reclutamiento y
uso de menores por parte de fuerzas o grupos armados y expedir
órdenes para detener y prevenir dicha práctica", recuerdan desde World Vision España.
Sigue siendo necesario llevar a cabo investigaciones
rigurosas para identificar y perseguir a aquellos gobiernos y grupos que
reclutan y utilizan a niños para conflictos armados. Las empresas y
particulares también podemos aportar nuestro granito de arena, con
"pequeños gestos" y aportaciones.
2017(e)ko otsailaren 12(a), igandea
OTSAILAK 11: EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA
OTSAILAK 11: “EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA”
Zientzialari emakume euskaldun bat:
JOSEFA
MOLERA MAYO (Izaba, Nafarroa, 1921 - Madrid 2011)
Josefa Molerak 1942. urtean burutu zituen Kimikako ikasketak Madrilgo
Unibertsitate Zentralean. Haren familiak makinatxo bat sufritu zuen Gerra
Zibilean, hainbat zigor pairatu baitzituen eta horren eraginez, hamaika oztopo
gainditu behar izan zituen ikasketak burutzeko. Hala ere, Kimikan lizentziatu
zen nota bikainekin. Ikasketak bukatu ondoren, soldatarik gabeko irakasle
laguntzaile lanpostu bat lortu zuen Kimika Teknikoko Katedran. Irakasle lanak
ez zion ematen bizitza aurrera ateratzeko aukerarik eta kimikako klase
partikularrak ematen zituen bizirauteko.
CSICeko Kimika Institutuko
zuzendariordea zen Antonio Ríus-ek, bertako laborategietan tesia egiteko aukera
eskaini zion Josefari. Tamalez, Institutuko zuzendariak ukatu egin zion aukera
hori, erakundean “emakume” ikertzailerik ez
zegoela argudiatuz. Baina Josefak ez zuen baztertu tesia egiteko aukera eta Ríus, "Rocasolano" Institutuaren zuzendari izendatu zutenean, Josefa bertako
laborategian hasi zen lanean bekadun
moduan. Laborategiko lanarengatik ordaintzen ziotenak ez zion ematen bizitzeko
eta irakasle lanetan jarraitu behar izan zuen.
1948. urtean doktorego titulua lortu zuen Madrilgo Unibertsitate
Zentralean, Aparteko Saria jasoz
egindako lanarengatik. 1950. urtean ikertzaile gazteak atzerrira joateko
programa zabaldu zuten eta Josefa Molera Oxfordera joan zen, 1956. urtean
Kimikako Nobel saria jasoko zuen Cyril Norman Hinshelwood-ek zuzentzen zuen
laborategira. Hasiera batean Hinshelwoodek ez zuen begi onez ikusi Josefaren
etorrera, emakumea zelako; baina, Josefak
gogor egiten zuen lana eta irakaslearen aurreiritzi mesfidatiak berehala
desagertu ziren.
Britainia Handitik bueltatu zenean, atzerrian ikasitakoa jarri zuen
praktikan eta estatuan egin zen lehen gasen *kromatografoa-ren sortzaileetariko
bat izan zen.
1959ean Sheffieldeko Unibersitatera joan zen, 1967. urtean Kimikako Nobela jasoko zuen
George Porter zientzialariarekin ikastera.
Bide luzea egin zuen zientzian, mila oztopo gaindituz. Ibilbide honetan
postu guztietatik pasatu zen: bekadun, laguntzaile, irakasle, idazkari,
ikertzaile eta saileko zuzendari. Hainbat sari jaso zituen egindako lanarengatik
eta 2013ko maiatzean, Iruñeko Udalak onartu zuen hiriko kale bati Josefa Molera Mayo izena jartzeko
proposamena
*kromatografia: nahasketa bat osatzen duten gaiak banatzeko teknika.
Ane Wyssenbach Ibarra (Iruña 1985) Biologia
eta Biokimikan ikertzailea.
Beste
emakume
zientzialari euskaldun batzuk hauek dira.
Elisabete Alberdi Zelaia, (Markina-Xemein 1975) matematikaria.
Itziar Aretxaga (Bilbo, 1965), astrofisikaria.
Maria Teresa Mendizabal (Gasteiz, 1940), fisikaria.
Ainhoa Murua
Ugarte (Legazpi,
Gipuzkoa, 1979-Gasteiz, 2012), ikertzaile biokimikaria zen.
Anjeles Iztueta
Azkue (Tolosa, Gipuzkoa 1954 ) matematikaria.
Marta Macho
Stadler (Bilbo, 1972) matematikaria.
Luz Zalduegi Gabilondo (Mallabia, Bizkaia 1914-Madrid 2003), Euskal
Herriko lehen emakume albaitaria.
Oztaizka Aizpurua Arrieta (Zarautz, Gipuzkoa 1986) biologa ikertzailea.
Ane Wyssenbach Ibarra (Iruña 1985) Biologia
eta Biokimikan ikertzailea.
… AGIAN URTE GUTXI BARRU ZUETARIKO NORBAITEN IZENA AGERTUKO ZERRENDA HONETAN.
(Informazio honen iturria: http://zientziakaiera.eus/)
2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna
AGATE DEUNA, SAN BLAS eta KANDELARIO eguna
SANTA AGEDA -AGATE DEUNA- (otsailak 5), SAN BLAS (otasilak 3), KANDELARIO EGUNA (otsailak 2)
Kopla-kantari ibiltzen
da jendea, etxez etxe, Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, eskuan
makila hartuta, makilaz lur-joka eta, kantua amaitzean, Eup!
oihuka.
Makilaz lur-joka eta eupadaka?
Zer dela eta? Zer dela eta egun horretan bakarrik kantatzen da makilaz lur-joka
eta eupadaka?
Ea zer iruditzen zaizuen azalpen hau:
Inoren etxean ate-joka jardun eta, diosala egiteko,
ohikoa da Eup! hitza erabiltzea: Bizi al zarete?
esan nahi izango balu bezala.
Santa Ageda bezperan, ordea, makilaz lur-joka jarduten
da; beraz, lurrari esango balitzaio bezala Bizi al zara? Izan ere, neguaren erdi-erdia izaki,
lurra "lo" dago, eta lurra "esnatzeko" kantatzen da makilaz
lur-joka eta eupadaka.
Izan ere, lurra "esnatzen" ez bada, ez dator
udaberria, eta
ez badator udaberria... akabo bizia!
Neguaren erdi-erdian egokitzen da, bai, Agate Deuna
bezpera, eta honen aurreko egunean, San Blas:
San
Blas, ito arte hartu arnas, dio euskal esaera zaharrak, eztarriko osasuna,
ohitura zaharraren arabera, santu horrek zaindu dezakela gogorarazteko. Ez da harritzekoa, alde
batetik, gaur egun ere, hainbatek “San Blas soka” deiturikoa lepotik zintzilika
erabilatzea hamabi egunez, eta, bestalde, “San Blas opilak” jateko tradizioak
jarraitzea, eztarriko minetatik salbu egoteko.
Agian bi ohitura horiengatik, Agate Deunaren kopla
zaharrean hauxe esaten da: … eztarriz sano gabiltza eta kanta nahi dugu
gogoz.
Eta San Blas bezperan, otsailaren 2an, Kandelario
eguna, beti ere neguaren
luze-laburra (ea asko ala gutxi falta zen negua amaitzeko) iragartzen duen jaia
esaera zaharretan:
*Kandelarioz
elurra, joan da neguaren beldurra.
*Kandelarioz
euria, laster da udaberria.
*Kandelarioz
eguzki, negua dator atzetik.
Kandelario eguneko eguraldiaz gainera, hartza zen, garai
bateko Euskal Herrian, neguaren luze-laburra iragartzen zuena; izan ere, hartzak ere jakin
nahi zuen udaberria bazetorren ala ez, eta otsailean, Kandelario egunean edo,
irteten zen leize-zuloko lozorrotik. Duela urte asko desagertu ziren hartzak
gure lurretatik.
Hartza, Euskal Herrian, neguaren luze-laburraren iragarle,
eta Ipar Amerikan muxar antzeko marmota bat daukate horretarako, zinemak erakutsi
digunez.
Kandelario eguna, jakina, kandelak pizteko eguna da; hain zuzen ere, argi txiki
horiekin amandre Eguzkiari lagundu nahirik bezala negu iluna menperatzen,
udaberria erakartzeko eta, udaberriarekin batera, bizia ekartzeko.
Zenbat jairekin
hasi den Aratusteekin bukatzen den hilabete labur hau!
Gozatu dezagun!
2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna
EL OSO PANDA GIGANTE
EL OSO PANDA GIGANTE
Somos Unai,
Malen, Julen y Elaia Fernández y presentamos el resumen de un documental sobre el oso panda
gigante.
Los osos
panda viven en China, en la región montañosa de Chin Leen Quinling Montáins,
Hengduan Montáins. Por esa zona pasan los ríos Amarillo y Yang Tsé.
Las características del clima de esa
región son: la fría nieve, el agua, la niebla, la lluvia, las nubes y la
humedad.
El oso panda cambió de ser carnívoro
a ser herbívoro y por eso el problema que tiene es que digiere el bambú de forma muy poco eficaz;
por eso come grandes cantidades.
Los osos panda, aparte de en China,
también viven en otras naciones: Birmania
y Vietnam.
Aproximadamente
en el mundo viven mil seiscientos pandas en estado salvaje.
Las hembras,
cuando están en celo, se frotan en un árbol los órganos sexuales para atraer a
un macho.
La
osa panda puede tener entre 5 y 8 oseznos a lo largo de su vida, y da a luz al final de verano. El peso y el
tamaño aproximado que tiene un osezno panda recién nacido es de cien gramos de peso y 18 cm de tamaño. El osezno mama
catorce veces al día y está treinta minutos mamando.
Con dos meses y medio empieza a ponerse de pie y a intentar caminar un poco, y con
dos años empieza a ser totalmente independiente
de su madre. Cuando el oso panda gigante es un osezno, el leopardo, los perros
salvajes y los pájaros de presa pueden ser un peligro para él.
La
diferencia entre los pandas gigantes
y los pandas rojos proviene de sus
antepasados: los pandas gigantes evolucionaron de los osos; en cambio los
pandas rojos, de los mapaches.
Monos de piel dorada
Monos de piel dorada
En donde vive el oso panda, vive también una especie de rata, un pequeño
animal roedor que se alimenta de las raíces de las plantas.
Asimismo, en el documental también aparece un
mono llamado el mono de piel dorada.
Los pandas gigantes no hibernan
porque tienen mucha grasa y en invierno abunda el bambú.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)